Iu Mien
Iu Mien (txinera tradizionalez: 勉語 edo 勉方言; thailandieraz: ภาษา อิวเมี่ยน) hizkuntza Txinako, Vietnamgo, Tailandiako eta, diasporaren ondorioz, Ameriketako Estatu Batuetako Iu Mienek hitz egiten duten hizkuntza da. Beste Hmong-Mien hizkuntzak bezala, tonala eta monosilabikoa da.
Iu Mien | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 820.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Hmong–Mien (en) Mienic (en) | |
Alfabetoa | txinatar karakterea eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | ium |
Ethnologue | ium |
Glottolog | iumi1238 |
IETF | ium |
Txinako adituen arabera, neutroa Changdongeko, Guangxiko Jinxiu Yao Konderri Autonomoko da. Mendebaldeko Iu Mienek ere hitz egiten dute, baina bertako gehiengoa Laosko errefuxiatuak direnez, beren dialektoak laoseraren eta thailandieraren influentzia dauka.[1]
Iu Mienak %78ko antzekotasun lexikoa dauka Kim Munarekin, %70ekoa Biao-Jiao Mienarekin eta %61ekoa Dzao Minarekin.
Banaketa geografikoa
aldatuTxinan, Iu Miena hurrengo konderrietan hitz egiten da. 130.000 hiztun daude Hunango probintzian (Xiangnan 湘南 dialektoa) eta 400.000 hiztun Guangxi, Yunnan, Guangdong, Guizhou, eta Jiangxi probintzietan (Guangdian 广滇 dialektoa).
Dialektoak
aldatuIu Mienaren dialekto ugari ezagutzen dira, klanen eta kokapen geografikoaren arabera aldatzen direnak.
Vietnamen, Daoen Đại Bản, Tiểu Bản, Quần Chẹt, Ô Gang, Cóc Ngáng, eta Cóc Mùn azpitaldeek Iu Mienaren dialektoak hitz egiten dituzte.
Fonologia
aldatuKontsonanteak
aldatu31 kontsonante fonema ditu Iu Mienak. Bere kontsonanteen ezaugarri berezi bat sudurkati eta albokari mutuen presentzia da.
Ezpainkariak | Hobikariak | Post hobikariak | Sabaikariak | Belarrak | Glotalak | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sudurkariak | m̥ | m | n̥ | n | ɲ̥ | ɲ | ŋ̊ | ŋ | ||||
Herskariak | pʰ p | b | tʰ t | d | kʰ k | g | ʔ | |||||
Afrikatuak | t͡sʰ t͡s | d͡z | t͡ɕʰ t͡ɕ | d͡ʑ | ||||||||
Frikariak | f | s | h | |||||||||
Aproximanteak | j | w | ||||||||||
Alboko apr.-ak | l̥ | l |
- Iu Mienaren ortografia neutroan, soinu herskarien sinboloak ez datoz IPA sinboloekin bat, eta ⟨t⟩, ⟨d⟩, eta ⟨nd⟩ erabiltzen ditu /tʰ/, /t/, eta /d/ irudikatzeko. Hori mandarineran erabiltzen den Pinyinak eragiten du, non ⟨t⟩ak ⟨d⟩ak /tʰ/a eta /t/a irudikatzen dituzten. Pinyinaren influentzia ⟨c⟩, ⟨z⟩, eta ⟨nz⟩k /t͡sʰ/, /t͡s/,eta /d͡z/ irudikatzen dituzten, eta ⟨q⟩, ⟨j⟩, eta ⟨nj⟩k /t͡ɕʰ/, /t͡ɕ/, and /d͡ʑ/.
- Aumann eta Chengqianen esanetan, dialekto txinatar batean, post hobikariak sabaikari herskariek ordezkatzen dituzte.
- Daniel Bruhnen hitzetan, ezpainkari mutuak benetan sekuentziak dira ([h̃m], [h̃n], [h̃ŋ], eta [h̃ɲ]), eta, albokari mutua, alboko frikari mutua ([ɬ]).
- Bruhnek Iu Mien amerikarrek sudurkari eta albokariak /h/rekin ordezkatzeko probabilitate handiagoa dutela behatu zuen, eta aproximante hobikari-sabaikariak sabaikari-hobikari barianteekin.
Hitzen hasiera
aldatuKontsonante guztiak, /ʔ/ izan ezik, ager daitezke hitz hasieran.
Koda
aldatuKoda kontsonanteak debekatzen dituen Hmongak ez bezala, Iu Mienak koda posizioa har dezaketen zazpi kontsonante dauzka: /m/, /n/, /ŋ/, [p̚], [t̚], [k̚], eta /ʔ/. Herskarietako batzuek, koda bezala funtzionatu ahal izateko, hainbat tonuk lagundu behar dituzte, esaterako, /ʔ/ ⟨c⟩ edo ⟨v⟩k lagunduta bakarrik bete dezake koda funtzioa.
Bokalak
aldatuAurrekoak | Erdikoak | Atzekoak | |
---|---|---|---|
Goikoak | i | u | |
Goi-erdikoak | e | o | |
Behe-erdikoak | ɛ | ɜ | |
Behe hurbilekoak | æ | ɐ | |
Behekoak | aː | ɒ |