L'Express
L'Express Frantziako aldizkaria da. 1953an sortu zen, Les Echos egunkari ekonomiko liberalaren gehigarri gisa. Gaur egun Altice multzoaren parte da, SFR taldearen barruan.[1]
L'Express | |
---|---|
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | frantsesa |
Argitaratze lekua | Paris |
Argitaletxea | Groupe L'Express |
Gai nagusia | news magazine (en) |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Frantzia |
Maiztasuna | astero |
Salneurria | 5,9 |
Historia | |
Sortzailea | Jean-Jacques Servan-Schreiber eta Françoise Giroud |
Zuzendaria | Alain Weill |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0014-5270 eta 2491-4282 |
https://www.lexpress.fr | |
Ibilbidea
aldatuAstekaria bi pertsonalitatearen eskutik sortu zen: Jean-Jacques Servan-Schreiber, batetik, gero Alderdi Erradikaleko presidente izango zena, eta Françoise Giroud, bestetik, bederatzi urte geroago Elle aldizkaria sortuko zuena eta, hogei urte geroago, 1974an, Emakumearen Gai Politikoetarako Estatu idazkaria, eta 1976an Kultura Ministroa izango zena.
Jaiotzean, aldizkariak orduko lehen ministro Pierre Mendès-France Indotxinako politikaren alde egin zuen, orokorrean, ezkerreko orientazio politikoa baitzuen. Aldizkaria Aljeriako gerraren eta, bereziki, torturaren erabileraren aurka agertu zen.[2]
1977an Servan Schreiberrek L'Express James Goldsmith finantzariari saldu zion. Honek eragin komunistaren aurkako borrokari ekin zion aldizkarian; hamar urte geroago, Goldsmithek bere partea Compagnie générale d'électricité lantegiari (gaur Alcatel) saldu zion; 1995ean Compagnie européenne de publications eta Occidentale Medias enpresen eskuetara pasa zen. Ondoren, egungo jabeak izan arte, akziodunak aldatzen joan ziren.[3]
1995ean bere webgunea izan zuen lehen astekari frantsesa izan zen. Azken urteetan aldizkariaren salmentak asko jaitsi dira.
Zuzendariak eta arduradunak
aldatu- Françoise Giroud eta Jean-Jacques Servan-Schreiber, azken hau 1969tik 1975era zuzendaria
- Pierre Viansson-Ponté, erredaktoreburu 1953tik 1958ra
- Jean Ferniot
- Christian Dupeyron
- Claude Imbert, erredaktoreburu 1964tik 1971ra
- Philippe Grumbach, zuzendari 1975tik 1978ra
- Jean-François Revel, zuzendari 1978tik 1981era
- Olivier Todd, erredaktoreburu 1978tik 1981era
- Yves Cuau erredakzio zuzendari 1981tik 1986ra
- René de Laportalière, erredakzio zuzendari 1986tik 1987ra
- Yann de L'Écotais, erredakzio zuzendari 1987tik 1994ra
- Christine Ockrent 1994tik 1996ra
- Denis Jeambar, zuzendari 1996tik 2006ra
- Christophe Barbier, erredakzio zuzendari 2006tik 2016ra
- Guillaume Dubois, erredakzio zuzendari 2016tik 2020ra
Kolaboratzaile ezagunak
aldatu- Albert Camus
- Alfred Sauvy
- André Malraux
- Fernando Arrabal
- François Mauriac
- François Mitterrand
- Françoise Sagan
- Irène Allier
- Jacques Attali
- Jacques Derogy, de 1959 à 1987
- Jean Daniel
- Robert Namia
- Jean-Michel Caradec'h
- Jean-Paul Sartre
- Madeleine Chapsal
- Pierre Mendès France
- Pierre Péan
- Pierre Salinger entre 1973 et 1978
- Raymond Aron
- Robert Badinter
- Roger Priouret
- Françoise Xenakis
- Christian Makarian
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Webgune ofiziala.