Jatorriz elfoak naturarekin bat eginik bizi diren eskandinaviar mitologia edo germaniar mitologiako izaki txiki, antropomorfo eta magikoak dira. Ipar Europako kultura ezberdinetan agertu ohi dira, adibidez Alemaniar kulturan, Eskandinaviarrean eta Anglosaxoian. Erresuma Batua, Kanada eta Estatu Batuetan ere elfo izenaz ezagutzen dira, Aita Noelen laguntzaile niminoak dira.

Elfo
Germanic folklore (en) Itzuli eta history of the Norse (en) Itzuli
ChristmasFest 2016 (30822904564).jpg
Ezaugarriak

Era berean, literatura fantastikoa izaki mitologiko hauetan oinarritu da pertsonai ezberdinak sortu ahal izateko. Gizaki itxurako izakiak izan ohi dira baina buruargiagoak, ile zuridunak eta naturarekin harremanetan jartzen dituzten botere telepatikoekin. Literatura unibertsaleko elfo guztien artean John R.R. Tolkien idazleak Erdialdeko Lurraldeari buruzko idazlanean sortu zuen elfoen arraza nabarmentzen da.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.