Ireki menu nagusia

The Brazen Head Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen taberna bat da. Bridge Street Lower kaleko 20. zenbakian dago, Liffey ibaiaren hegoaldeko bazterra eta Father Mathew zubiaren alboan.

The Brazen Head
The Brazen Head (cropped).jpg
Kokapena
Herrialdea Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboaDublingo konderria
HiriaDublin
Koordenatuak 53° 20′ 42″ N, 6° 16′ 34″ W / 53.344946°N,6.276101°W / 53.344946; -6.276101Koordenatuak: 53° 20′ 42″ N, 6° 16′ 34″ W / 53.344946°N,6.276101°W / 53.344946; -6.276101
Historia eta erabilera
Irekiera1198 (egutegi gregorianoa)
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Tabernaren jatorria 1198an ezarritako zaldi-gurdi geltoki batean dago, baina erdi aroko eraikin horren egituraren zenbat atal gaur egun taberna dagoen kokalekuan dauden jakitea zirta ezina da eta gai horrekiko eztabaida dago. Dena den, berandu bezala, 1613-1775 aldera jada gaurko tabernaren eraikina bazegoen.

 
The Brazen Head tabernaren iragarkia.

Taberna honetatik bezero ospetsu ugari igaro dira, tartean James Joyce (zeinak taberna hau Ulises eleberrian aipatu zuen) eta Jonathan Swift (Gulliverren bidaiak eleberriaren egilea) idazleak. Robert Emmet irlandar nazionalista eta errepublikarraren aldi bateko bizilekua ere izan zen. Beste bezero ezagun batzuk Brendan Behan, Theobald Wolfe Tone eta Daniel O'Connell izan dira.

Irlandako tabernetan ohitura den legez honetan ere zuzeneko musika emanaldiak egon ohi dira, bertan beste askoren artean The Dubliners taldeak, Van Morrison, Paolo Nutini eta Tom Jones abeslariek jo edota abestu izan dute.

Kanpo estekakAldatu