Orban Gorri Handia
Orban Gorri Handia Jupiter planetako ekaitzik handiena da, baita planetako atmosferaren xehetasunik ezagunena ere. Ekaitz handi baten erakoa, duela 350 urte ingurutik existituko litzatekeen zurrunbilo erraldoi bat da, bere inguruan, 700 kilometro orduko[1] haizeak izateagatik bereizten dena. Bere tamaina, Lur planetaren diametroaren bi eta erdi halako sartzeko adinakoa da. Zurrunbiloak, erloju orratzen aurkako zentzuan biratzen du.
Orban Gorri Handia | |
---|---|
Behaketa | |
Aurkitzailea | Robert Hooke |
Ezaugarri fisikoak | |
Adina | ezezaguna |
Behaketa historikoak
aldatuOrban Gorri Handia, lehen aldiz, Robert Hookek ikusi zuen XVII. mendean. Hala ere, fenomeno horren behaketaren txostenen existentziarik ez da ezagutzen XIX. mende arte. Edozein kasutan, kolorez zein tamainaz asko aldatzen da, XX. mendearen hasieratik asko txikitu delarik. Yerkes Behatokiak, XIX. mendearen amaieran lortutako irudiek, orban gorri luzanga bat erakusten dute, latitude maila berak hartuz, baina longitude hedapen bikoitzarekin.
Hasiera batean, Orban Gorri Handia, mendi erraldoi baten tontorra edo hodeiak zeharkatzen zituen ordoki bat zela uste izan zen. Ideia hau ere, XIX. mendean baztertu zen, espektroskopia bidez, Jupiterren atmosfera hidrogeno eta helioz osatua zegoela eta Jupiter bera, planeta fluidoa zela frogatu ondoren.
Berriki, 2006ko martxoan, bigarren orban gorri bat eratu zela iragarri zen, lehenengoaren tamaina erdia zuena. Bigarren orban gorria, Jupiterren, 1940ko hamarkadatik existitzen ziren hiru obalo zuri 1998 eta 2000 bitartean batzean sortu zena, Obalo Zuria BA izeneko obalo zuri bat sortuz. Honen koloreak, Orban Gorriaren kolore beretara eboluzionatu zuen 2006ko hasieran. Bi orban horien kolore gorria, planetako barne gasak, atmosferan igotzen direnean eta eguzki erradiazioaren elkarreragina jasaten dutenean sor daiteke. Infragorrian neurtuak, bi orbanak goian daudela iradokitzen dute, hodei nagusien gainetik. Obalo Zuritik Orban Gorrira pasatzea, beraz, ekaitza gogortzen ari den seinale izango litzateke. 2006ko apirilak 8an, Hubble teleskopioaren Jarraipen Kamera Aurreratuak, ekaitz gaztearen irudi berriak hartu zituen.
Ezaugarri nagusiak
aldatuJupiterren Orban Gorri Handia, planetaren ekuatoretik hegoaldera dagoen obalo formako ekaitz erraldoi bat da. Orbana eratzen duten hodeiek, erlojuaren orratzen kontrako zentzuan biratzea eragiten duen errotazio antizikloniko bategatik bereizten da, Orban Gorri handia, lau eta sei egun bitarteko denboran zeharkatuz. Erdigunetik gertu, mugimenduak kaotikoagoak dira.
Kolorez zein bizitasunez asko aldatzen da. Batzuetan, kolore gorri bizi eta nabarmengarri bat izaten du, eta, beste batzuetan, ia ikusezin bihurtzerainoko bezain zurbil bihurtzen da. Inguruko haizeen abiadura, 400 kilometro ordukoa da, gutxi gora-behera, eta haizearen hegoaldeko zizailagune indartsu batean dago. Orbana eratzen duten hodeiak, inguratzen dutenak baino hotzagoak dira eta altuago daude. Orban Gorri Handiaren hego-mendebaldean, turbulentzia gogorreko eskualde bat ikus daiteke, non jarraika gertatzen diren ekaitzen eraketak identifikatu diren.
Orban Gorri Handia, Jupiterren hodeietan ikus daitezkeen ekaitz antizikloniko ugarietatik handiena da. Antzerako eraketa meteorologiko bat ikusi zuen Voyager 2 zundak 1989an Neptunon, eta Neptunoren Orban Ilun Handia bezala ezagutzen da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ (Ingelesez) J. Kelly Beatty, Jupiter's Shrinking Red Spot, 2002, Sky and Telescope, 103. #4, p.24