Saint Kitts eta Nevisko ekonomia

Saint Kitts eta Nevisko ekonomia azukre eta turismoa oinarritzen da gehienbat. Mende bat baino gehiagoz, azukrea izan da herrialdearen esportazio nagusia baina ekoizpen kostuen igoerak, munduko merkatu prezio txikiek eta harenganako mendekotasuna murrizteko gobernuaren esfortzuek nekazaritzako sektorearen dibertsifikazio gorakor batera eraman dute.

2005eko azken zatian, gobernuak azukre konpainia publikoa ixtea erabaki zuen galerak izan eta herrialdearen defizit fiskalaren erantzule esanguratsua zelako. Azukrea oraindik ere nekazaritza sektorea menperatzen duen bitartean, turismoa, esportaziora bideratutako fabrikazioa eta offshore bankuak garatzen ari dira eta herrialdearen ekonomian gero eta pisu gehiago daukate.

Turismoaren igoera moneta atzerritarren hazkundearen erantzule nagusia bilakatu da Saint Kitts eta Nevisen. Herrialdeak arroparen industria arrakastatsu bat ere garatu du eta Karibeko muntaketa elektronikoen industria handienetako bat dauka.

1990eko hamarkadan zehar, Saint Kitts eta Neviseko BPGa %5,5eko hazkundea eduki zuen urtero baina hazkunde indartsu hau 1998 eta 1999an gertatutako urakanek eten zuten. Urakanen osteko berreraiketak ekonomia berrabiarazi zuen BPGaren %6.2ko hazkundearekin 2000. urtean. 2001 urtea nahiko ondo hasi zen nahiz eta urakanen osteko eraikuntzaren booma amaitua zen eta igoera mantxotzen zijoan 2000ko ratioaren aldean.

Irailaren 11ren ostean baina, turisten bisitak supituki jaitsi ziren eta ekonomikoki erlazionaturik zeuden sektoreen aktibitateek (errepideen eraiketak edo txikizkako salmentek kasu) behera egin zuten turismoarekin batera. Horregatik, BPGaren igoera nabarmen murriztu zen 2001 eta 2002an.

Jarduera ekonomikoa berreskuratu egin da 2003tik, batez ere turismoaren igoera indartsu batengatik. Bere zor publikoaren maila altua dela eta, herrialdeak zerga politika zuhur bat behar du igoera ekonomiko iraunkor bat ziurtatzeko.