Jacques Necker
Jacques Necker (Geneva, 1732ko irailaren 30a - Coppet, 1804ko apirilaren 9a) frantses politikari eta finantzaria izan zen. 1747an Parisa joan zen eta bankari gisa jardun zuen han. 1776an Erregearen Altxorraren zuzendari izendatu zuten eta 1777an Finantzen zuzendari. 1781ean Erregearentzako txostena argitaratu zuen, Estatuaren finantza egoeraren eta gorteko gizonek eskuratutako dirutzaren berri ematen zuena; txosten hori zela eta kargua utzi behar izan zuen urte hartan bertan.
Jacques Necker | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1788ko ekainaren 25a - 1789ko uztailaren 11 ← Étienne-Charles de Loménie de Brienne - Louis Auguste Le Tonnelier de Breteuil (mul) →
1777ko ekainaren 29a - 1781eko maiatzaren 19a
1768ko iraila - 1776ko azaroa | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Geneva, 1732ko irailaren 30a | ||||||
Herrialdea | Genevako Errepublika (1732 - 1798) Frantzia (1798 - | ||||||
Lehen hizkuntza | baliorik ez | ||||||
Heriotza | Geneva, 1804ko apirilaren 9a (71 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Coppet Castle (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Karl Friedrich Necker | ||||||
Ama | Jeanne Marie Gautier | ||||||
Ezkontidea(k) | Suzanne Curchod (1764 - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, bankaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea | ||||||
Enplegatzailea(k) | Genevako Unibertsitatea | ||||||
Kidetza | Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) | ||||||
1788an estatuaren finantzek lur jo zutenean, erregeak ministro izendatu zuen, eta horrela baketu zituen matxinatzear zeuden Parisko hiritarrak. 1789an Estatu Orokorretarako deia egin zuen eta Hirugarren Estatuaren ordezkari kopurua bikoiztea eskatu zuen; baina Hirugarren Estatuaren ordezkariak aurka jarri zitzaizkion eta handikiek iraultzari bide eman izana egotzi zioten.
1789ko uztailaren 11n erregeak Necker kargutik kendu izanak finantzariak zeharo aztoratu zituen, eta herriak Bastillako gaztelua hartzea eragin zuen. Uztailaren 16an erregeak berriro deitu zion finantzen arduradun izan zedin, baina ez zuen ekonomia-arazoak bideratzea lortu eta 1790ean politika utzi zuen behin betiko. Idazlan nagusiak: Éloge de Jean-Baptiste Colbert (1773), Essai sur la législation et le commerce des grains (1775) eta De l´administration des finances de la France (1784).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Necker |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |