Zumarragako geltokia
Koordenatuak: 43° 05′ 14″ N, 2° 19′ 12″ W / 43.087334°N,2.319915°W
Zumarraga Gipuzkoako Zumarraga udalerriko geltokia da, Euskal Herrian dagoena. Donostiako Renfe Aldiriak sarearen linearen trenak zerbitzu da eta Renfe Operadorako distantzia Ertaineko zerbitzuak ditu.
![]() | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hurrengo trenak | ||||||||
| ||||||||
![]() | ||||||||
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Udalerria |
Zumarraga, ![]() | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Kodea | 11400 | |||||||
Gunea | 5. gunea | |||||||
Irekiera | 1864ko abuztuaren 20 | |||||||
Nasak | 2 | |||||||
Trenbideak | 11 | |||||||
Jabea | ADIF | |||||||
Eragilea(k) | Renfe Operadora | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
Distantzia ertaina | 25 Irun ↔ Miranda Ebro | |||||||
Renfe Aldiriak |
![]() | |||||||
Lurraldebus | DG03 DG04B DG09 DG43G DO03 GO05 GO06 UK06 |
|
EgoeraAldatu
Geltokia Madril—Hendaia burdinbidearen 565,48 kilometro-puntuan dago, 355,89 metroko altueran, Legazpi eta Gabiria geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[1]
Gainera, Eibar—Zumarraga burdinbide deseginakoaren azkenpuntua da eta Zumarraga—Zumaia burdinbide deseginakoaren abiapuntua da.
HistoriaAldatu
Geltokia 1864ko abuztuaren 20an inauguratu zen Olazti - Beasain tartea martxan jarri zenean Madril—Hendaia burdinbidea erradialean.
Hasierako ustiapena Compañía de los Caminos de Hierro del Norte de Españaren esku geratu zen, bere titulartasuna mantendu zuen 1941ean nazionalizatu eta sortu berria zen RENFEn integratu zuten arte.
2004ko abenduaren 31tik Renfe Operadorak linea ustiatzen du, Adif trenbide-instalazioen titularra den bitartean.[2]
GeltokiaAldatu
Zumarragak bidaiarientzako eraikin garrantzitsu bat du, hiru solairukoa eta bi isurkiko tontorrean dagoen teilatu zabala, inguruko arkitektura tradizionalaren estiloari jarraitzen diona. Sarrera nagusia harrizko zutabe batzuek apaintzen dute. Geltokiak bi bide nagusi (1. eta 2. bideak) eta hiru deribatu ditu (4., 6. eta 8. bideak). 1., 2. eta 4. bideek nasarako sarbidea dute. Gainera, sei bide hil ditu. 5ak eta 7ak alboko nasarako sarbidea dute; ez, ordea, 7b, 9, 11 eta 13ak, guztiak eremu berean bilduta eta salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko erabili ohi direnak.
ZerbitzuakAldatu
| ||||||||||
|
EtorkizunaAldatu
Euskal-Y-ren irekierarekin, geltoki hau aldirietako eta merkantzietako trafikoari bakarrik eskainiko zaio.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Zumárraga (Est.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» www.euroferroviarios.net Noiz kontsultatua: 2020-05-01.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160702083546/http://www.spanishrailway.com/2012/02/20/caminos-de-hierro-del-norte-de-espana/
- ↑ https://www.renfe.com/viajeros/mediadistancia/mapas_y_trayectos/mapa_norte.html
- ↑ «Renfe - Plano de Cercanías San Sebastián» www.renfe.com Noiz kontsultatua: 2020-05-01.