Lan Xang edo Milioi Elefante eta Eguzkitako Zuri ((laoseraz: ລ້ານຊ້າງ ຮົ່ມຂາວlān sāng hôm khāo, lâːn sâːŋ hōm kʰǎːw ahoskatua) XIV. mendean hego-ekialdeko Asian laotarrek ezarritako erresuma bat izan zen, XVI. mendean bere urrezko aroa bizi zena. Fa Ngum Lao printzea eta Angkorreko errege khmer baten alaba bat ezkondu ondoren sortu zen. Gaur egungo Laosen aitzindaria da erresuma, baita herrialde honen nortasun nazional, historiko eta kulturalaren jatorria ere.[1][2]

Lan Xang
Geografia
HiriburuaLuang Prabang eta Vientian
19°53′24″N 102°8′5″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Erlijioabudismo
Historia
Sorrera data: 1354
Bestelako informazioa

Historia aldatu

XIV. mendearen erdialdean, Mekongeko erdialdeko ibilguan finkatu ziren lao tribuek antolaketa politikoko estatu aurreratuagoa lortu zuten, klanetan oinarritutako bere ordena tradizionala alde batera utziz. Gertaera hau Khmer Inperioaren ahultze baten paraleloa izan zen, eta, beraz, khmer aristokrazia lao botereari eusten saiatu zen.

Horren aurrean, Angkorreko errege khmerrak, Jayavarman Paramesvarak, bere alabetako bat lao printzearekin ezkondu zuen, Fa Ngum, eta honek, jada erakunde militar indartsua izanik, egoera aprobetxatu zuen gainerako lao tribuak bere agindupean bateratzeko. Fa Ngumek 1353an Lang Xangen erresuma independentea sortzea lortu zuen, Milioi Elefanteen Erresuma. Bere hiriburua Muong Swan (egungo Luang Prabangen) ezarri zuen.

Fa Ngum Laosko printzerri sakabanatuak elkartu zituen buruzagi gerlari handia izan zen, eta sarritan Annamgo erresumarekin (egungo Vietnamgo iparraldeko sektorea) eta Ayutthayako Erresumarekin (egungo Thailandiaren erdialdea eta hegoaldea) gerran zegoen. Erresumak budismo theravada hartu zuen erlijio gisa, bere erregeen erlijioa zelako. 1373an Fa Ngum kargutik kendu zutenean, bere seme Samsenethaik ordezkatu zuen, erresuma antolatu eta sendotu zuena.

Lan Xangeko erresumak gerra handiak izan zituen Annamen aurka 1478-1480an, eta data horretan erresumako hiriburuaren erorketa Annamekin izandako liskarren ondorioa izan zen, baina anammdarrak berehala bota zituzten erresumatik, eta bakealdi bat sortu zen. XVI. mendean, errege laostarrak Txiang Mai koroa erreklamatu eta irabazi zuenean eta Siam 1536an garaitu ondoren, erresumaren hedapenik handiena lortu zuten.

Baina geroago, 1571n, laostarrek gerra gogorra izan zuten birmaniarrekin, eta aldi horretan Luang Prabang hiria hiriburu izateari utzi zion Vientian hirira eraman zutenean. 1574an, birmaniarrek erresuma suntsitu zuten, eta hauen aurkako gerrak 1621ean amaitu ziren. Anarkia garai baten ondoren, Souligna Vongsa printzea tronura iritsi zen eta bere auzokoekin bakea mantentzea lortu zuen. Souligna Vongsa 1700. urtean hil ondoren, haren iloba bat tronuan sartu zen vietnamdarren laguntzarekin.

Erregearen ahaideek ez zuten vietnamdarren esku-hartzea onartu, eta gerra zibil larriak hasi ziren, 1707an amaitu zirenak, Luang Prabangen erresuma laostar banandu bat ezarri zenean. Lang Xang Erresumaren amaiera zen, estatu bateratu gisa: Luang Prabang, Champasak eta Vieng Chan estatuetan banatu zen.

Siam, egungo Thailandia, eta Vientianen arteko liskarrak 1778an amaitu ziren, thailandiarrek Vientian konkistatu zuten eta Luang Prabangek siamdar subiranotasuna onartu behar izan zuenean. 1828an, Vientian bere independentzia finkatzen saiatu zen, eta, horren ondorioz, siamdar indarrek erabat suntsitu zuten erresuma hori. Izan ere, Laostar hiru erresumak 1893ra arte ez zituzten berriro batera gobernatu, baina oraingoan Laos Frantziako protektoratu bihurtu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Simms, Peter and Sanda. (1999). The Kingdoms of Laos: Six Hundred Years of History. Curzon Press ISBN 0-7007-1531-2..
  2. Stuart-Fox, Martin. (1998). The Lao Kingdom of Lan Xang: Rise and Decline. White Lotus Press ISBN 974-8434-33-8..

Kanpo estekak aldatu