Alexandro I.a Errusiakoa

Alexandro I.a Errusiakoa (errusieraz: Александр Павлович, Aleksandr Pavlovich; San Petersburgo, 1777ko abenduaren 23aTaganrog, 1825eko abenduaren 1a) Errusiako enperadorea izan zen 1801-1825 bitartean, Poloniako erregea 1815-1825 bitartean eta Finlandiako Duke Handia 1809-1825 bitartean.

Alexandro I.a Errusiakoa

Errusia Guztien enperadorea

1801eko martxoaren 12a (juliotar egutegia) - 1825eko azaroaren 19a (juliotar egutegia)
Paulo I.a Errusiakoa - Nikolas I.a Errusiakoa
Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1777ko abenduaren 12a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaNeguko Jauregia
HeriotzaTaganrog1825eko azaroaren 19a (juliotar egutegia) (47 urte)
Hobiratze lekuaSan Petersburgoko katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: Sukar tifoidea
Familia
AitaPaulo I.a Errusiakoa
AmaMaria Feodorovna (Sofia Dorotea Württembergekoa)
Ezkontidea(k)Elizabeth Alexeievna (Louise of Baden) (en) Itzuli  (1793ko urriaren 9a (juliotar egutegia), 1793ko urriaren 9a -  1825eko azaroaren 19a (juliotar egutegia))
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHolstein-Gottorp-Romanov (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Errusia eta Amsterdam
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Graduamariskal
general field marshal (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakNapoleondar Gerrak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Musicbrainz: 3077b2ee-3fb2-4f2a-982a-cbee2f7b7bbe Find a Grave: 52462952 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Alexandro Paulo Petrovitx duke handiaren, gero Paulo I.a tsarra izango zenaren, eta haren emazte Sofia Dorotea Wurtembergekoaren semea zen, eta Katalina II.a Errusiakoaren biloba. Batetik, Katalina II.aren gortean pentsamendu askearen giroa bizi izan zuen, eta, bestetik, jaurlari militarrarengandik errusiar autokraziaren tradizioak ikasi zituen. Aitak gizadiaren aldeko maitasun teorikoa eta gizakiaren kontrako gutxiespen praktikoa elkartzen irakatsi zion. Joera kontraesankor horiek bizitza osoan izan zituen, eta aurrera eraman zuen politikaren gorabeheretan islatzen zen.

Tronuratzea

aldatu

1801eko martxoaren 23an tronuratu zen, aita eraila izan ondoren. Konspiratzaileek Paulo tsarra boteretik kendu bai, baina ez zutela hilko esan zioten. Kontrakoa gertatzean, errudun sentitu zen, enperadore izatera hilketa baten bidez iritsi zelako. Pixkana-pixkana Eliza ortodoxorantz gerturatu zen, eta politika kontserbadorea eraman zuen ordutik aurrera hil zen arte.

Lehen momentutik agertu zuen mundu mailan paper garrantzitsua jokatzeko asmoa, eta gaztetasunak ematen zion grina guztia jarri zuen bere ideal politikoak errealitate bihurtzeko eginkizunean. Haren erreforma-asmoak ingeles erakundeetan inspiratuta zeuden, baina uneko aukerak guztiz gainditzen zituzten, eta erreforma gutxi iritsi ziren zertzera.

Erreformak

aldatu

Frédéric-César de La Harpe hezitzailearengandik jaso zituen ideia liberalen ondorioz, erreforma batzuk eragin zituen koroatu orduko: tortura eta zentsura kendu, petxeroei lurren jabe izateko eskubidea eman, irakaskuntza berritik antolatu. Baina agintari erreformatzailea izateko lehen baldintza falta zitzaion: mendekoengan uste ona, eta ezaugarri horrek kutsatu zituen aurrera eraman zituen erreforma guztiak. Inperioaren inguruko probintzietan saioak egin zituen, eta errusiarrek ziotenez, Poloniari, Finlandiari eta probintzia baltikoei ematen zizkien eurei ukatzen zizkieten onurak.

Errusian ere erreforma zenbait egin ziren, baina autokrataren eta bere funtzionarioen interferentzia susmagarriak zirela medio, ezin izan zuten iraun. Eratu berriak ziren Ministroen kontseilua eta Estatuaren kontseilua, esaterako, tsarraren eta bere begikoen tresna esklabo bihurtu ziren.

Presio ikaragarriak izan bazituen ere, ezin izan zuen esklabotza ezeztatu. Alexandro erreforma horren aldeko zen, baina aitoren seme-alabekin problemak izateko beldur zen. Aspalditik zen arazo handia mirabetza, eta horixe izan zen Sartaldea bizitzen ari zen Industria Iraultza Errusiak bizitzeko eragozpen nagusia.

 
Elisabet Alexeievna, Alexandro I.aren emaztea

Kanpo-politika

aldatu

Ingelesekin aliatua (1801) eta Napoleonen aurka jardun zuen (1805). Austerlitzeko gudua galdu ondoan, Napoleonekin bakea izenpetu eta haren ondora lerratu zen, Ingalaterra eta Suediaren aurkako gerra aldarrikatuz eta Turkiarekin bakea izenpetuz. Berriz ere Frantziarekikoak hautsi ondoan, Napoleonek Errusia inbaditu zuenean, eutsi ahal izan zion erasoari. Waterlooko guduaren ondoren, kanpo-politika alde batera utzi zuen.

1825ean hil zen, tifusak jota. Aginpide absolutuari eustearen aldekoa, hil zenean, Nikolas I.a bere ondorengoak monarkia konstituzionalaren alde zeuden dekabristen estatu-kolpe ahaleginari aurre egin behar izan zion.

Ezkontza eta ondorengoak

aldatu

Alexandro Elisabet Alexeievnarekin (jaiotza-izena: Luisa Badengoa) ezkondu zen, eta bi alaba izan zituzten, urte gutxirekin hilak biak ere. Horretaz gain, bederatzi seme-alaba izan zituen hainbat maitalerekin.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro I.a Errusiakoa