Wikipedia:Bazenekien/2016
- ... Bilboko San Mames estadio zaharra eta Donostiako Atotxa estadioa urte berean eraiki zirela? Eta Athletic Clubaren estadioa 1913ko abuztuaren 21ean inauguratu zen bitartean, Errealaren estadioa urriaren 4ean inauguratua izanik, bata bestea baina 44 egun zaharragoa besterik ez zela?
- ... Islandiar falotekan munduko zakil eta zakil atal bildumarik handiena ikusgai dagoela? Eta orotara 93 animal espezie ezberdinen zakilak, tartean gizakiarena, 55 baleen, 36 foken eta 118 animalia lurtarrenak, erakusgai daudela?
- ... Sevillako Apirileko Feria ospetsua jatorriz 1846ko abuztuaren 25ean andaluziar hirian bizi ziren José María Ybarra euskal herritar eta Narciso Bonaplata katalan enpresabuek sortu zutela?
- ... Ken Follett gales idazleak bere Lurraren Pilareak (1989) eleberri ospetsua idazteko Wellseko katedralean eta Sallisburyko katedralean oinarritu zela? Eta haren jarraipena den Amaierarik Gabeko Mundua eleberria idazteko Gasteizko Santa Maria katedralean oinarritu zela?
- ... Jupiter planetako Orban Gorri Handia berez gas zurrunbilo bat dela? Eta jada 300 urte irauten ari den 400 kilometro orduko abiadurako haizeek sortaraziko ekaitz erraldoi batek eragiten duela?
- ... Marty Feldman ingeles aktoreak eta Blaki (Francisco Javier Martin) donostiar aktoreak elkarren artean duten antzekotasun fisiko handiaren eta begi irtenen ondorioz maiz zinezale eta jende ugarik aktore bera direla uste dutela?
- ... AEBtako Wyoming estatuko Johnson konderriaren bandera Ikurrinan oinarritzen dela?
- ... 1615ean Islandiako Vestfirðir eskualdean Euskal Baleazaleen sarraskia jazo zela, eta islandiarrek 31 euskaldun erail zituztela? Eta 2015. urterarte gertakari horretan jatorria zuen eta Islandiara zetozen euskaldunak hiltzea baimentzen zuen legea 400 urtez indarrean egon zela, baino ez zela inoiz gehiago gauzatu?
- ... Irlandan euskal esku-huskako pilotaren antzeko kirola jokatzen dutela eta irlandar pilota edo pilota gaelikoa deitzen dela?
- ... 1955ean Orson Welles estatubatuar zinema zuzendari eta aktore ospetsua Euskal Herrira etorri eta The Land of the Basques ("Euskaldunen Lurraldea") dokumentala filmatu zuela?
- ... Galesen Euskal Herriko alboka musika-tresnaren antzeko itxura eta soinua duen pibgorn musika-tresna jotzen dela?
- ... Frantzisko Xabier Mina nafar militar eta gerrilaria Iberiar Penintsulako Gerran frantziarren aurka borrokatu eta ondoren Mexikoko Independentzia Gerran espainiarren aurka borrokatu zela? Eta Frantzisko Espozen hiloba zela?
- ... 1818an Gipuzkoako Altzo udalerrian jaiotako Migel Joakin Eleizegik, ezizenez Altzoko Erraldoia, erraldoitasunaren gaixotasunaren ondorioz 2,42 metroko garaiera izatera iritsi zela?
- ... Sakamantekas izugarria haurrak beldurtzeko pertsonaia izateaz gain benetazko arabar serie-hiltzaile bat izan zela eta Juan Diaz de Garaio deitzen zela? Eta Gasteizen bizi eta jaiotzez Egilatz herrikoa zela?
- ... 1867an AEBek Errusiari 7,2 milioi dolarren trukean Errusiar Amerika (irudian) izeneko lurraldea erosi ziotela? Eta gaur egun lurralde hori Alaska estatua dela?
- ... Robert Louis Stevenson eskoziar idazlea Jekyll doktorea eta Hyde jauna eleberri ospetsua idazteko bere herrikidea zen William Brodie edo Deacon Brodie zurgin eta lapurraren bizimodu bikoitzean oinarritu zela?
- ... Adolf Adi Dassler eta Rudolf Rudi Dassler bavariar zapatagile eta anaiak elkarren artean haserretu ondoren banandu eta lehenak Adidas eta bigarrenak Puma kirol markak sortu zituztela? Eta bi enpresaburu alemaniarren artean ezinikusi eta lehia bizia egon arren bi enpresek egoitza nagusia Bavariako Herzogenaurach hirian dutela?
- ... Bud Spencer eta Terence Hill aktore ospetsuak, sortzez italiarrak izaki, jaiotze izenez Carlo Pedersoli eta Mario Girotti direla? Eta Bud Spencerrek, bere zinemako izena sortzeko, gustuko dituen Budweiser garagardoaren eta Spencer Tracy aktorearen izenak erabili zituela?
- ... XVI. mendean Ingalaterrako Erresuman alkimian jarduteak heriotza zigorra zekarrela, bertako errege-erreginak eta agintariak beldur zirelako alkimistek beruna urre bilakatuko zutela eta azken metal horren balioa gutxituko zela?
- ... 1855ean Jules Verne frantziar idazleak Atturri ibaian girotutako Au bord de l'Adour («Atturrin barna») antzezlana idatzi zuela, baina inoiz ez dela antzeztu?
- ... epididimoa barrabilak eta hodi deferentea batzen dituen tutu txiki eta estua dela, baina luzatuta 7 metro arteko luzera izan dezakeela gizonengan?
- ... Jeanne Calment frantziar emakumea izan dela historia guztian egiaztatu den pertsonarik zaharrena, eta 1875-1997 artean bizi ondoren 122 urte zituelarik hil zela?
- ... 1980an Euskal Herrian AEKren eskutik sortutako Korrikan oinarrituz hainbat herrialdeetan heuren hizkuntzaren aldeko herri ekimen bidez sortutako Ar Redadeg (Bretainia, 2008), Correllengua (Katalunia, 1993), Correlingua (Galizia, 2000), Corsa per la Lenga (Arango Harana, 2005), Ras yr Iaith (Gales, 2004) eta Rith (Irlanda, 2010) lasterketa parekideak sortu direla?
- ... Pantxoa eta Peio eta Gorka Knörr euskal abeslarien Greziako itsasontzia eta Agure zaharra abestiak berez Lluís Llach (irudian) kataluniar abeslari eta kantagilearen Vaixell de Grècia eta L'estaca jatorrizko abestien euskarazko bertsioak direla?
- ... gaur egun Londres hiriko Greenwich auzoko kai batean ikusgai dagoen Cutty Sark britainiar belaontzi ospetsua Eskoziako Dumbarton hiriko ontzioletan eraiki zela eta bere izena Robert Burns eskoziar olerkariaren Sam O'Shanter olerkian agertzen den fikziozko pertsonaia den Nannie Dee sorgin hegalariaren "Cutty Sark" ezizenari zor diola? Eta eskozierazko Cutty Sark ezizenak Ator Motz esan nahi duela?
- ... Urdazubi eta Ainhoa udalerrien arteko mugan dauden Dantxarinea eta Dantxaria auzoek beren izenak 1701ean bertako seme zen Joanes de Quirno euskal baleazaleak Filipe V.a Espainiakoa erregegaiaren koroatzean haren aurrean dantzatu izanagatik zor omen diotela?
- ... Irlandan gaur egun arte ailegatu den tabernarik zaharrena Dublin hiriburuko The Brazen Head dela eta 1198an ireki zela?
- ... 1789an HMS Bounty britainiar gudaontziko eskifaia kapitainaren aurka matxinatu eta haien ondorengoak gaur egun Pitcairn uhartean bizi direla? Eta gertakari historiko honetan oinarrituta 1916an, 1933an, 1935ean, 1962an eta 1984an, gaurdaino bost filma burutu izan dituztela?
- ... J. R. R. Tolkien ingeles idazleak bere Eraztunen Jauna eta Silmarillion eleberrietan agertzen diren elfo izakientzako quenya eta sindarin izeneko hizkuntzak asmatu zituela? Eta lehenbiziko hizkuntza garatzeko alfabeto errunikoaz eta antzinako ingelesaz baliatu zela eta bigarren hizkuntza sortzeko galesaren fonetikan oinarritu zela?
- ... Argentinako Juan Perón eta Raúl Alfonsín presidente zirenen emazte eta lehen damak Eva Perón (María Eva Duarte Ibarguren) eta Maria Lorenza Barrenetxe (Maria Lorenza Barrenetxe Iriarte) zirela eta euskal jatorria zutela?
- ... Kanada eta AEBetan ospatu eta munduko izotz hockey taldeen arteko txapelketa garrantzitsuena den NHL ligako Stanley Cup garaikurra 1893an ematen hasi zela? Eta ordudanik urtez-urte oinarrian idatzirik gehitu zaizkion talde irabazleen eta jokalarien izenak jartzeko lekua egon dadin aldika oinarriari maila berriak gehitu behar izan dizkiotela?
- ... Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Salsipuedes kaleak (Aterahalbaduzu kalea) sarbide-irtenbide bakarra duela eta izen umoretsu hori kale hartara sartzen dena nahi eta nahi ez etorritako bide berberatik itzuli behar delako hartzen duela?
- ... Antzinaroan eraikitako Gizako piramide handia, 146 metroko altuerarekin, 3.871 urte luzez gizakiak inoiz eraikitako munduko eraikinik garaiena izan zela? Eta askoz ere geroago, jada 1311an, 160 metroko altuera duen Lincolneko katedralak garaieran 14 metroz gainditzea lortu zuen gizakiak eraikitako lehenbiziko eraikina izan zela?
- ... izar bitarra bi izarrez osatua dagoela eta biak grabitazio indarraren bidez masa-ardatz berdinean biratu eta fisikoki elkarlotuak daudela?