Ireki menu nagusia

Miren Karmele Rotaetxe Amusategi (Bilbo, Bizkaia, 1932ko urtarrilaren 17a - 2013ko maiatzaren 2a) euskal hizkuntzalaria eta Hizkuntzalaritza Orokorreko irakaslea izan zen. Deustuko Unibertsitatean eta EHUn eman zituen eskolak. Frantses irakaslea izanik, euskara frankismo garaian ikasi zuen. Ibilbide luzea izan zuen euskararen morfologia eta sintaxia aztertzen, eta Europako hizkuntzen egoera ere aztertu zuen. Bere tesiaren (Estudio estructural del euskera en Ondarroa) zuzendaria Koldo Mitxelena izan zuen. Euskaltzain urgazlea zen 1979az geroztik, eta euskaltzain ohorezkoa 2004ko azaroaren 24az geroztik.

Karmele Rotaetxe
Bizitza
Jaiotza Bilbo1932ko urtarrilaren  17a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2013ko maiatzaren  2a (81 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Kidetza Euskaltzaindia
New Yorkeko Zientzien Akademia

New York Academy of Sciences erakundeko kide izan zen, Hizkuntzalaritza Sailean. EUROTYP, Europako Hizkuntzen Tipologia Ikertzeko Programako kide iraunkorra ere izan zen. La Gran Enciclopedia del Mundon kolaboratu zuen. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saileko idazkaria izan zen 1987an, eta saileko presidentea 1987tik 1994ra.[1]

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Bilbon jaioa, gerra denboran, 1937an, bere familiak atzerrira joan behar izan zuen, aitak, Eusko Jaurlaritzako karguduna izanik, heriotza zigorra zuelako. Beraz, haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat, Bordelen eman zuen. Han hasi zen ikasten, eskola publikoan, eta gero batxilergoa egin zuen Bordeleko lizeo batean. Gero, Bilbora itzulita, Unamuno Institutuan ostera ere batxilerra egin behar izan zuen. Valladoliden «errebalida» edo Estatu azterketa gainditu zuen (40 ikasle ziren, 20 aurkeztu, eta bik bakarrik gainditu, biotatik bat Karmele).[2]

1967an Filologia Modernoan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Salamancako Unibertsitatean lortu zuen doktore-gradua, 1977an. Deustuko Unibertsitatean irakasle lanetan hasi ondoren, 1977an euskararen irakaskuntzaren antolaketaz eta irakasletzaz arduratu zen Bilboko Unibertsitateko HEZIn, eta urte horretan Informazio Zientzien Fakultatean hasi zen lanean. 1978an, Gasteizko Filosofia eta Letretako Fakultatean sartu, eta 1986an Hizkuntzalaritza Orokorreko katedra eskuratu zuen. EHUko Unibertsitateko Irakaslego Batzordeko kidea da 1992az gero. Sorbona Unibertsitateko (Paris V - René Descartes) irakasle bisitaria izan zen 1994-1995 ikasturtean.

Hainbat erakunde eta proiektutan parte hartu du: La Gran Enciclopedia del Mundon lan egin du, New York Academy of Sciencesko kide da (Hizkuntzalaritza Saila) 1996. urteaz gero, EUROTYP, Europako Hizkuntzen Tipologia Ikertzeko Programako kide iraunkorra eta euskaltzain urgazlea da. Eusko Ikaskuntzako Hizkuntza eta Literatura Saileko idazkaria izan zen 1987an, eta Saileko lehendakaria 1987tik 1994ra.

2004ko azaroaren 24az geroztik euskaltzain ohorezkoa da.[3]

2008ko maiatzaren 10ean Mendebalde Kultura Alkarteak omenaldia eskaini zion euskararen eta unibertsitatearen alde egindako lanagatik.[4]

LanakAldatu

1985etik Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeak Euskal Gramatika: Lehen Urratsak izenburuarekin argitaraturiko bost liburukietatik, lautan esku hartu du Rotaetxek. Halaber, nazioarteko adituekin elkarlanean egindako sei liburutan parte hartu zuen.

  • «Sur un point de morphologie nominale du basque», Fontes Linguae Vasconum, 1971
  • Estudio estructural del euskera de Ondarroa, 1978.
  • «L’accent Basque: Obsevations et hipothésis», 1978.
  • «Lingüística lógica: la construcción ergativa vasca», Revista española de lingüística, 1978.
  • «Pluraleko ergatibo-adierazleari buruz», Euskera, 1978.
  • «Numeral eta aditzen arteko konkordantziaz», Fontes Linguae Vasconum, 1979.
  • «Cultura oficial y lenguas minoritarias», La problemática del bilingüismo en el Estado español, 1980.
  • Soziolinguistika: hizkuntza eta gizartea Euskadin, 1986.
  • Sociolingüística, 1988.
  • Tipología lingüística: dativo y datividad, 1999.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu