Hirugarren Koalizioko Gerra

Hirugarren Koalizioko Gerra 1805ean Frantzia Iraultzailea geldiarazteko Europako zenbait boterek zuzendutako ahalegin militarra da, Napoleon boteretik kentzea eta frantziar eragina gutxitzea asmoa zuena.[1]

Hirugarren Koalizioko Gerra
Napoleondar Gerrak eta Koalizioaren Gerrak
La bataille d'Austerlitz. 2 decembre 1805 (François Gérard).jpg
Napoleon Austerlitzeko guduan
Data1803ko maiatzaren 18a1806ko uztailaren 18a
LekuaErdialdeko Europa, Italia eta Atlantikoa
EmaitzaFrantsesen garaipena
Gudulariak
 Austriar Inperioa
 Errusiar Inperioa
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Napoliko Erresuma
 Siziliako Erresuma
 Portugalgo Erresuma
 Suedia
Frantzia Frantziar Errepublika
 Bataviar Errepublika
 Napoleondar Italia
Italia Etruriako Erresuma
 Espainia
 Bavariako hauteslerria
 Württembergeko dukerria

Garai hartan, "Inperio Handia" egitura zabalago baten elementu nagusi bihurtu zen: "Sistema kontinentala": honek Europan zehar produktu ingelesak blokeatu nahi zituen, Ingalaterra errenditzeko helburuarekin. Horretarako, lehenik eta behin Napoleonek aliantza bat egin zuen Espainiarekin -1808an hautsia-  Prusiarekin, Danimarkarekin eta Errusiarekin, eta urte batzuk beranduago, 1810ean, baita Suedia eta Austriarekin ere. Napoleonen anbizio mugagabeak une horretatik aurrera eraendu zuen, eta "Nazio Handiaren" ohorearen defentsak "nire Koroaren" defentsarako bidea utzi zuen. Beraz, diplomazia eta gerra ekintzak, bere kanpo politikaren orientazio dinastikoa finkatzera bideratu ziren.

Inperioaren gailurraAldatu

Blokeoen gerraAldatu

Frantziaren eta Ingalaterraren arteko bakeak 14 hilabete besterik ez zuen iraun. 1803an, Napoleonek kontinentean oso botere sendoa erakusten zuen. Britainia Handiak botere-oreka arriskuan ikusten zuen; gainera, merkataritza transatlantikoa eta mediterraneoa bereganatzeko bi herrialdeen arteko lehia agerikoa zen. Britainiarrak atsekabetuta zeuden Frantziak merkataritza itun bat sinatzeari uko egin ziolako eta ez ziren Napoleonen irrika inperialistez fidatzen. Azkenik, Amienseko Itunean ezarritakoa gorabehera, Ingalaterrak ez zuen Malta erabat ebakuatu, ezta Frantzia ere, Italiako hegoaldeko portu guztiak hutsik zeudelarik. Malta uhartea casus belli bihurtu zen eta maiatzean Britainia Handiak Frantziari gerra deklaratu zion. Hemen Napoleonek aukera erabilgarri bat ikusi zuen: bere estadista lana handitu zezakeela pentsatu zuen, eta frantziar burgesiak Britainia Handia suntsitzeko bide bakarra zela uste zuen.

Hirugarren Koalizioaren eraketaAldatu

Frantzia eta Ingalaterraren arteko gerraAldatu

Frantzia eta Britainia Handiaren arteko borroka Frantziaren aurkako Hirugarren Koalizioa bihurtu zen (1805eko uda). Horretarako, Britainia Handiak frantziaren laguntza izan zuen, potentzia kontinentalen artean kezka piztu zuena: Enghiengo dukea atzerrian harrapatu eta hil zuten (1804), konplot antinapoleoniko batean parte hartu izanagatik, frogarik gabe akusatua izan zen arren.

Gerrak profil baxua mantendu zuen 1805 urtera arte, borrokalarien mugimendu bakarrak Amerikako zenbait kokaguneren konkista ingelesa izan baitziren. Urte horren hasieran, Espainia Amiensetik neutral mantendu zena, Ingalaterraren aurkako gerran parte hartu zuen; merkataritza kolonialaren defentsak eta Godoyren interes pertsonales erabakian eragina izan zutelarik (La Parra, 2002: 311-322). Espainiako flota Frantziakoari gehituta, Napoleonek Ingalaterra inbaditzeko proiektu zaharra berreskuratu zuen. Horretarako, Mantxako kanala kontrolatzea ezinbestekoa zen, hamar orduz gutxienez, baina 1805eko urrian Trafalgarko guduan aliatutako porrotak plan hori ezinezko egin zuen. Gainera, une horretatik aurrera, britainiarrek itsas nagusitasuna izan zuten, Frantziaren aurkako koalizio berriak aglutinatzeaz gain.

La Grande Armée BoulognenAldatu

1805eko abuztuak 26an, Enperadorearen ohar batek, Ozeanoko Itsasertzetako armada, la Grande Armée (Armada Handia) bezala berrizendatu zuen, Ingalaterra erasotzeko inbasio indar bat izango zena.

Egun berean, abuztuaren 26an, Enperadoreak bere "uharrak" mugitzeko agindua eman zuen. Horiei, zalditeria erreserba eta Guardia Inperiala gehitu zitzaizkien. Armada honi, atzerritar, italiar eta batavoak ere gehitu zitzaizkion, dibisio bavariar bat eta etorkizuneko Rhingo Konfederazioaren destakamendu batzuk gehitu zitzaizkielarik (bereziki Baden eta Württembergekoak). Armadak guztira 200.000 gizon baino gehixeago zituen, benetan ondo gainbegiratuak zeudenak, baina uste den bezain ongi entrenatuak eta hornituak egotetik urrun. 1805ean, la Grande Arméek 350.000 gizon zituen. Beraz, ondo hornitutako armada zen, behar bezala entrenatutako gizon eta ofizial trebeekin.

Frantziako hedapena ItalianAldatu

Erregimenaren determinazioak barne oposizioa isilarazteko baliabiderik ez gutxiesteko agindua eman zuen; kanpo politikan hartutako xedapenek antzeko erabakia islatzen zuten, inperioaren hedakuntza helburu baitzuten: Italiako Errepublika herentziazko monarkia bihurtzea, Napoleonek bere burua Italiako errege koroatu zuelarik (1805eko maiatza), eta Eugenio, bere semeordea, erregeorde izendatuz; bere koinatua, Felice Baciocchi, bere arreba Elisarekin ezkondotuta zegoena, Piombinoko eta Luccako printze izendatuz (1805); azkenik, Genova Frantziako Inperiorari anexionatu zen (1805eko ekaina).

Prepotentzia honek, Errusia, Austria eta Napoli Britainia Handiarekin bat egitea erraztu zuen, beranduago Suediak egin zuen bezala, azken hau, britainiar eta errusiarrek presionatua, itsas-blokearekin eta Finlandiaren okupazioarekin mehatxatu zutena. Aitzitik, hegoaldeko estatu alemaniarrak, 1803an Frantziara hurbiltzeagatik onuradun izan zirenak, gerra hurbilaren aurrean Frantziarekin batu ziren, Prusiak neutraltasun zail bat mantendu zuen bitartean.

Trafalgarreko guduaAldatu

AurrekariakAldatu

Napoleonen boterea arestikoa zen arren, Napoleonek Europan zuen nagusitasunaren aurka zegoen herrialde bat zegoen: Erresuma Batua. Napoleonen aurkako Bigarren Koalizioan, Austria eta Errusia buru zituzten beste herrialde batzuk Erresuma Batuarekin bat egin zuten. Bi bandoen arteko kanpaina krudelen ondoren, Horatio Nelsonek Kopenhageko guduan (1801) lortutako garaipenak Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko su-etena ekarri zuen, Amienseko Itunaren bidez (1802).

Amienseko Ituna sinatu ondoren bake epe labur baten ondoren, Erresuma Batuak Frantziaren aurkako itsas gerrari berrekin zion William Pitt gaztea boterera iritsi ondoren. Napoleonek bere burua frantsesen enperadore izendatu zuen eta bere burua koroatu zuen 1804ko abenduaren 2an. Halako harrokeriaren aurrean, britainiarrek laster izan zuten Napoleonen aliatu beldurti boteretsuen laguntza. 1805ean, Errusia, Suedia, Austria eta Napoli Erresuma Batuarekin elkartu ziren Hirugarren Koalizioa osatuz.

Napoleonek, Europako jaun eta nagusi bilakatzeko asmoan, britainiar etsaiak behin betiko zapaldu behar zituen. Mantxako kanala Erresuma Batuaren defentsarik handiena zen, Frantzia eta Britainia Handiaren artean zegoena. Gainera, britainiar itsas armadarekin alderatuta (munduko boteretsuena), Frantziako flota askoz txikiagoa zen. Napoleonek aliatuak behar zituen hainbeste kezkatzen zuen herrialdea garaitu nahi bazuen. Enperadore frantziarrak Espainiaren laguntza bilatu zuen Erresuma Batuaren inbasio plana gauzatzeko. Horregatik, Espainiak gerra deklaratu zion Erresuma Batuari, Frantziaren alde borrokatuz. Hasierako helburua armada britainiarra Mantxako kanaletik aldentzea zen, Antilletan distrakzio maniobra bat eginez. Hala ere, plan honek porrot egin zuen frantziar-espainiar flotak Britainiar Armadaren aurka 1805eko uztailean Finisterre lurmuturreko guduan izan zuen porrotagatik. Boulogne kostaldeko herrian kantonatutako armada frantsesak alferrik itxaron zion inoiz iritsi ez zen ontzidi bati, Britainia Handirantz ontziratu zena. Porrot honen ondoren, Pierre Charles Silvestre Villenueveko almiranteordeak Mediterraneora joateko agindua jaso zuen. Hala ere, dena edo ezer ez jokatzea erabaki zuen Cadizeko uretan Britainia Handiko Armadaren aurkako beste itsas borroka batean. Villenuevek, ororen gainetik, Finisterre lurmuturrean izandako hondamenaren ordaina lortu nahi zuen.

Guduaren garapenaAldatu

Britainiar flotak frantziar-espainiar konbinatuari eraso zion. Estrategia maltzurrak britainiarren aldeko garaipena lortu zuen oso denbora gutxian. Aitzitik, Villenueve almiranteordearen taktika oso negargarria eta koldarra izan zen, Cadizera ihes egiten saiatu baitzen ia borrokarik egin gabe, Armada Britainiarraren aurrean zenbakizko abantaila izan arren.

Trafalgarko guduak ez zion Erresuma Batuari itsaso eta ozeanoen gaineko nagusitasun ukaezina eman, esan ohi den bezala. Itsas nagusitasuna XIX. mendean lortu zuen. Hala ere, Britainiar Errege Armadak bere itsas historia osoko marinelik ospetsuena, Horatio Nelson, galdu zuen.

Frantziako Inperioarentzat, Trafalgarko pasartea kolpe gogor bat izan zen, behin betiko baztertu baitzuen Napoleon Bonapartek Erresuma Batua itsasoz inbaditzeko edo, gutxienez, blokeatzeko nahi zuen plana. Porrot honen ondorioz, Britainia Handia inbaditzea helburu zuten tropa frantziarrak Austriaren eta Errusiaren aurka borrokatzera abiatu ziren, non Austerlitzeko guduan sekula ikusi ez zen garaipen bat lortu zuten. Nahiz eta Erdialdeko Europan garaipena lortu zuen, Frantziako Inperioaren arazo nagusia Erresuma Batua zen oraindik, Napoleonen botereari aurre egiteko erresistentzia-gotorleku gisa jokatzen zuena. Britainiarrak militarki garaitu ezin zituenez, Napoleonek bere maltzurkeria bere merkataritzaren gaineko blokeo eraginkor bat ezartzeko erabili zuen, ekonomia hondatzeko asmoz.

Portugal, Erresuma Batuaren aliatu naturala, Frantziako enperadorearen eskakizunetara makurtzeari uko egin zion nazioetako bat izan zen. Halako laidoari erantzuteko, Napoleonek Portugalen inbasioa erabaki zuen, inoiz imajinatu ez zuen ondorio ikaragarriko higadura gatazka luze batean. Horretarako, 1807an, Fointanebleauko Ituna sinatu zuen, honen bidez, frantziar armadari, Espainia zeharkatzen uzten zitzaion Portugalera joateko eta, honela, britainiar merkataritza ixteko. Napoleonek, bere irrika inperialistek itsututa, aukera hau aprobetxatu zuen Espainia militarki okupatzeko. Hala ere, akats larri bat egingo zuen, zeren berak uste zuena, ibilaldi militar hutsa izango zela, inoiz imajinatu ez zituen ondorio latzen higadura-gatazka luze bat bihurtu baitzen.

Austerlitzeko gudua: Austria bakea sinatzera behartzen duen porrotaAldatu

Napoleonen agindupean zegoen Frantziako botere militar gero eta handiagoaren beldur, 1803an, zenbait herrialdek Hirugarren Koalizioa bezala ezagutzen zen aliantza bat eratu zuten. Honek, Erresuma Batua, Austriako buruzagitzapean zegoen Germaniako Erromatar Inperio Santua, Errusia, Napoli, Sizilia eta Suedia barne hartzen zituen: herrialde hauen artean, Austria eta Errusia ziren Frantziaren mehatxua gehien sentitzen zutenak eta Napoleonentzat arazo nagusi bat izan zitezkeenak, eta, beraz, 1805ean, enperadore frantziarrak dozenaka mila soldadu eraman zituen Europako bihotzera.

Napoleonek, Cadizeko kostaldearen aurrean, itsasoen nagusitasuna galdua zuen, eta, garai hartan jakin ez arren, baita gerra ere. 1805eko abenduaren 2an, hiru armada handi aurrez aurre aurkitu ziren Austerlitz inguruan, egungo Txekiar Errepublikan. Alde batean, Napoleon Bonaparteren tropak zeuden, gutxi gorabehera 68.000 soldadu baino gutxiago; bestean, ia 90.000 soldadu errusiar eta austriar. Indar desproportzioak abantaila handia zutela pentsarazten zien ofizial errusiar eta austriarrei. Baina Bonapartek, estrategiarekin, bere zenbakizko gutxiagotasuna ordezkatu zuen, eta garaipena lortu zuen, ahulezia irudi faltsu bat sortaraziz. Bere tropen zati handi bat armadaren gorputz nagusitik bananduta mantendu zuen, bere desabantaila handiagoa izan zedin, eta Savary jenerala koalizioaren kuartel nagusiari mezu bat ematera bidali zuen, bakea negoziatzeko nahia adieraziz. Errusiar eta austriar ofizialek ahultasun nabariaren seinaletzat hartu zuten hau, eta euren komandanteei lehenbailehen eraso bat egitea proposatu zieten.

Azkenik, Napoleonek porrot umiliagarri bat garaitu zuen Austerlitzen, taktikaren maisulan baten ondoren; hemezortzi hilabetetan, kontinentearen nagusitasuna emango zioten kanpaina militar garaileak zuzendu zituen: austriarrak garaitu zituen (Ulm, 1805eko urria) eta, ondoren, tropa austorusak (Austerlitz, 1805eko abendua).

Austriak bakea sinatu behar izan zuen (Presburg, 1805eko abendua), Italia eta Alemanian izan zuen eraginaren desagerpena suposatu zuten baldintza gogorrenpean: Venezia, Ila eta Dalmaziaren galera (Italiako Erresuman sartuak), Frantziaren aliatu ziren alemaniar estatuei lurralde kontzesioak. Posizio sendoago honetatik, Napoleon, alemaniar eta italiar espazioaren berrantolaketa bat egiteko prest egon zen, neurri batean, bere familiako kideak estatu berrietan kokatzean gauzatu zena. Alemanian, Prusiak Hannover (antzinako errege britainiarraren jabetza) onartzera behartua izan zen, Rhinetik gertu zegoen Cléveriseko dukerria uztearen truke, ordura arte Bavariako kide zen Bergeko dukerriarekin batera, Bergeko dukerri handi berria osatu zutenak, bere koinatu Murati emana.

OndorioakAldatu

Hirugarren Koalizioarentzat, porrot hura oso garrantzitsua izan zen, eta, batez ere, ustekabekoa. Zatirik txarrena, Inperio Santuko Frantzisko II.a enperadoreak eraman zuen: denbora gutxian frantsesen esku jasaten zuen bigarren porrot handia zen, Austerlitzeko topaketa baino lehentxeago Vienara iristea lortu zutenak. Lurraldeak Frantziari, Napoleonen aliatu ziren alemaniar estatuei eta Italiako Erresumari eman behar izan zizkien, Bonaparteren familiako erregeordea zen satelite estatu bat. Handik gutxira (1806ko uztailean), Inperio Santuaren amaiera eta Rhingo Konfederazioaren sorrera iritsi ziren.

Rhingo Konfederazioa 16 estatu alemaniarrek osatzen zuten, Frantziarekin aliantza militarrean, Napoleon babesle zela eta Prusia eta Austria kanpoan utzita. Ondoren, Presburgoko Itunak Rhingo Konfederazioaren sorrera ekarri zuen. Konfederazioa 1806 eta 1813 artean existitu zen. Hitz gutxitan, konfederazioak Germaniako Erromatar Inperio Santu agurgarriaren amaiera suposatu zuen.

Aitzitik, Napoleonen garaipenak enperadore bezala zuen autoritatea sendotzen lagundu zuen, eta Frantzia garaiko botere inperial handi bezala sendotzen.

Ikuspegi historikotik begiratuta, Austerlitzen garrantzia militarra ez ezik psikologikoa ere izan zen. Napoleonek zenbakizko gehiagotasuna zuen koalizio handi bat garaitu izanak, estrategiaz baliatuz eta hain plan arriskutsuari eutsiz egin zuenak, bere garaiezintasunaren mitoa elikatu zuen, bere etsaiei, epe laburrean berari aurka egiten saiatzeko asmoa galaraziz.

Presburgoko Ituna (1805eko abenduaren 26a)Aldatu

Handik gutxira, 1805eko abenduaren 26an, Frantzia eta Austriaren arteko Presburgoko Ituna sinatu zen. Hitzarmen hau, frantziar armadek Ulmeko guduan (1805eko irailaren 25etik urriaren 20ra) eta Austerlitzeko guduan (1805eko abenduaren 2an) jasandako porroten ondorio zuzena izan zen. Su-eten bat adostu zen abenduaren 4an, eta itunaren negoziazioak hasi ziren, azkenean, Napoleonek eta Erromatar Inperio Santuko Frantzisko II.a enperadoreak Presburg jauregian (Bratislava, 1919tik horrela deitua) sinatu zutena. Presburgoko Laugarren Bakea bezala ere ezagutzen da. Bakea eta adiskidetasuna ezarri zituzten klausulez eta Austriako Hirugarren Koaliziotik erretiratzeaz gain, hitzarmenak Europako lurralde garrantzitsuak ere kendu zizkion Austriari. Aurreko Campo Formioko Itunaren eta Lunévilleko Itunaren konkistak (1801) errepikatuak izan ziren, eta Austriak Italia eta Bavarian zituen jabetzak Frantziari utzi zizkion. Austriako zenbait jabetza Alemanian, frantziar aliatuen esku geratu ziren: Bavariako Erresuma, Württembergeko Erresuma eta Badengo Hauteskundea.

Azkenik, Austria koaliziotik kanporatua eta Italiatik behin betiko kanporatua izan zen Presburgoko Itunaren bidez. Bestalde, Prusia 1806an sartu zen gerran, 1805eko kanpainan frantsesak bere lurraldea urratu zuela salatzeko. Orduan eman zen Laugarren Koalizioaren gerraren hasiera.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) Pereira, Juan Carlos. (2008). Diccionario de relaciones internacionales y política exterior. Bartzelona: Ariel ISBN 978-84-344-1829-5..

Kanpo estekakAldatu