Joseph Fouché (Le Pellerin, Frantzia, 1759ko maiatzaren 21a - Trieste, 1820ko abenduaren 25a) frantses politikaria izan zen.

Joseph Fouché


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


deputy to the National Convention (en) Itzuli


Barrutia: Nantes
Frantziako parea


Senatu kontserbadoreko kidea


ministro

Bizitza
JaiotzaLe Pellerin1759ko maiatzaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaTrieste1820ko abenduaren 26a (61 urte)
Hobiratze lekuaFerrières-en-Brie (en) Itzuli
Familia
AitaJoseph Fouché
AmaMarie Françoise Croizet
Ezkontidea(k)Bonne Jeanne Coiquaud (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, saiakeragilea, abokatua eta irakaslea
Lantokia(k)Paris
Jasotako sariak
KidetzaGrand Orient de France
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Cult of Reason (en) Itzuli
Erlijio-ordenaOratory of Saint Philip Neri (en) Itzuli
Alderdi politikoaGirondino
Jakobino

Biografia aldatu

Oratoriako ikasle eta ondoren irakasle izan zen; 1789an iraultzarekin bat egin zuen. Konbentzioan hautetsia izan zen (1792), La Montagneko diputatuekin batera eta erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen. Lyongo federalisten eta erregezaleen matxinada zapaltzera bidali zuten, Izu Handia antolatu zuen, eta Lyongo metrailatzaile izengoitia jarri zion jendeak. Gizon zitala zen, Iraultzaren ondorengo II. uteko Thermidor-eko kolpea (1794ko uztailaren 27a) bultzatu zutenetakoa; hala ere Thermidoreko Konbentziotik baztertua izan zen, atxilotua eta ondoren amnistiatua.

Barrasi esker Poliziako ministro izendatu zutelarik (1799), Brumaireko 18ko estatu-kolpea prestatzeko, Bonaparteren esku jarri zuen Frantzia osoan antolatu zuen espioi sarea. Talleyrandek Otrantoko duke (1809) eta probintzia iliriarretako gobernari izendatu zuen.

Poliziako ministro izan zen Ehun Egunetan, behin-behineko gobernukide izendatu zuten Waterlooko guduaren ondoren eta Borboien itzulera prestatu zuen. Poliziako ministro izan zen berriro eta Dresden (1815) enbaxadore izendatu zuten. 1816ko legearen ondorioz, erregea hil zutenen artekotzat zigorturik, Pragan eta Linzen egon zen, eta austriar egin zen; azkenean Triestera erretiratu zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fouché  

Erreferentziak aldatu