Inaki Irazabalbeitia

euskal idazlea
Iñaki Irazabalbeitia» orritik birbideratua)

Inaki Irazabalbeitia Fernandez (Donostia, Gipuzkoa, 1957ko abuztuaren 1a - ) euskal idazle eta zientzia-dibulgatzailea da. Kimikan lizentziatua (EHU), 2003tik euskaltzain urgazlea da. Elhuyar Fundazioaren sortzaileetako bat izan zen.

Inaki Irazabalbeitia
Iñaki Irazabalbeitia donostiarra.jpg
European Parliament logo.svg
Europarlamentaria

2013ko uztailaren 11 - 2014ko ekainaren 30a
Barrutia: Espainia
Bizitza
Jaiotza Donostia1957ko abuztuaren 1a (63 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, kimikaria, zientzialaria eta idazlea
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Kidetza Elhuyar Fundazioa
Udako Euskal Unibertsitatea
Euskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra
Aralar
Literaturaren Zubitegiko fitxa 644
Inguma inaki-irazabalbeitia-fernandez

Kimikaria, ZientzialariaAldatu

1986an Prekozenoen sintesi-bidean: anetol eta deribatuen eraztun aromatikoaren hidroxilazio eta nitrazioa izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Alberto Gonzalez Guerrero-ren zuzendaritzapean.[1]

UEUko zuzendaria izan zen 1987-1991 urteen artean.

Elhuyar Fundazioko zuzendaria ere izan zen geroago.

Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu, euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 140 lan baino gehiago dira.[2]

PolitikariaAldatu

Aralarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zen Espainiako Kongresurako 2008ko Espainiako hauteskundeetan. 2009an Independentistak eta ezkertiarrak – Europa de los pueblos – Verdes koalizioko Euskal Herriko zerrendaburua izan zen Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeetan.

Europarlamentaria izan zen urtebetez 2013tik 2014ra.[3]

Tolosako Udaleko zinegotzia izan da, eta 2019tik Alkizako alkatea da.

Euskaltzain urgazleaAldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Exonomastika batzordean Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoa, eta Euskera agerkariaren batzordean aritu izan da.[4]

LanakAldatu

NobelaAldatu

EntziklopediaAldatu

  • Hiztegi entziklopedikoa [koord.] (1993)

Sariak eta errekonozimenduakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu