Silmarillionek bost zati ditu:
- Ainulindalë. "Ainurren kantua" esan nahi du izenak berak, eta unibertsoaren eta Arda munduaren sorreraz hitz egiten du.
- Valaquenta. Ardara etorri ziren Ainur guztien arteko 15 boteretsuenen, Valarren, deskribapen modukoa da. Valaquentak "Valarren istorioa" esan nahi du.
- Quenta Silmarillion. Zati hau da liburuaren mamia (esanahia, "silmarillien istorioa"), Ardaren historia ia historia guztia kontatzen baitu:
- Ainurren iritsiera eta Melkorrekiko gerrak
- Elfoen jaiotza eta hauen Valinorrerako Martxa Handia
- Elfoen Valinorreko bizitza eta Fëanorren silmarillien sorrera
- Eguzkiaren Lehen Aroa: Noldorren itzulera Erdialdeko Lurraldera Morgothen atzetik silmarilliak berreskuratzeko, gizakien jaiotza, Beleriandeko Gerrak eta Morgoth garaitzea. Aro honi buruzkoa da, hain zuzen ere, Silmarillion liburuaren erdia baino gehiago.
- Akallabêth. Númenorko hizkuntzan "erorketa" esan nahi du, quenyaz Atalantë. Eguzkiaren Bigarren Aroa deskribatzen da, Númenorren sorrerarekin hasi eta honen suntsipenarekin amaitzen dena.
- Botere eraztunak eta Hirugarren Aroa. Eraztunaren Gerra azaltzen da, elfoak eta Arnor eta Gondorko gizakiak alde batetik eta Sauron bestetik.
Kanpo estekakAldatu