EUDEL edo Euskadiko Udalen Elkartea, kide dituen udalen interesak beste erakunde batzuen aurrean politikoki ordezkatzen dituen elkarte bat da, 1982. urtean sortua. Ia Euskal Autonomia Erkidegoko udal guztiak kide izateaz gain, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Trebiñuko Konderriko udalerri batzuk ere biltzen ditu bere barnean.

Elkarteak Gasteizen dauka egoitza, Manuel Iradier kaleko 7. zenbakiko 2. solairuan. Halere, bilkurak Euskal Herriko edozein tokitan egin ditzake.

OrdezkapenaAldatu

Udal bakoitzak elkartearen barruan duen ordezkapena biztanle kopuruaren arabera ezartzen da:

  • 2.500 biztanle baino gutxiagoko udalek, boto bat.
  • 2.501 biztanletik 5.000ra bitarteko udalek, 3 boto.
  • 5.001 biztanletik 10.000ra bitarteko udalek, 5 boto.
  • 10.001 biztanletik 20.000ra bitarteko udalek, 10 boto.
  • 20.001 biztanletik 50.000ra bitarteko udalek, 15 boto.
  • 50.001 biztanletik 100.000ra bitarteko udalek, 20 boto.
  • 100.001 biztanletik 200.000ra bitarteko udalek, 25 boto.
  • 200.000 biztanle baino gehiagoko udalek, 30 boto.

ZuzendaritzaAldatu

Ibon Uribe Elorrieta (Galdakaoko alkatea)
Ager Izagirre Loroño (Mungiako alkatea)
Josu Bergara López (Sestaoko alkatea)
Mª Carmen Urbieta González (Leioako alkatea)
Mª Natividad López de Munain Alzola (Burgeluko alkatea)
Mikel Pagola Tolosa (Urnietako alkatea)
Ane Beitia Arriola (Elgoibarko alkatea)
Aitor Aldasoro Iturbe (Beasaingo alkatea)
Mikel Torres Lorenzo (Portugaleteko alkatea)
José Javier Martínez García (Iruña Okako alkatea)
José Luis Navarro Donaire (Abadiñoko alkatea)
Borja Monje Frías (Mañuetako alkatea)

Kanpo estekakAldatu