Yemengo historian Ipar Yemen eta Hego Yemen arteko bereizketak eragin handia izan zuen.

Yemen

Yemen Ekialde Hurbileko zibilizazio-zentro zaharrenetako bat da.[1] Klima hezeagoa zuten lur emankor samarrek eta prezipitazio egokiek populazio egonkorra mantentzen lagundu zuten. Biztanleria hori Klaudio Ptolomeo geografo greziar zaharrak onartu zuen, eta Yemen Eudaimon Arabia (latinezko itzulpenean ezagunagoa, Felix Arabia), "Arabia zorionekoa" edo "Arabia zoriontsua" bezala deskribatu zuen.

Yemengo basamortuko eskualdeetako nomada semitak (Rub al Khali eta Sayhad) iparralderantz joan ziren, Acc-era finkatu ziren, eta gero Mesopotamian sartu ziren;azkenean Sumeria menderatu zuten K.a. 2300ean, eta Siriako amorritak bereganatu zituzten.

Yemen

Zenbait adituk uste dute Yemen dela erabat semita den munduko eremu bakarra, eta horrek esan nahi du Yemenek ez duela izan hizketa semita ez duen biztanlerik. Semita emeniarrek Musnad antolatu zuten K.a. XII. eta VIII. mendeen artean, eta horrek azaltzen du zergatik historialari gehienek Yemengo antzinako erresuma guztiak K.a. XII. eta VIII. mendeen artean kokatzen duten.

K.a. XII. mendetik K.a. mendera bitartean, elkarren segidako sei zibilizaziok menderatu zuten. Elkarren artean lehian ari ziren, edo bata bestearekin bat egiten zuten, eta espezieen salerosketa irabazi handikoa kontrolatu zuten: Mi'in, Qataban, Hadramaut, Awsan, Sabà eta himiariteak. [3][4] Islama 630ean iritsi zen, eta Yemen erresuma musulmanean sartu zen, eta oso arabizatua izan zen.

K.a. XII. mendetik K.a. VI mendera bitartean, elkarren segidako sei zibilizaziok menderatu zuten. Elkarren artean lehian ari ziren, edo bata bestearekin bat egiten zuten, eta espezien salerosketa irabazi handikoa kontrolatu zuten: Mi'in, Qataban, Hadramaut, Awsan, Sabà eta Himyar. Islama 630ean iritsi zen, eta Yemen erresuma musulmanean sartu zen, eta oso arabizatu zuten.

XIX. mendea aldatu

1838. Erresuma Batuak kolonia bat ezarri zuen Adenen[2].

XX. mendea aldatu

1918. Yemengo Mutawakkilitar Erresumak independentzia lortu zuen Otomandar Inperiotik[2].

1967. Hego Yemenek independentzia lortu zuen Erresuma Batutik[2].

1970. Yemengo Herri Errepublika Demokratikoa sortu zuten hegoaldean: estatu sozialista bat, Gerra Hotzeko bloke komunistan integratua[2].

1986. Gerra zibila hasi zen, Yemengo Alderdi Sozialistaren barne gatazka batengatik. Hilabete iraun zuen, eta 4.000-10.000 lagun artean hil ziren[2].

1990. Bi urtez negoziatu ondoren, Ipar eta Hego Yemenek bat egin zuten, eta Yemengo Errepublika sortu. Ali Abdullah Saleh izendatu zuten presidente —1978tik hala zen iparraldean—[2].

1994. Bi estatuen integrazioak porrot egin zuen, eta hegoaldeak independentzia aldarrikatu zuen. Gerra zibila hasi zen. Bi hilabetean, iparraldeko armadak hegoaldekoa garaitu zuen. 7.000-10.000 lagun artean hil ziren[2].

2007. Hego Yemengo Mugimendua sortu zen, iparraldetik ezarritako bazterketa salatzeko[2].

2013. Liskar gogorrak hasi ziren independentisten eta unionisten artean. Hego Yemengo Mugimenduak borroka armatuari ekinen ziola iragarri zuen[2].

2014. Elkarrizketa Nazionalaren Konferentzian estatu federal bat sortu eta erreforma demokratikoak bultzatzea adostu zuten. Gero, presidenteak izendatutako batzorde batek erabaki zuen Yemen sei eskualdetan banatu eta Sana hiriburuari estatus berezi bat ematea. Hegoaldeko ordezkariek Yemen bi eskualdetan banatzea proposatzen zuten, ipar eta hego, 1990eko batasunaren aurreko muga errespetatuta[2].

2014 aldatu

2014ko abuztuaren 23an, Sana hiriburuko kaleak milaka manifestariz beteta; Abd Rabbu Mansur Hadi Yemengo presidenteak jaramon egin zien huti mugimendu xiitak eskatutakoari. Proposamen bat egin zien huthiei: hilabete bateko epean gobernuak dimisioa emango zuen, eta teknokrataz osatutako exekutibo berri bat osatzeko. Lehenago, batzorde ekonomiko bat osatu beharko zuten, erregaiak berriz diruz laguntzeko aukera aztertu ahal izateko[3].

Abuztuaren 29an, Hadi presidenteak salatu zuen huthien eskariek Yemen egoera kritikoan utzi zutela. Egonkortasun politikorik ez zuen izan Yemenek 2011tik, Ali Abdullah Sale presidentetza uztera behartu zutenetik. Ordutik, Abd Rabu Mansur Hadik gidatu zuen trantsizioa, eta azken denboraldian herrialdea «egoera kritiko batean» sartu zela onartu zuen presidenteak, huthien protestak jomugan jarriz. Gobernuak erregaien prezioa igo zuenetik, xiita huthiek protestak gogortu zituzten eta agintarien dimisio eskatu zuten[4].

Irailaren 2an zabaldu zenez, Yemengo presidente Abdo Rabu Mansur al-Hadik Mohamed Salem Basandawa lehen ministroa kargutik kendu eta gobernu berri bat izendatuko zuen astebeteko epean. Exekutiboaren eta Ansar Allah mugimendu xiita huthien ordezkariek horrela adostu zuten[5].

Irailaren 11ean, Sanaren setioa amaitu eta protestak bertan behera uztea onartu zuten huthiek, Yemengo xiita matxinoek lehen ministroa aldatzearen eta gobernuko gainerako postuak negoziatzearen truke. Abdo Rabu Mansur Hadi presidentearen ordezkariek erregaietarako diru laguntzak berriro ezarriko zituztela agindu zuten. Irailaren 10ean, zazpi manifestari huthi hil zituen Poliziak, eta dozenaka zauritu[6].

Irailaren 19an, Sana Yemengo hiriburuan borroka gogorrak piztu ziren matxino huthien eta armadaren artean. Dozenaka lagun hil ziren telebista publikoaren egoitzaren aurrean. Huthiek erasoaldia hasi zutenetik, borroka gogorrena izan zen[7].

Irailaren 21ean, dozenaka lagun hil ziren matxino huthien eta Yemengo armadaren arteko Sanako borroketan. Irailaren 21an piztu ziren borrokak. Telebista publikoko egoitzara eta Barne Ministerioaren ondora ailegatu ziren liskarrak. Telebistako egoitzari su eman zioten, ehunka lagun bertan zeudela[8].Irailaren 21ean ere, gobernuaren egoitza eta irati publikoarena babesten zuten militarrek euren postuak utzi zituzten Yemenen, aurreko eginean telebista publikoaren egoitza izandako sute batean hamar lagun hil ostean. Ondorioz, erraz hartu zuten milizia huthiek bi egoitza horien gaineko kontrola. Miliziek batasuneko gobernu bat osatzeko eskatzen zuten[9].

Irailaren 22an, huthi borrokalariek militarren bost kuartel hartu zituzten Sana Yemengo hiriburuan, eta armak eta beste hainbat material hartu zituzten[10].

Urriaren 9an, suizida batek lehergailu bat zartarazi eta gutxienez 47 lagun hil eta 150 zauritu zituen Sanako Tahrir plazan, huthi mugimendu xiitaren manifestazio batean. Al Kaidak, berriz, 20 soldadu hil zituen Yemen ekialdean, Hadramuteko kuartel militar batean eginiko erasoan[11].

Urriaren 13an, Abdo Rabu Mansur Hadi presidenteak Khaled Mahfuz Bahah Petrolio ministro ohiari eman zion Yemenen gobernu berri bat osatzeko ardura. Astebete lehenago Ahmed ben Mubaraki ardura bera eman zioten, baina huthiek izendapena gaitzetsi, eta kargua utzi behar izan zuen[12].

Urriaren 15ean, Yemengo huthiek gobernuaren aurkako erasoaldiarekin jarraitu zuten, Eb probintziako hiriburua hartzea lortuz. Hegoaldeko independentistek, berriz, azaroaren 30era arteko epea eman zioten gobernuari hegoaldea uzteko[13].

Urriaren 18an, herrialdearen hegoa Sanaren agindupetik bereizteko, salbazio kontseilu bat osatu zuten 25 erakundek. Saudi Arabiako mugako pasabide nagusia hartu zuten huthiek eta borroka gogorrak egon ziren Ebb hirian[14].

Urriaren 20an, Yemengo hiriburua eta aireportua lotzen zituen errepidean zeukaten protesta kanpalekua desegin zuten huthiek, Khaled Bahah lehen ministroa herrialdera iritsi orduko. Al Kaidak, berriz, gutxienez 30 huthi hil zituen azken bi egunetan Rada hirian eginiko erasoetan[15].

Urriaren 25ean jakin zenez, tribu sunitekin izandako borroketan ehunka huthi hil ziren Yemenen azken bi egunetan. Tribu batzuek harremanak zituzten Al Kaidarekin. AEBek talde suniten guneei eraso zieten[16].

Azaroaren 4an, AEBek droneekin eginiko bonbardaketetan gutxienez hogei lagun hil zituzten. Baida probintzian, hiru erasotan hil ziren ustezko Al Kaidako kideak. Egun horietan, Al Kaidako militanteek matxino xiitekin borrokak izan zituzten inguru horretan[17].

Azaroaren 7an, Abd Rabbo Mansur Hadi Yemengo presidenteak gobernu berria aurkeztu zuen eta bertan, Khaled Mahfuz Bahah zen lehen ministroa, presidenteak irailean horrela hitzartu ondoren matxino xiitekin. Hala ere, huthiek kontrolpean zeuzkaten zenbait hiri[18].

Azaroaren 8an, Abd Rabbo Mansur Hadi alderdiko kargutik kendu zuen Ali Abdullah Salehek[19].

Azaroaren 12an, 33 hildako egon ziren Al Kaidaren eta huthien borroketan[20].

Abenduaren 6an, Al Kaidak Yemenen bahitutako bi lagunak hil egin ziren operazio batean. Hildako bat Pierre Korkie hegoafrikarra da eta bestea Luke Somers AEBko kazetaria[21].

Abenduaren 7an, Yemengo kostaldean, ontzi bat hondoratzearen ondorioz 70 etorkin etiopiar hil ziren. Ez zuten inor bizirik aurkitu[22].

Abenduaren 11ean, Yemengo aire base handiena erasotu zuen Al Kaidak[23].

Abenduaren 16an, 25 pertsona hil ziren gertatutako bi atentatutan. Bat bonba-autoa izan zen eta kontrolgune batean leharrarazi zuten, eskola bateko autobus bat ingurutik pasatzen ari zela. Bertan 15 ikasle hil ziren[24].

2015 aldatu

Urtarrilaren 7an, 25 pertsona hil erahil zituzten Yemenen, polizia akademia baten kontrako eraso batean. Lehergailuz betetako ibilgailu bat zartarazi zuten ibilgailua akademia barruan zela. Akademian izena emateko zain zeuden hainbat pertsonen kontra jo zuen gidariak ibilgailuarekin[25]. Azkenean, hildakoen kopurua 33ra igo zen[26].

Urtarrilaren 13an, hutien alde zeuden hiru militar segurtasun arduradun izendatu zituzten Yemenen[27].

Urtarrilaren 17an, Yemengo milizia xiitek goi mailako kargudun bat atxiki zuten[28].

Urtarrilaren 19an, larrialdiko bilera antolatu zuen Yemengo presidenteak[29].

Urtarrilaren 20an, Huthiak izeneko milizia xiitak Yemengo presidentearen jauregia hartu zuen[30].

Urtarrilaren 21ean, hitzarmena lortu zuten huthiek eta presidenteak[31].

Urtarrilaren 22an, Yemengo presidenteak dimisioa eman zuen herrialdeko egoera zailarengatik[32].

Urtarrilaren 23an, ehunka lagun kalera atera ziren Sanan Huthiak milizia xiitei joatea eskatzeko[33].

Urtarrilaren 24ean, milaka herritar huthien kontrako protestan parte hartu zuten. Bestalde, parlamentua bildu egin zen Hadi presidentearen dimisioa onartzeko eta jarduneko agintari bat ezartzeko[34].

Urtarrilaren 26an, huthien aurkako protestak indartu egin ziren[35].

Erreferentziak aldatu

  1. www.metmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-21).
  2. a b c d e f g h i j «HEGOALDEAREN AUZIA», Berria, 2014-10-19
  3. Irune Lasa, «Yemengo presidenteak beste gobernu bat osatzea proposatu die hutiei», Berria, 2014-08-24
  4. «Hutien eskariek Yemen egoera kritikoan utzi dutela adierazi du Hadi presidenteak», Berria, 2014-08-30
  5. «Astebetean gobernu berri bat izendatzea onartu die hutiei Yemengo presidenteak», Berria, 2014-09-03
  6. «Gobernu berri bat osatzeko akordioa egin du Yemengo presidenteak hutiekin», Berria, 2014-09-12
  7. «Borroka larriak izan dira Yemengo hiriburuan», Berria, 2014-09-20
  8. «Dozenaka hildako Sanako liskarretan, Yemenen», Berria, 2014-09-21
  9. «Yemengo milizia huthiek Gobernuaren egoitza hartu dute», Berria, 2014-09-21
  10. «Matxino huthiek militarren bost kuartel hartu dituzte Yemengo hiriburuan», Berria, 2014-09-23
  11. «Hutien manifestazio batean 47 lagun hil dituzte Yemenen», Berria, 2014-10-10
  12. «Bahahek hartu du Yemenen gobernua osatzeko ardura», Berria, 2014-10-14
  13. «Yemengo hutiek probintzia hiriburu bat hartu dute», Berria, 2014-10-16
  14. Xabin Makazaga, «Yemen, eztanda egiteko zorian», Berria, 2014-10-19
  15. «Hutiek kendu dute Yemengo protesta kanpalekua», Berria, 2014-10-21
  16. «Hutien eta talde suniten arteko borrokak Yemenen», Berria, 2014-10-26
  17. «Hogei hildako Yemenen, AEBen droneen erasoetan», Berria, 2014-11-05
  18. «Gobernu berria aurkeztu dute Yemenen», Berria, 2014-11-08
  19. «Yemengo presidentea eta Saleh, aurrez aurre», Berria, 2014-11-09
  20. «Yemen: 33 hildako Al-Qaedaren eta hutien borroketan», Berria, 2014-11-13
  21. «Al Kaidak Yemenen bahitutako bi lagunak hilda, operazio batean», EiTB, 2014-12-06
  22. «70 etorkin etiopiar hil dira Yemengo kostaldean, ontzi bat hondoratuta», EiTB, 2014-12-07
  23. «Yemengo aire base handienari eraso dio Al-Qaedak», Berria, 2014-12-12
  24. «25 pertsona hil dira Yemenen izandako bi atentatutan», EiTB, 2014-12-16
  25. «25 pertsona hil dira Yemenen, polizia akademia baten kontrako erasoan», EiTB, 2015-01-07
  26. «Yemenen 33 lagun hil dituzte, polizia akademia batean», Berria, 2015-01-08
  27. «Hutien aldeko hiru militar segurtasun arduradun Yemenen», Berria, 2015-01-14
  28. «Yemengo milizia xiitek goi kargudun bat bahitu dute», Berria, 2015-01-18
  29. «Larrialdiko bilerara deitu du Yemengo presidenteak», Berria, 2015-01-20
  30. «Huthi milizia xiitak Yemengo presidentearen jauregia hartu du», Berria, 2015-01-21
  31. «Yemenen akordioa lortu dute huthiek eta presidenteak», Berria, 2015-01-22
  32. «Yemengo presidenteak dimisioa eman du, eta egoera lazgarrian da herrialdea», Berria, 2015-01-23
  33. «Ehunka lagun irten dira Sanako kaleetara Huthi milizia xiitei joatea eskatzeko», Berria, 2015-01-24
  34. Xabin Makazaga, «Anabasa gobernaezin bat», Berria, 2015-01-25
  35. «Yemengo huthien aurkako protestak gogortu dira»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2015-01-27

Kanpo estekak aldatu