Deismoa[1], latinezko deus hitzetik dator, zeinak " jainkoa " esan nahi duen [2][3] .Posizio filosofiko eta teologiko arrazionalista [4] da, oro har, errebelazioa jainkozko ezagutzaren iturri gisa baztertzen duena, eta arrazoimen enpirikoari eusten diona, azken batean, arrazoia eta mundu naturalaren behaketa logikoak, fidagarriak eta nahikoak baitira Unibertsoaren sortzaile gisa jainko goren baten existentzia zehazteko. [5] Deismoa pentsamendu arrazionalean soilik oinarritzen den Jainkoaren existentziaren sinesmena bezala definitzen da, agerian dauden erlijioen edo erlijio-agintaritzaren argudioetan oinarritu gabe.[6][7][8] Deismoak teologia naturalaren kontzeptua azpimarratzen du, hau da, Jainkoaren existentzia naturaren bidez agerian jartzen dela.[9] [10]

Oro har, pertsona deista gutxienez jainko baten existentzia aldarrikatzen duen pertsona da, baina ez du zertan erlijiorik praktikatzen, eta, gainera, jainkoak mundua duen esku-hartzea ukatzen du.[11] Kasu honetan, deismoa jarraitzen dutenek jainko sortzaile batean sinesten dute baina bizitzaren inongo esparrutan parte hartzerik ez duena.[12]

Bestalde, latinezko Deus otiosus ("jainko inaktibo") hitzetik datorren deismoaren aldaera bat bada. Aldaerari dagokionez, kontzeptu hori noizbait erretiratu eta bere sorkuntzan parte hartzeari uzten dion jainko sortzaile baten sinesmena deskribatzeko erabiltzen da, hau da, deismoaren oinarri nagusia deskribatzeko. Bada, aldaera hau Afrikan, Melanesian eta Hego Amerikan oso hedatuta dagoela esan beharra dago.[13]

Deismoaren historiaAldatu

Deismoa iraultza zientifiko kopernikoarekin batera agertu zen Europan XVII.mendean. Erreformak ekarri zituen gatazka teologikoen ondorioz sortu zen, azken batean, bere aurkariek, deismoarenak, alegia, jarrera "ateoa" zuela salatu zuten, bada, garaiko erlijio ezberdinek onartutako dogmak zalantzan jartzen zituelako. Hurrengo mendean, ordea, eragin handia izan zuen, Ilustrazioaren filosofoen artean nagusi izan zelarik.[14]

AurrekariakAldatu

Pentsamendu deistikoa mundu osoko hainbat kulturatan aurki daiteke askotan, antropologoek deus otiosus deitzen duten nozioan adierazia[15]. Hala ere, pentsamendu sistematiko gisa, deismoak filosofia klasikoan ditu sustraiak, nahiz eta bertan horrelako mugimendurik ez dagoen. Mitoak eta kultu tradizionalak zalantzan jartzeari esker, lehen greziar filosofoek jainkotasun esanezin eta ezkutu baten existentzian pentsatzeko aukera izan zuten, baita, kasu batzuetan, giza kontuetan esku-hartzerik izan zuela ukatu ere. Horrela, Heraklitok Logosa aipatzen du kosmosaren oinarritzat, eta Platon jainko goren batez mintzo da, agerpenen mundutik urrun dagoena, non Demiurgoak bere kausa eragile gisa jokatzen duen. Deismotik hurbilen dagoen ikuskera, ikuskera deista trinkoa izan gabe, Epikurorena zen, jainkoak arrazoiaren bidez ezagutzeko aukera zeukan eta geroko mundu batean bizi zirela, bertan gizatasunaz eta baita naturaz ere arduratu gabe. Jarrera hori bere jarraitzaileek partekatzen zuten, batez ere Lukreziok, baina inoiz ez zen teologia bihurtu eta, zalantzarik gabe, greko- erromatar pentsalari gehienek baztertu zuten.

Erdi Aroan, erlijio Abrahamikoen Jainkoarekin identifikatuta zegoen jainko baten existentzia zalantzan jarri ez bazuen ere, bazeuden Apokalipsia arrotztzat hartu zuten pentsalariak, zeintzuek ikuskera hori inpostura gisa ikusten zuten.[16]

Deismoaren agerpenaAldatu

Errenazimenduak, autore klasikoekiko zuen interesarekin, baita Humanismoak eta Erreformak ere, zalantzan jarri zuten errebelatua izan zen sinesmen baten onarpena, zeinaren zaintza Elizaren esku zegoen. Aldi berean, aurkikuntza-bidaiei esker, Europako bidaiariei beraien gizarteekiko oso desberdinak ziren gizarte berriak agertu zitzaikien , eta baita "desberdintasunaren" paradigmatzat hartzen zena ere, gizarte islama.

Spinoza bezalako egileek bere Tratatu Teologiko-politikoa-rekin (Theological-Political Treatise), non bibliako kritikaren printzipioak zehazten zituen, edo Edward Herbert Cherburykoak, On Truth (De Veritate) lanean, deismoaren oinarriak ezarri edo erakutsi zituzten.

Argien mendean, XVIII mendean alegia, mugimendu deistak bere maila gorenena lortu zuen egile ingeles eta frantsesen idatziei esker, hala nola Thomas Hobbes, Jean Jacques Rousseau eta Voltaire.[17]

Frantziako Iraultzaren garaian eman zen jakobinoen presentziarekin (1793-1794), Robespierre -k "Izaki Gorenaren " gurtza deista dekretatu zuen ateismoaren aurka. Aldi berean Amerikako aita fundatzaileen idatzietan eragina izan zuen, hala nola, John Adams, Ethan Allen, Benjamin Franklin, Thomas Jefferson, James Madison, George Washington eta, batez ere, Thomas Paine bezalako autoreengan. Zehazki, printzipio deistek eragina izan zuten Estatu Batuetako egitura politiko eta erlijiosoetan, hala nola eliza eta estatua bereiztea, eta erlijio askatasuna bermatu baitziren bertan. Denborarekin deismoak talde erlijiosoen garapena ere ekarri zuen, hots, gerora Unibertsalista Unitario bihurtu zen unitarismoa.

Deismoak gaur egun arte jarraitzen du, nahiz eta bi formatan, bada, deismo klasikoaren eta deismo modernoaren formatan.

Kontzeptu orokorrakAldatu

Doktrina honen postulatu nagusietako bat Jainkoaren existentzian, eta honek, unibertso fisikoa sortu zuen ideiarengan oinarritzen da, baina, beti ere, hura (unibertso fisikoa) oztopatzen ez duelarik (eboluzio teista barne hartzen duen postulatua). Postulatu hau arrazoimenaren bidez Jainkoaren existentzia eta izaera eratortzen duen filosofia eta mugimendu erlijioso batekin erlazionatuta dago eta harengan du jatorria. Beraz, ez du posiziorik hartzen Jainkoak unibertsotik kanpo egiten duenaren gainean, erlijioa fedearen mende dagoela diotenen aldean, hala nola, fedeismoaren (fedearen aurkakoa), kristautasunaren, [18] Islamaren eta judaismoaren irakaspen askotan aurkitzen den fideismoaren aldean.

Deistek normalean naturaz gaindiko gertaerak (mirariak, profeziak, etab.) eta erlijio liburuen interpretazioak baztertu ohi dituzte. Hori dela eta, sarritan jainkoen analogia erabiltzen dute erloju gisa edo Jainko kosmiko baten ideia. Erlijio antolatuentzat jainkozko errebelazio eta liburu sakratuak direnak, deista gehienek beste gizakiek ondorioztatutako interpretazio gisa ulertzen dute, iturri baimendu gisa baino, baina inspirazio espiritual gisa onar ditzakete, bilaketa pertsonal batean jasotakoak. Deistek diote gizateriaren jainkozko dohain handiena ez dela erlijioa, "arrazoitzeko gaitasuna" baizik.

Orokorrean, erlijio antolatua eta jainko pertsonal “agerikoa” baztertzen dituzte, jainkoek munduko esparru edo arlotan inola ere esku hartzen ez dutela argudiatuta. Haientzat, natur zientziek deskribatutako naturaren legeen bidez agerian uzten dute Jainkoaren existentzia.

Erlijioan arrazoiaren erabilera baieztatzeko, deismoak argudio zientifikoa, argudio teologikoa eta "erlijio naturala" delakoaren beste alderdi batzuk erabiltzea ahalbidetzen du neurri handiagoan edo txikiagoan.

Korronte filosofiko deistek Jainko baten edo gehiagoren kontzepzio kosmologikoa dute, honek bere buruaren agerpen moduan, Unibertsoa sortu zuen. Honen funtzionamendua ezarritako legeetara egokituta dago, bada, erloju handi baten antzera jokatzen, non gertaera batzuk beren izaeraren arabera gertatzen diren, baina ezin dituzten sortzaileek aldatu.

Deistaren gakoakAldatu

Deistek Jainkoaren existentzia onartzen dute, baina beste erlijioen printzipio guztiekin ez daude ados, eta gainera, etengabe zalantzan jartzen dituzte haien aldarrikapen nagusiak.

Deista kontsideratzeak hontan datza:

  1. Jainko baten existentzia bermatzen du, baina ez ditu onartzen erlijio jakin baten kredoak edo siniste moduak.
  2. Jainko batek naturaren legeak sortu zituela uste du, baina ez du onartzen liburuetan edo idazlan sakratuetan guztiz edo partzialki irudikatzen denik.
  3. Arrazoia erabiltzen du jainko horren izaera nolakoa izan daitekeen hausnartzeko, bere burua doktrinatua izatea onartu beharrean.
  4. Nahiago ditu aukera etikoak bere kontzientziaren eta hausnarketa arrazionalaren bidez gidatu, liburu sakratuetan edo agintari erlijiosoetan agindutakoari egokitu baino.
  5. Espiritualitatea lortzeko askatasuna du bere kabuz, eta bere bizitza espirituala ez da tradizioaren edo erlijio-agintaritzaren arabera moldatu.
  6. Nahiago du bere burua arrazionaltzat ikusi erlijioso edo ateo moduan ikusi baino.
  7. Kontuan du sineskeria izan daitekeena ezabatu ondoren oso arrazionalak diren oinarrizko sinesmenak daudela.

Deista ezagunakAldatu

Ikusi ereAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Definition of DEIST» www.merriam-webster.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  2. (Ingelesez) Harper, Leland Royce. (2020-05-28). Multiverse Deism: Shifting Perspectives of God and the World. Rowman & Littlefield ISBN 978-1-7936-1476-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  3. (Ingelesez) Harper, Leland Royce. (2020-05-28). Multiverse Deism: Shifting Perspectives of God and the World. Rowman & Littlefield ISBN 978-1-7936-1476-6. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  4. (Ingelesez) Smith, Merril D.. (2015-08-28). The World of the American Revolution: A Daily Life Encyclopedia [2 volumes: A Daily Life Encyclopedia. ] ABC-CLIO ISBN 978-1-4408-3028-0. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  5. (Ingelesez) Diller, Jeanine; Kasher, Asa. (2013-06-13). Models of God and Alternative Ultimate Realities. Springer Science & Business Media ISBN 978-94-007-5219-1. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  6. William, Bristow,. «Enlightenment» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  7. «Enlightenment (Stanford Encyclopedia of Philosophy)» web.archive.org 2017-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  8. «Deism | Definition, History, Beliefs, Significance, & Facts | Britannica» web.archive.org 2021-06-09 (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  9. (Ingelesez) Gomes, Alan W.. (2011-11-25). Kurian, George Thomas ed. «Deism» The Encyclopedia of Christian Civilization (Blackwell Publishing Ltd): wbecc0408. doi:10.1002/9780470670606.wbecc0408. ISBN 978-1-4051-5762-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  10. (Ingelesez) Gomes, Alan W.. (2011-11-25). Kurian, George Thomas ed. «Deism» The Encyclopedia of Christian Civilization (Blackwell Publishing Ltd): wbecc0408. doi:10.1002/9780470670606.wbecc0408. ISBN 978-1-4051-5762-9. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  11. (Gaztelaniaz) «Definición de deísmo — Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  12. «Deism Defined, Welcome to Deism, Deist Glossary and Frequently Asked Questions» web.archive.org 2018-08-19 (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  13. (Gaztelaniaz) Enciclopedia Británica. 2022-03-23 (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  14. González, Justo L.. (1984). The Reformation to the present day. San Francisco : Harper & Row ISBN 978-0-06-063316-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  15. «A History of Religious Ideas: Volume 1, from the Stone Age to the Eleusinian Mysteries by Mircea Eliade Chicago, University of Chicago, 1978. 479 pp. $20.00» Theology Today 39 (2): 218–218. 1982-07 doi:10.1177/004057368203900223. ISSN 0040-5736. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  16. Lovejoy, Arthur O.; Willey, Basil. (1943-06). «The Eighteenth Century Background. Studies on the Idea of Nature in the Thought of the Period.» Modern Language Notes 58 (6): 485. doi:10.2307/2911051. ISSN 0149-6611. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  17. Dawes, Gregory W.. (2001). The historical Jesus question : the challenge of history to religious authority. Louisville : Westminster John Knox Press ISBN 978-0-664-22458-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
  18. The knowledge of God according to the Church, Vatican.va.
  19. Freethought Traditions in the Islamic World Error in Webarchive template: url hutsa. by Fred Whitehead; also quoted in Cyril Glasse, (2001), The New Encyclopedia of Islam, p. 278. Rowman Altamira.
  20. John Ferguson, ed. Plato: Republic Book X. .
  21. Hansen, James R.. First Man: The Life of Neil A. Armstrong. ISBN 9780743281713..
  22. Boltzmann, Ludwig; Blackmore, John T.. Ludwig Boltzmann: His Later Life and Philosophy, 1900–1906. The philosopher. ISBN 9780792334644..
  23. Boltzmann, Ludwig; Blackmore, John T.. Ludwig Boltzmann: His Later Life and Philosophy, 1900–1906. The philosopher. ISBN 9780792334644..
  24. Greenspan, Nancy Thorndike. The End of the Certain World: The Life and Science of Max Born : the Nobel Physicist who Ignited the Quantum Revolution. 58–62 or. ISBN 9780738206936..
  25. Nosotro, Rit. (2003). Max Born. HyperHistory.net.
  26. Soghomonian, Talia. (3 August 2008). «Nick Cave» musicOMH.
  27. «Nick Cave on The Death of Bunny Munro» The Guardian 11 September 2009.
  28. «Emilie du Châtelet 1706–1749» Literary Criticism (1400–1800) (Gale Cengage).
  29. "The dividing line between Deism and atheism among the Philosophes was often rather blurred, as is evidenced by Le Rêve de d'Alembert (written 1769; "The Dream of d'Alembert"), which describes a discussion between the two "fathers" of the Encyclopédie: the Deist Jean Le Rond d'Alembert and the atheist Diderot." Andreas Sofroniou, Moral Philosophy, from Hippocrates to the 21st Aeon, page 197.
  30. Hodapp, Christopher. The Templar Code For Dummies. ISBN 9780470127650..
  31. Müntz, Eugène. Leonardo Da Vinci. ISBN 9781780422954..
  32. Zhu, Zhenwu; Zhang, Aiping. The Dan Brown Craze: An Analysis of His Formula for Thriller Fiction. ISBN 9781443894159..
  33. Horgan, J.. (12 September 2005). «Clash in Cambridge: Scientific American» Scientific American (Sciam.com) 293 (3): 24B, 26–8. doi:10.1038/scientificamerican0905-24B. PMID 16121847..
  34. Fullmer, June Z.. Young Humphry Davy: The Making of an Experimental Chemist, Volume 237. ISBN 9780871692375..
  35. Sidocon, Gino. (20 May 2016). «Netizens react to Duterte's statement on God, religion» Manila Bulletin.
  36. Romero, Alexis. (20 May 2016). «Duterte says he believes in God but not in religion» The Philippine Star.
  37. «Duterte: I believe in God, but not in religion» GMA Network Inc. 19 May 2016.
  38. Ho, Alex. (23 January 2016). «Duterte leaves religion for mayoral duties; sees Roxas as 'useless'» CNN Philippines.
  39. In a correspondence on the matter Edison said: "You have misunderstood the whole article, because you jumped to the conclusion that it denies the existence of God. There is no such denial, what you call God I call Nature, the Supreme intelligence that rules matter. All the article states is that it is doubtful in my opinion if our intelligence or soul or whatever one may call it lives hereafter as an entity or disperses back again from whence it came, scattered amongst the cells of which we are made." New York Times. 2 October 1910, Sunday.
  40. a b Grimes, William. (16 April 2010). «Antony Flew, Philosopher and Ex-Atheist, Dies at 87» The New York Times.
  41. The Autobiography of Benjamin Franklin from earlyamerica.com
  42. Carpenter, Alexander (2008), "Martin Gardner on Philosophical Theism, Adventists and Price" Interview, 17 October 2008, Spectrum.
  43. Chopra, Ramesh. Academic Dictionary of Philosophy. ISBN 9788182052246..
  44. Bühler, Walter Kaufmann. «14» Gauss: a biographical study. ISBN 9780387106625..
  45. Bühler, Walter Kaufmann. Gauss: A Biographical Study. ISBN 9780387106625..
  46. Falk, Gerhard. «The Influence of Scientific Thinking on the Secularization Process» American Judaism in Transition: The Secularization of a Religious Community. ISBN 9780761800163..
  47. Gauss, Carl Friedrich. Complete Dictionary of Scientific Biography.
  48. Kline, Morris. Mathematics: The Loss of Certainty. ISBN 9780195030853..
  49. Txantiloi:Cite magazine
  50. Borel, Armand. The Mathematical Legacy of Harish-Chandra: A Celebration of Representation Theory and Harmonic Analysis : An AMS Special Session Honoring the Memory of Harish-Chandra, January 9–10, 1998, Baltimore, Maryland. , 40–41 or. ISBN 9780821811979..
  51. Heckman, James J.. «James J. Heckman» Lives of the Laureates, Fifth Edition: Twenty-three Nobel Economists. 303–304 or. ISBN 9780262012768..
  52. a b Famous Deists. Adherents.com.
  53. Victor Hugo. Nndb.com 21 April 1915.
  54. Alfred Adler Biography from Basic Famous People – Biographies of Celebrities and other Famous People. Basic Famous People 28 May 1937.
  55. McCormmach, Russell. Speculative Truth: Henry Cavendish, Natural Philosophy, and the Rise of Modern Theoretical Science. ISBN 9780195160048..
  56. John L. Heilbron, ed. «Hutton, James» The Oxford Companion to the History of Modern Science. ISBN 9780199743766..
  57. «Jefferson's Religious Beliefs» monticello.org (Thomas Jefferson Foundation, Inc.).
  58. Michael Corbett and Julia Mitchell Corbett, Politics and religion in the United States (1999) p. 68
  59. Dulles, Avery. (January 2005). «The Deist Minimum» First Things (149): 25ff..
  60. «Top Scientists on God: Who Believes, Who Doesn't» HuffPost.
  61. Monetti, Domenico. HARMONY ENFANT TERRIBLE All Korine's Transgressions. .
  62. "In a commentary on Shaftesbury published in 1720, Gottfried Wilhelm Leibniz, a Rationalist philosopher and mathematician, accepted the Deist conception of God as an intelligent Creator but refused the contention that a god who metes out punishments is evil." Andreas Sofroniou, Moral Philosophy, from Hippocrates to the 21st Aeon, page 197.
  63. "Consistent with the liberal views of the Enlightenment, Leibniz was an optimist with respect to human reasoning and scientific progress (Popper 1963, p.69). Although he was a great reader and admirer of Spinoza, Leibniz, being a confirmed deist, rejected emphatically Spinoza's pantheism: God and nature, for Leibniz, were not simply two different "labels" for the same "thing". Shelby D. Hunt, Controversy in marketing theory: for reason, realism, truth, and objectivity (2003), page 33.
  64. Bartleby.com: Great Books Online – Quotes, Poems, Novels, Classics and hundreds more. .
  65. Thomson, Keith Stewart. The Young Charles Darwin. ISBN 9780300136081..
  66. Repcheck, Jack. The Man Who Found Time: James Hutton and the Discovery of the Earth's Intiquity. ISBN 9781458766625..
  67. VQR " The Religion of James Monroe. Vqronline.org.
  68. Moyer, Albert E.. American Physics in Transition: A History of Conceptual Change in the Late Nineteenth Century. ISBN 9780938228066..
  69. Gordin, Michael D.. A Well-ordered Thing: Dmitrii Mendeleev and the Shadow of the Periodic Table. ISBN 9780465027750..
  70. Wible, James R.. (April 2009). Economics, Christianity, and Creative Evolution: Peirce, Newcomb, and Ely and the Issues Surrounding the Creation of the American Economic Association in the 1880s. , 43 or..
  71. Modern History Sourcebook: Thomas Paine: Of the Religion of Deism Compared with the Christian Religion. Fordham.edu.
  72. Elihu Palmer – First Presbyterian Church of Newtown Error in Webarchive template: url hutsa.
  73. Enz, Charles Paul. No Time to Be Brief: A Scientific Biography of Wolfgang Pauli. ISBN 9780198564799..
  74. Heisenberg, Werner. Physics and Philosophy: The Revolution in Modern Science. 214–215 or. ISBN 9780061209192..
  75. Brent, Joseph. Charles Sanders Peirce: A Life. ISBN 9780253211613..
  76. Heilbron, J. L.. The Dilemmas of an Upright Man: Max Planck and the Fortunes of German Science. ISBN 9780674004399..
  77. Dr. Jose Rizal: The Foremost Filipino Deist. relijournal.com 23 September 2006.
  78. Leahy, Michael Patrick. Letter to an Atheist. ISBN 9780979497407..
  79. Heilbron, J. L.. «1: Cambridge and Ray Physics» Ernest Rutherford. ISBN 9780195123784..
  80. Bowler, Peter J.. Reconciling Science and Religion: The Debate in Early-Twentieth-Century Britain. ISBN 9780226068596..
  81. Modern History Sourcebook: Robespierre: the Supreme Being. Fordham.edu.
  82. Frede, Victoria. Doubt, Atheism, and the Nineteenth-Century Russian Intelligentsia. ISBN 9780299284442..
  83. The Times obituary of Adam Smith
  84. Deistsreplymain. Lysanderspooner.org.
  85. The Human Jesus and Christian Deism. Onr.com 31 May 2009.
  86. Costello, Peter. Jules Verne, Inventor of Science Fiction. ISBN 9780684158242..
  87. Verne, Jules. «Jules Verne, Ghostbuster» in Frederick Paul Walter The Sphinx of the Ice Realm: The First Complete English Translation; with the Full Text of The Narrative of Arthur Gordon Pym by Edgar Allan Poe. ISBN 9781438442112..
  88. Arthur B. Evans, ed. The Kip Brothers. ISBN 9780819567048..
  89. Oliver, Kendrick. To Touch the Face of God: The Sacred, the Profane, and the American Space Program, 1957–1975. ISBN 9781421408347..
  90. World Union of Deists. .
  91. McCabe, Joseph. A Biographical Dictionary of Ancient, Medieval, and Modern Freethinkers. .
  92. Dickinson, Henry Winram; Jenkins, Rhys; Commemoration, Committee of the Watt Centenary. James Watt and the steam engine: the memorial volume prepared for the Committee of the Watt centenary commemoration at Birmingham 1919. .
  93. Adam Weishaupt Quote. .
  94. Weyl, Hermann; Pesic, Peter. Peter Pesic ed. Mind and Nature: Selected Writings on Philosophy, Mathematics, and Physics. ISBN 9780691135458..

Kanpoko estekakAldatu