Zaragoza-Delicias geltokia

Espainiako tren geltokia

Koordenatuak: 41° 39′ 31″ N, 0° 54′ 42″ W / 41.658647°N,0.911586°W / 41.658647; -0.911586

Zaragoza–Delicias (Delicias, batzuetan) Aragoiko Zaragoza udalerriko geltoki nagusia da, Espainian dagoena. Zaragozako Renfe Aldiriak sarearen C-1 red.svg linearen trenak eta Renfe Distantzia Ertain eta Luzeko trenak zerbitzu da.

Infobox train2.png
Cercanias Logo Negativo.svg Zaragoza–Delicias
Hurrengo trenak
Tren Zaragoza.JPG
Geltokiko nasa eta trenbideak, hainbat trenekin
Lineak

Utebo C-1 red.svg  Portillo
Kokapena
Helbidea Errioxa kalea, 33; 50011
Udalerria Zaragoza,  Aragoi
Geltokiaren datuak
Kodea 04040
Irekiera 2003ko maiatzaren 7a
Bidaiariak 3,12 milioi (2010)[1]
Irisgarria Geltoki irisgarria
Zerbitzuak Ordainpeko aparkalekua Autobus eta Taxi geralekua Igogailua Komunak Kafetegia Jatetxea Kotxe alokairua Kontsignak Dendak Telefonoa Itxaron gela Pertsonadun leihatila
Nasa kopurua 5
Trenbide kopurua 8
Jabea Adif
Eragilea(k) Renfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Abiadura handia AVE, Alvia, Avant
Distantzia luzea Estrella, Trenhotel
Distantzia ertaina Renfe Distantzia Ertaina
Renfe Aldiriak C-1 red.svg  Casetas Zaragoza
Bestelakoak Autobusa 34 51 Ci1 Ci2 501
Taxi Bizikleta 
C-1 linea (Zaragozako Renfe Aldiriak)
White dot.svg  Casetas
   4'
White dot.svg  Utebo
   8'
White dot.svg  Zaragoza–Delicias
   4'
White dot.svg  Zaragoza–Portillo
   2'
White dot.svg  Zaragoza–Goya
   3'
White dot.svg  Zaragoza–Miraflores

Eraikina, Carlos Ferrater, José María Valero eta Félix Arranz arkitektoek diseinatuta, 2003ko maiatzaren 7an inauguratu zuen Gestor de Infraestructuras Ferroviariasek, eta gaur egun jabea Adif enpresa publikoa da. Geltokiak sarbideak ditu Errioxa kalean, Nafarroa etorbidean eta Ebroko autobidean, eta bi solairu ditu, behekoa eta sotokoa. Eraikinean bertan Husa Puerta de Zaragoza hotela dago.[2]

EgoeraAldatu

Geltokia Madril—Bartzelona burdinbidearen 339,4 kilometro-puntuan dago, 185 metroko altueran, La Almozara eta Zaragoza–Portillo geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[3]

Gainera, Madril—Perpinyà burdinbidearen 306,7 kilometro-puntuan dago eta Zaragoza—Canfranc eta Zaragoza—Altsasu burdinbidearen abiapuntua da.

HistoriaAldatu

Geltokia 2003ko maiatzaren 7an inauguratu zen, AVE abiadura handiko trenen zerbitzua Zaragozara heltzearekin batera. 2008ko ekainaren 11n, Zaragozako Expo 2008a hasteko hiru egun falta zirela, Zaragozako Renfe Aldirien zerbitzua martxan jarri zen, C-1 linea ireki zelarik, Casetas eta Miraflores geltokien artean.

Ireki eta hamar urtetan 19 milioi bidaiari jaso ditu geltokiak.[4]

GeltokiaAldatu

Eraikina Carlos Ferrater eta José María Valero arkitektoek proiektatu zuten, Félix Arranz eta Elena Mateurekin, eta Juan Calvo bide-ingeniaria eta Juan Broseta atondura ingeniariaren laguntzarekin. Aurreproiektu eta proiektuaren idazte faseetan, besteak beste Manuel Bermudo, Gonzalo Urbizu, Jesús Marcuello eta Montse Abad arkitektoek ere hartu zuten parte. Geltokiak 600 metro luze baino gehiago eta 80 metro zabaleradun espazio zabala hartzen du, hiru bestibulurekin, bidaiari-fluxuak banatuz. Hala, irteera gune, helduera gune eta transfer lurpeko komunikabide nukleoz dago hornituta.

Guztira 18,8 hektareadun azalera dauka. Trenbide garraiorako bost nasa daude, 400 metro luze direnak. Hegoaldeko fatxadan Aragoiko Burdinbidearen Museoa sortzeko proiektua bazegoen ere, hegaldura handi baten behean eraiki behar zena. Hala ere museoa ez da gauzatu. Fatxada nagusia, iparraldera begira dagoena, Ebro ibaiaren aurrean dago, eta Expo 2008ko gunera begira dago.

Eraikinaren bereizgarrietako bat estalkia da, urrunetik eraikinaren gorputzaren gainean arku handi batzuk bistan geratzen direla. Barrutik, argi-sarreradun tetraedroz osatutako estalkia antzeman daiteke. Estalkiak 40.000 metro koadroko azalera hartzen du eta sare triangeluar baten bitartez argi-zuloak irekitzen ditu, eraikin barruan argi naturala sartzea ahalbidetuz. Nasen gunean estalkia 30 metroko altueran dago, eta ez dago zutaberik, espazio libre handia sortaraziz.

Eraikinak Arkitekturaren FAD saria jaso zuen 2004an, eta Brunel Saria 2005ean.

Geltokiak jaso dituen kritika nagusien artean neguan eraikin barrualdearen berokuntzaren eskasia dago. Arazoa instalatutako klimatizazio sistema martxan ez jartzeagatik dator. Adifek arazo horri aurre egiten saiatu da bero-lanparak instalatuz eta beiradun guneak sortuz, arrakasta handirik gabe. Bestalde, transfer gunean dauden txartela-salmentarako leihatilak itxita daude, aparkalekutik geltokira doazen bidaiariek transferraren erabilera probetxugarria egiteko zailtasunak dituztela.

ZerbitzuakAldatu

    [5][6]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Madrid–Atocha Calatayud    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Madrid–Atocha Calatayud    Lleida–Pirineus Figueres–Vilafant
Madrid–Atocha Calatayud    Oska
Sevilla–Santa Justa Ciudad Real    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Malaga–Maria Zambrano Ciudad Real    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Granada–Mariana Pineda Kordoba–Central    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Bilbo–Abando Indalecio Prieto Tutera    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Irun Tutera    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Coruña Tutera    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Xixón Tutera    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
Vigo-Urzáiz Tutera    Lleida–Pirineus Bartzelona–Sants
    [7]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Logroño Casetas 22 Zaragoza–Portillo Zaragoza–Miraflores
Gasteiz Casetas 26 Zaragoza–Portillo Zaragoza–Miraflores
geltoki-burua 34 Zaragoza–Portillo Bartzelona–Frantzia
geltoki-burua 38 Zaragoza–Portillo Lleida–Pirineus
Valentzia–Iparralde Cuarte de Huerva 49 Zaragoza–Portillo Zaragoza–Miraflores
Zaragoza–Miraflores Zaragoza–Portillo 55 Grisen Madrid–Chamartin
geltoki-burua 56 Zaragoza–Portillo Oska
geltoki-burua 56 Zaragoza–Portillo Canfranc
Oska 88 Calatayud
    [8]
Jatorria Aurrekoa Linea Hurrengoa Norakoa
Casetas Utebo    Zaragoza–Portillo Zaragoza–Miraflores

IrudiakAldatu

EtorkitzunaAldatu

2016ko abenduan sortu zen partaidetza-prozesuaren ondoren, erabaki zen Zaragozako tranbiaren 2. lineak geltokitik gertu egingo zuela ibilbidea, eta, horrela, eskualdeko trenen eta distantzia luzeko trenen, hegaztien, aldiriko trenen, busen eta tranbien arteko intermodalitatea lortuko zen.

ErreferentziakAldatu

Enlaces externosAldatu

Kanpo estekakAldatu