Melaza
Melaza (portugesetik melaço) azukre-kanaberaren eta, neurri txikiagoan, azukre-erremolatxaren eratorri likido lodia da. Azukrea erauzi ondoren upeletan geratzen den hondarretatik lortzen da.
Melaza | |
---|---|
Q27790655 , Q27790655 , Q27790655 , Q27790655 , Q27792001 , treacle (en) eta sukaldaritzako osagai | |
Antzekoak | treacle (en) |
Haren aspektua eztiarena da, baina beltz marroixka oso iluna da, ia-ia beltza. Zapore gozo arina dauka, erregalizaren antzekoa baina zapore mingots txiki batekin.
Elikaduraren ikuspuntutik melazak karbohidrato asko ditu, baita B multzoko bitaminak eta mineral ugari ere, gehien bat burdina, kobrea eta magnesioa. Ur-kantitate gutxi dauka.
Erremolatxatik eratorritako melaza ez da giza kontsumorako egokia, mingotsa baita. Mota hau esne behien eta abelgorrien elikaduran erabiltzen da.
Melazatik alkohol-mota asko lortu ahal dira (adibidez rona).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Molasses Information
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |