Gabriel Bonnot de Mably

Gabriel Bonnot de Mably (Grenoble, 1709ko martxoaren 14a - Paris, 1785eko apirilaren 2a) Frantziako filosofo politikoa izan zen, Étienne Bonnot de Condillacen anaia. 1748an, Westfaliako Itunetik aurrerako nazioarteko hitzarmenei buruzko lana, Droit public de l´Europe fondé sur les traités (1748, Europako herri-zuzenbidea, itunetan oinarritua), argitaratu zuen. Argitalpen horren ondorioz ez zituen oso harreman onak izan agintariekin. Agintarien aurkako jarrera beste lan batzuetan ere agertu zuen: Observations sur les Grecs (1749, Oharrak greziarrei buruz); Observations sur les Romains (1751); Entretiens de Phocion (1763); Observations sur l´histoire de France (1765); Doutes proposés aux philosophes économistes (1768); De la Législation (1776); Principes de morale (1784); eta, batez ere, Des droits et des devoirs du citoyen (1758an idatzia, eta 1789an argitaratua, Hiritarren eskubideez eta betebeharrez); eta Observations sur l´histoire de France lanaren azken liburukia (1789). Mablyren lanetan nabarmena da Condillacen eta Lockeren eragina.

Gabriel Bonnot de Mably

Bizitza
JaiotzaGrenoble1709ko martxoaren 14a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1785eko apirilaren 2a (76 urte)
Hobiratze lekuaSaint-Roch (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, idazlea eta historialaria

Erreferentziak

aldatu