Jose Mari Elortza (Bergara, 1950 - ) kimikaria, doktorea, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Kimika gaiak euskaraz ezagutarazteko testuak egiteko lanean nabarmendu da. Kimika ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean, Bergarako ikastolako irakaslea izan zen gero eta 1976an hasi zen Donostiako Kimika Fakultatean lanean. Horrekin batera hasi zen kimikako testuliburuak euskaraz idazten eta Udako Euskal Unibertsitatean parte hartzen . Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago dira[1].

Jose Mari Elortza
Bizitza
JaiotzaBergara1950 (73/74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta kimikaria
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jose-mari-elortza-gabilondo

Kimikako ikasketetan klasikoak diren "Kimika Fisiko Makromolekularra" eta "Termodinamika" liburuak bereak dira. CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso du 2012an. Sari hori lehenago jaso duten Jose Ramon Etxebarria, Jazinto Iturbe eta beste batzuekin batera, aitzindaria izan da Elortza euskarazko irakaskuntzarako testugintzan.


Liburuak

aldatu

Sariak

aldatu

Artikulu Zientifikoak

aldatu

Polimero eta Kimika Teorikoaren arloan Web of Knowledgean erreferentziatutako 20 artikulu baino gehiago ditu. CHEMICAL PHYSICS LETTERS, JOURNAL OF CHEMICAL PHYSICS, EUROPEAN POLYMER JOURNAL, bezalako aldizkarietan.

Kanpo loturak

aldatu
  • Teknopolis Elkarrizketa CAF-Elhuyar Merezimendu Sariari buruz.
  • Vimeo Elkarrizketa CAF-Elhuyar Merezimendu Sariari buruz.

Erreferentziak

aldatu