Robert Louis Stevenson

Robert Louis Balfour Stevenson (Edinburgh, 1850eko azaroaren 13a - Upolo, Samoa, 1894ko abenduaren 3a)[1] idazle eskoziarra izan zen. Poeta eta idazle-bidaiaria izan zen eta ingelesezko literaturako erromantizismo berriaren ereduetako bat da. Eleberriak, poesia, saiakerak eta bidaia-kronikak idazten zituen. G. K. Chestertonek Stevensoni buruz esan omen zuen "lumaren puntatik hitz egokia hautatzen zuela, zotz-ala-motz egingo balu bezala”. Idazle askok miretsi zuten, hala nola, Jorge Luis Borgesek, Ernest Hemingwayek, Rudyard Kiplingek, Vladimir Nabokovek, eta J. M. Barriek. Idazle modernista gehienek arbuiatzen zuten ospe handia zeukalako eta ez zelako haien modernismoaren definizioan sartzen. Hala ere, kritikoak Stevensonen ospetik haratago begiratzen hasi dira eta kanonean leku bat egin diote.

Robert Louis Stevenson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Lewis Balfour Stevenson
JaiotzaEdinburgo1850eko azaroaren 13a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
BizilekuaEdinburgheko Hiri Berria
Bournemouth
Samoa uharteak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaVailima (en) Itzuli1894ko abenduaren 3a (44 urte)
Hobiratze lekuaMount Vaea (en) Itzuli
Grave of Robert Louis Stevenson (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: garuneko odoljarioa
Familia
AitaThomas Stevenson
AmaMargaret Isabella Stevenson
Ezkontidea(k)Fanny Stevenson  (1880, 1880ko maiatzaren 19a -  1894)
Familia
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
University of Edinburgh School of Law (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, saiakeragilea, eleberrigilea, ipuingilea, haur literaturaren idazlea, idazlea eta kantugilea
Lan nabarmenak
InfluentziakGuy de Maupassant, Charles Dickens, Edgar Allan Poe eta Nathaniel Hawthorne
Genero artistikoaabentura-nobela
Gothic literature (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaPresbiterianismoa

IMDB: nm0829044 Allocine: 37234 Allmovie: p315061 IBDB: 9300
Last fm: Robert+Louis+Stevenson Musicbrainz: c7379dd2-0908-4ef0-9bd5-9910b16aaaad Discogs: 436716 IMSLP: Category:Stevenson,_Robert_Louis Allmusic: mn0002205228 Find a Grave: 3770 Edit the value on Wikidata


Biografia

aldatu

Haurtzaroa

aldatu

Stevensonen jaiotze izena Robert Lewis Balfour Setevenson izan zen, eta Eskoziako Edinburgh hirian jaio zen 1850eko azaroaren 13an[2]. Bere aita Thomas Stevenson izan zen, eta aitona Robert Stevenson izan zuen; itsasargien ingeniari bikainak ziren biak, sendiko beste osaba eta lehengusu batzuk bezala. Familiako alde hartatik jaso zuen abenturarako gogoa, itsasoarekiko maitasuna eta bidaiatzeko zaletasuna. Gilbert Elliot zuen ama; Mintoko lehenengo baroiaren eta George Smith abadearen ondorengoa zen eta Arthur St. Clairrekin erlazionatuta zegoen. Bere amaren aldeko aitona, Lewis Balfour, filosofia-moral irakaslea eta apaiza zen eta Stevensonek gaztaroko opor gehienak eman zituen haren etxean.[3] "Orain askotan galdetzen diot neure buruari”, esan zuen Stevensonek, “zer jaso nuen nik abade zahar honengandik. Izan ere, uste dut sermoiak egiteaz harro zegoela, eta neu ere bai, baina ez genuen gogoko entzutea".[4]

 
Robert Louis Stevenson 7 urte zituela.

Amarengandik, Margaret Balfour, birika makalak heredatu zituen (garaikideek tuberkulosia zeukala uste izan zuten, gaur eguneko bronkiektasia edo sarkoidosia zela uste da). Honek, berak esaten zuen bezala “ohazalaren lurrean” lotu zuen neguan, eta amari lana arintzeko erizaina ekarri zioten. Erizaina, Alison Cunningham (Cummy ezizenez deitua)[5], 1852an iritsi zen Robert Louisen bizitzara eta kalbinista sutsua zenez umeari han, ohe ertzean, orduak eta orduak ematen zituen Bibliako eta Covenat zaharrei buruzko pasarteak irakurtzen.

Udan kanpoan jolasteko agintzen zioten. Han ume basati eta arduragabea zela erakutsi zuen, eta 1861ean, hamaika urte bete zituenean, horrenbeste sendotu zen, non gurasoek Edinburgoko unibertsitatera prestatzeko Edinburgh akademiara bidali baitzuten. Haien asmoa zen aitaren urratsak jarrai zitzan, itsasargi ingeniari bezala. Garai hartan asko irakurri zuen eta batez ere Shakespeare, Walter Scott, John Bunyan eta Arabiako Gauak gogoko izan zituen.

1867ko azaroan, Edinburgoko unibertsitatera joan zen, baina berehala antzeman zuen ez zeukala ez indar fisikorik, ez gogo zientifikorik ingeniaria izateko[6]. 1868 eta 1970 artean opor garaian eginiko bidaietan, bereziki aitak eramanda, itsasargien eraikuntzan interesaturik egon beharrean, konturatu zen ikusi zituzten itsasertz eta uharteei buruzko erromantze ederrekin liluratzen zela. Aita zorrotza bazen ere, azkenean literatura ikasten utzi zion, baina aurretik zuzenbidea ikasten bazuen.[1] Horrela, beti izango zuen oinarri ekonomiko sendo bat. Ikastaro hori egin zuen eta hogeita bost urte zituenean azterketa gainditu zuen, baina prozesuan haren osasuna biziki makaldu zen, egindako ahaleginarengatik.[7]

Beste alderdi batzuetan, Stevenson etengabe aldatzen ari zen. Estilo bohemioa zuekan janzkeran; lehendik ilea luze zeraman, baina orain, gainera, belusezko jaka bat janzten zuen eta festetara ohiko gauerako jantzietan oso gutxitan joaten zen. Are garrantzitsuagoa dena, kristautasunari uko egin eta ateo bihurtu zen. Aitak bere fede eta sineskeriei buruz galdetu zionean egia erantzun zion, eta aldi luze batez, gurasoekiko harremanean tentsioa sortu zen.[3][8]

Helduaroa

aldatu

1876an, Fanny Osbourne ezagutu zuen Frantzian eta maitemindu egin ziren. Fanny emakume estatubatuarra zen, bera baino hamar urte zaharragoa, senarrarengandik bananduta zegoena. Bere seme-alabekin bizi zen, margotzen eta atseden hartzen. 1880an, Fanny dibortziatu eta gero, Stevensonen gurasoen haserrerako, ezkondu egin ziren.[9][2]

 
Stevenson eta bere familia 1893an

Urte horretan, bere osasuna okertu zen, tuberkulosia zela eta. Edinburgora itzuli ziren bizitzera, gero Davosera (Suitza), eta azkenean Bournemouth bainuetxera, beti ere bere osasunerako egokia zen leku baten bila[6]. Hiru urte geroago, New Yorkera joan ziren. Han Mark Twainekin adiskidetu zen. 1888an Hegoko Ozeano Bareko uharte eta lurraldeetan hiru urtez ibili zen, osasuna nabarmenki hobetu zaitzaiola[2]. Horregatik, 1890ean Samoara joan ziren bizitzera Stevenson, bere emaztea, haien seme-alabak eta Stevensonen ama.[6]

Samoako biztanleekiko harremana oso ona izan zen (Tusitala deitzen zioten, istorioak kontatzen dituena esan nahi du).[9] Prentsa ingelesean Samoako egoera kaskarra salatu zuen.

Burmuineko barne jario baten kariaz hil zen 1894an. Samoan bertan lurperatu zuten.

Eleberriak

aldatu

Beste lanak

aldatu

Stevensonek fikziozko istorio laburrak, kontakizunak,... idatzi zituen. Poesia ere landu zuen eta bere bidaiak erabiliz bidaietako kroniken liburuak idatzi zituen. Horrez gain, hainbat saiakera eta artikulu ere idatzi zituen. Hauetako batzuk:

  • Travels with a Donkey in the Cévennes (1879). Bidai liburua.
  • New arabian nights (1882). Ipuin bilduma.
  • A Child's Garden of Verses (1885). Ume eta gurasoentzat idatzitako poemak.
  • Hego itsasoetako ipuinak (An Island Nights' Entertainment, 1893). Tartean, Botilako deabrua, Ahotsen irla eta Falesá-ko hondartza ipuinak dituena.
  • In the South Seas (1896). Pazifikoan zeharreko bidaietako artikulu eta saiakera bilduma.
  • Tales and Fantasies, (1905).

Euskaratuak

aldatu

Euskara ikasteko materialak

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. Altxor Uhartearen hainbat moldaketa argitaratu dira euskaraz. Zerrenda honetan testua osotasunean itzuli direnak azaltzen dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Saila, Kultur. (). «Robert Louis Stevenson (1850-1894)» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-10).
  2. a b c Lur Entziklopedia Tematikoa. Literatura Unibertsala. Lur, 324-325 or. ISBN 84-7099-426-3..
  3. a b (Ingelesez) Furnas, J. C.. (1952). Voyage to Windward: The Life of Robert Louis Stevenson. London: Faber and Faber.
  4. (Ingelesez) «Memories and Portraits, by Robert Louis Stevenson : Chapter VII. The Manse» ebooks.adelaide.edu.au (Noiz kontsultatua: 2018-10-25).
  5. (Ingelesez) «Stevenson's Nurse Dead: Alison Cunningham ("Cummy") lived to be over 91 years old» The New York Times (Noiz kontsultatua: 2018/10/16).
  6. a b c Louis, Stevenson, Robert. (2014-02-13). Altxor uhartea. Elkarlanean, S.L. ISBN 9788490271735. (Noiz kontsultatua: 2018-10-26).
  7. (Ingelesez) Balfour, Graham. (1901). The Life of Robert Louis Stevenson. London: Methuen.
  8. (Ingelesez) Mehew, Ernest. (2004). "Robert Louis Stevenson" Oxford Dictionary of National Biography. Oxford: OUP.
  9. a b «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-10).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: en:Robert Louis Stevenson
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Louis Stevenson