Luzio Kornelio Sila

Sila» orritik birbideratua)

Luzio Cornelio Sila (latinez: Lucius Cornelius Sylla Felix; Erroma, K.a. 138 inguru - Kumas, K.a. 78) Antzinako Erromako jeneral eta politikaria izan zen. Beste kargu batzuen artean, kuestore, pretore, legatu eta kontsul izan zen. Hil ondoren Felix izengoitia eman zioten, borroketan zorionekoa zelako.

Luzio Kornelio Sila

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - K.a. 78
Erromatar diktadorea

K.a. 82 - K.a. 80

1. Erromako kontsula


Pretore


Kuestore


Tribuno militar



2. Erromako kontsula

Bizitza
JaiotzaAntzinako ErromaK.a. 138
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaPuteoli (en) ItzuliK.a. 78 (59/60 urte)
Heriotza modua: gaixotasun zerebrobaskularra
Familia
AitaLucius Cornelius Sulla
Amaezezaguna
Ezkontidea(k)Valeria Messalla (en) Itzuli  (K.a. 79 -  K.a. 78)
Caecilia Metella Dalmatica (en) Itzuli  (K.a. 89 -  K.a. 80)
Cloelia (en) Itzuli  (K.a. 90(e)ko hamarkada -  K.a. 89)
Aelia (en) Itzuli  (K.a. 100(e)ko hamarkada -  K.a. 90(e)ko hamarkada)
Julia (en) Itzuli  (K.a. 110(e)ko hamarkada -  K.a. 100(e)ko hamarkada)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaCornelii Sullae (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra, buruzagi militarra eta politikaria
Lantokia(k)Antzinako Erroma
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaOptimates

Bizitza aldatu

Aristokraziaren familia batean sortu zen. Marioren armadarekin Numidiara joanik, Jugurta bere esku uztera behartu zuen Mauritaniako erregea (K.a. 105) eta horrek ospea eman bazion ere, Marioren errezeloa ere sortu zuen. K.a. 104-K.a. 103 urteetan, Marioren legatu zela, germaniarren aurkako borrokan egin zen ezagun. Oligarkiaren buru izan zen, eta Mitridates VI.a Eupato-ren aurkako gudarostearen buru izendatu zuen senatuak. Alabaina, plebeak kargu hartatik egotzi eta Mario hautatu zuten haren ordez. Silak Erroma hartu zuen eta Mariok Afrikara ihes egin behar izan zuen.

Erroma menderatu ondoren, Grezia eta Asiako probintzia bere mende zituen Mitridatesen aurka jo zuen. K.a. 87-K.a. 86an Greziaz jabetu zen, eta K.a. 85ean Asiako probintzia eskuratu zuen. K.a. 87an, ordea, Sila Grezian zelarik, Erroma plebearen eta Marioren jarraitzaileen eskuetan gelditu zen. Sila Italian lehorreratu zen 40.000 gizonen buru eta, azkenik, Metelo Pioren eta Ponpeio Gaztearen armadarekin bat eginik, eta urte eta erdiko gerra zibilen ondoren, Erroman sartu zen K.a. 82an. Bere burua diktadore izendatu zuen eta lege gogorrak ezarri zituen. Ankerkeriaz beteriko agintaldiaren ondoren, K.a. 79an aginpidea utzi zuen eta Kumasera erretiratu zen.

Kronologia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu