Altaria Espainiako Sustapen Ministerioaren menpe dagoen Renfe Operadora eragilearen zerbitzu bat da, eta Espainian distantzia luzeko eguneko tren zerbitzuak eskaintzen ditu, abiadura handiko linea edo ohiko abiadurako lineetan zehar. Talgo tren motatako IV edo VI. serieetako adarrak eta Renferen 252 edo 334 serieetako lokomotorak erabiltzen dira. Trenek 200 km/h abiadura har dezakete.

Altaria
Renfe Altaria.svg
Renfe Altaria Madrid-CH a Murcia y Cartagena.jpg
Madril-Chamartín geltokia jatorri eta Murtzia eta Cartagena helmuga duen Altaria zerbitzua.
Datu orokorrak
Garraio motaAbiadura handiko trena
EskualdeakMadril, Gaztela-Mantxa, Andaluzia eta Murtziako Eskualdea
Lineak2
Geltokiak20
JabeaEspainiako Sustapen Ministerioa
WebguneaRenfe Altaria
Ustiapena
Hasiera2001eko ekainaren 10a
EragileaRenfe Operadora
IbilgailuakS-252, S-334
Datu teknikoak
Galiboa1.435 mm eta 1.668 mm
Abiadura maximoa200 km/h

Turista eta preferente motako jarlekuak dauzka, mugikortasun urriko pertsonei egokituriko sarbidea, eta kafetegia. Gaur egun zerbitzu hauek Madril eta Algeciras, eta Madril, Murtzia eta Cartagena bitartean eskaintzen dira.

IbilbideakAldatu

IndarreanAldatu

Gaur egun eskaintzen diren Altaria zerbitzu bakarrak Madril eta Andaluzia eta Madril eta Murtzia elkarlotzen dituzte, ohiko elektrifikatu gabeko trenbideetatik ibiltzen direnak.[1]

Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga Oharrak
Madrid-Puerta de Atocha Ciudad Real · Puertollano · Villanueva de Córdoba-Los Pedroches · Córdoba · Antequera-Santa Ana · Ronda · San Roque-La Línea Algeciras Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero
Madrid-Chamartín Madrid-Atocha Cercanías · Alcázar de San Juan · Albacete-Los Llanos · Hellín · Calasparra · Cieza Murcia del Carmen Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero
Madrid-Atocha Cercanías · Alcázar de San Juan · Albacete · Hellín · Calasparra · Cieza · Murcia del Carmen · Balsicas-Mar Menor · Torre-Pacheco Cartagena Zentzu bakoitzeko 4 tren egunero

AurrekoakAldatu

  • Madril - Bartzelona
  • Madril - Alacant
  • Madril - Huelva
  • Madril - Cádiz
  • Madril - Hendaia
  • Madril - Iruña
  • Madril - Logroño
  • Madril - Santander
  • Alacant - Gijón
  • Bartzelona-Cádiz
  • Madril-Granada

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Altaria» www.renfe.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu