Lloyd Erskine Sandiford

politikari barbadostarra

Lloyd Erskine Sandiford (Barbados, 1937ko martxoaren 24a - Bridgetown, 2023ko ekainaren 26a) barbadostar politikari eta diplomazialaria izan zen. Barbadosko 4. lehen ministroa izan zen 1987tik 1994ra.

Lloyd Erskine Sandiford

(1993)
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea


Barbadosko Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaBarbados1937ko martxoaren 24a
Herrialdea Barbados
Heriotza2023ko ekainaren 26a (86 urte)
Hezkuntza
HeziketaMendebaldeko Indietako Unibertsitatea
Harrison College (en) Itzuli
Manchesterreko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaDemocratic Labour Party (en) Itzuli

Jamaikan eta Londresen ekonomia ikasi ondoren, Barbadosera itzuli zen eta Alderdi Laborista Demokratikoan afiliatu zen. 1967an senatari izendatu zuten. 1971n Asanbleako kide izateko dimititu zuen eta Alderdi Laboristako gobernuetan ministro izan zen. 1986an lehen ministrorde, 1987an lehen ministro bihurtu zen Errol Barrow hil zenean. 1991ko hauteskundeak irabazi zituen, baina 1993an oposizioak aurkeztutako eta Alderdi Laborista Demokratikoko kide batzuek babestutako zentsura-mozio bat galdu zuen. Orduan hauteskundeak aurreratu zituen 1994an, eta Barbadoseko Alderdi Laboristak irabazi zuen. 2010etik 2013ra enbaxadorea izan zen Txinan.