Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa (alemanez: Franz II, Erwählter Römischer Kaiser; Florentzia, 1768ko otsailaren 12a - Viena, 1835eko martxoaren 2a) Germaniako Erromatar Inperio Santuko azken enperadorea izan zen. 1792tik 1806ko abuztuaren 6an, Austerlitzeko porrotaren ostean, Inperioa desegin zen arte erreinatu zuen. Horrez gainera, 1792-1835 bitartean Hungariako eta Bohemiako erregea, eta 1804-1835 bitartean Austriako enperadorea izan zen[1].

Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Austriako enperadorea

1804ko abuztuaren 11 - 1835eko martxoaren 2a
← baliorik ez - Fernando I.a Austriakoa

Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1792ko uztailaren 5a - 1806ko abuztuaren 6a
Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - baliorik ez →

Hungariako erregea

1792ko martxoaren 1a - 1835eko martxoaren 2a
Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando I.a Austriakoa
Bohemiako erregea

1792 - 1835
Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa - Fernando I.a Austriakoa
printze hautesle

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFranz Joseph Karl von Habsburg-Lothringen
JaiotzaFlorentzia1768ko otsailaren 12a
Herrialdea Austriar Inperioa
HeriotzaViena1835eko martxoaren 2a (67 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Familia
AitaLeopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
AmaMaria Luisa Espainiakoa
Ezkontidea(k)Duchess Elisabeth of Württemberg (en) Itzuli  (1788ko urtarrilaren 6a -  1790eko otsailaren 18a)
Maria Teresa Borboi-Bi Sizilietakoa  (1790eko abuztuaren 15a, 1790eko irailaren 19a -  1807ko apirilaren 13a)
Maria Ludovika of Austria-Este (en) Itzuli  (1808ko urtarrilaren 6a -  1816ko apirilaren 7a)
Caroline Augusta of Bavaria (en) Itzuli  (1816ko azaroaren 10a -  1835eko martxoaren 2a)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakestatuburua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 6793004 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Leopoldo II.aren semea eta Maria Antonietaren iloba zen. Frantziak bere kontrako gerra hasi zuen 1792an; hondamen askoren ondoren Italiako (Lombardia) eta Inperio Santuko lur asko (Herbehereak, Rhin eskualdea) utzi behar izan zituen. 1804ean Austriako enperadoretza hartu zuen herentziaz. 1806an Rhingo Konfederazioa onartu behar izan zuen. Frantzisko I.a izena hartu eta 1806ko abuztuaren 6an Inperio Santuko enperadore titulua utzi behar izan zuen.

1809an Napoleonekin izandako arazoak konpontzeko bere alaba Maria Luisa eman zion emazte; 1810ean ezkondu ziren. Hala ere, 1813an, Metternichek gomendaturik, Napoleonen kontrako koalizioan sartu zen. Vienako Kongresuari esker lehenago bere mendean izandako lurrak berreskuratu zituen, baina ezin osatu ahal izan zuen berriro Inperio Santua. Germaniar Konfederazioko lehendakari izan zen. Metternichen politika sistema gauzatu zuen, liberalismoaren kontrakoa alegia.

Erreferentziak aldatu

  1. Francis II[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantzisko II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa