Leipzigeko gudua
Leipzigeko gudua Napoleondar Gerretako gudurik handiena izan zen. 1813. urteko urriaren 16tik 19ra bitartera iraun zuen batailak, Leipzigen izan zen (Alemaniako Saxonia estatuan), eta Napoleon Bonapartek inoiz izan zuen porrotik handiena jasan behar izan zuen, Seigarren Koalizioaren garaipen erabakigarriarekin.
Leipzigeko gudua | |||
---|---|---|---|
Napoleondar Gerrak | |||
Seigarren Koalizioaren Gerra | |||
Data | 1813ko urriaren 16tik 19ra | ||
Lekua | Leipzig, Saxonia | ||
Koordenatuak | 51°18′44″N 12°24′48″E / 51.3122°N 12.4133°E | ||
Emaitza | Koalizioaren erabateko garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Alde batetik zeuden Napoleon Bonaparteren esanetara Frantziako Lehen Inperioko armada, Poniatowski printzearen esanetara Varsoviako Dukerri Handikoa, Saxoniako Frederiko Augusto I.aren esanetara Saxoniako Erresumako armada, eta Rhingo Estatuen Konfederazioko armada. Denera, 191.000 soldadu inguru izan ziren batailan. Amaieran, gutxi gorabehera 38.000 hildako eta zauritutako izan ziren, eta beste 30.000 preso hartu zituzten.
Beste aldetik, Errusiako frantziar inbasioaren saiakerako porrotaren ondorioz eratutako Seigarren Koalizioan batuta zeuden Errusiar Inperioa, Prusiako Erresuma, Austriar Inperioa eta Suediako Erresuma, Karl Philipp Schwarzenbergen, Gebhard Leberecht von Blücher-en, eta Karlos XIV.a Joan Suediakoa eta Norvegiakoaren esanetara. Denera, 330.000 soldadu inguru izan ziren batailan, baina beste asko ere prest zeuden behar izanez gero. Amaieran 52.000 hildako eta zauritu izan zirela uste dute.
Napoleonek Alemania menperatu nahi zuen, eta hiri batzuk nolabait hartuta zituen arren, ezin izan zuen gudu erabakigarri hau irabazi. Leipzig hirian bataila oroituz hainbat monumentu daude.