Plotino (antzinako grezieraz: Πλωτῖνος, Plotinos; Likopolis, Egipto, K. o. 205Campania, K. o. 270) greziar filosofoa izan zen. Alexandrian bizi izan zen, eta Amonio Sakas filosofoaren ikaslea izan zen. Gordiano III.a enperadorea Mesopotamiara persiarren aurka borrokatzera abiatu zenean, Plotino harekin joan zen persiar eta indiar filosofia ikastera. 244an Erroman hartu zuen bizilekua, eta filosofia-eskola bat zabaldu zuen. Filosofiako saiakerak idatzi zituen, hil ondoren Porfirio haren jarraitzaileak Eneadak izeneko sei liburukitan bildu eta argitara eman zituenak. Neoplatonismoaren sortzailea izan zen.

Plotino

Bizitza
JaiotzaLycopolis (en) Itzuli, 205 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaMinturno, 270 (egutegi gregorianoa) (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
antzinako greziera
Irakaslea(k)Amonio Sakkas
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta idazlea

Musicbrainz: c0315c6c-3bad-4118-b75c-062190b72e98 Edit the value on Wikidata

Plotinoren ustez, unibertsoa errealitateen edo hipostasien hierarkia bat da, izatearen kate handi bat, non gorengo mailan dagoen errealitatea beheragoko mailan dagoen guztiaren kausa den. Mailaketa horretan murrizketa bat gertatzen da; hala, existitzen den guztia bere kausa baino maila beheragoxean dago. Hierarkiaren gorengo mailan jainkozko hiru errealitate dira: Bata (Hen) edo erabateko ontasuna, Adimena (Nous), Bataren azpian dagoena, eta Arima (Psykhe), Adimenetik datorrena eta denbora eta espazioa sortzen dituena. Gero Izadia (Physis) dator, biziaren hastapena. Izadiaren azpian Materia dago. Gizakiak mikrokosmosak dira, beren baitan Materia, Izadia, Arima eta Adimena dutenak. Plotinoren ideiek eragin handia izan zuten Berpizkundean eta Alemaniako idealismoan.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu