Greg LeMond
Greg Lemond (Lakewood, Kalifornia, 1961eko ekainaren 26a) txirrindulari ohi estatubatuarra da. 1986. urtean Frantziako Tourra irabazten zuen lehen ez-europarra bihurtu zen. 1989 eta 1990 urteetan ere garailea izan zen. Bi aldiz ere munduko txapeldun izan zen (1983 eta 1989).
Greg LeMond | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gregory James LeMond |
Jaiotza | Lakewood (Kalifornia), 1961eko ekainaren 26a (61 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Earl Wooster High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
AD Renting | 1989-1989 |
Z | 1990-1992 |
Crédit Agricole | 1993-1994 |
Renault | 1981-1984 |
La Vie claire | 1985-1987 |
PDM (en) ![]() | 1988-1988 |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | |
greglemond.com |
1983an lortu zuen garrantzizko lehenengo saria, errepideko munduko txapelketa hain zuzen. 1984an hirugarrena izan zen Frantziako Tourrean. 1985ean Bernard Tapiek egin zion kontratua Bernard Hinaulten ondoan korritzeko eta tratu bat proposatu zien bi korrikalariei: Hinaultek bere bosgarren Frantziako Tourra irabazi behar zuen 1985ean, eta Greg LeMond 1986an nagusituko zen. Eta hala gertatu zen, gertatu ere.
Bernard Hinault 1986an erretiratu zen txapelketetatik eta bazirudien Greg LeMond izango zela nagusi. Baina 1987an istripu larri bat izan zuen. Hala ere, bere lanak eta borondateak txapelketetan aritzera eraman zuten berriz. 1989an Frantziako Tourra irabazi zuen Laurent Fignonen aurretik, 8 segundoko aldea besterik ez zegoela. Urte horretan bertan, munduko txapelduna izan zen errepidean. 1990ean Frantziako hirugarren Tourra irabazi zuen, Claudio Chiappucciren aurretik. 1994an utzi zituen lehiaketak.
Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu
Itzuli Handia | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 | 1989 | 1990 | 1991 | 1992 | 1993 | 1994 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 3 | 4 | — | UT | 39 | 105 | UT | — | UT | — |
Frantziako Tourra | — | — | 3 | 2 | 1 | — | — | 1 | 1 | 7 | UT | — | UT |
Espainiako Vuelta | — | UT | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Munduko Txapelketa | 2 | 1 | — | 2 | — | — | — | 1 | 4 | — | — | — | — |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Aurrekoa Bernard Hinault |
Frantziako Tourraren irabazlea 1986 |
Ondorengoa Stephen Roche |
Aurrekoa Pedro Delgado |
Frantziako Tourraren irabazlea 1989 eta 1990 |
Ondorengoa Miguel Indurain |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
ErreferentziakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greg LeMond |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.