Club Atlético San Sebastián

kirol anitzeko kluba

Club Atletico San Sebastian Donostiako (Gipuzkoako) kirol talde nagusietariko bat da. Kirol anitzeko kluba da, eta kirol gutxituen garapena dauka helburutzat. Talde honek lantzen dituen kirolen artean daude, besteak beste, atletismoa, arrauna, saskibaloia, belar hockeya, igeriketa, piraguismoa, pilota, errugbia, tenisa, sofbola...

Club Atlético San Sebastián
Datuak
Motamultisports club (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1958
webgune ofiziala

Atal nagusiak aldatu

Atletismoa aldatu

Sortzetik bertatik atletismoaren atala izan du Atlético San Sebastián taldeak. Gizonezkoak zein emakumezkoak maila gorenean aritu izan dira. Emakumezkoak Espainiako txapeldun izan ziren zazpi aldiz 1966 eta 1978 artean. Gaur egun Espainiako txapeldun izan diren atleta ugari daude taldean:

Atleta ezagunak:

Errugbia aldatu

Hasieratik errugbiak arrakasta ekarri zuen taldearentzat. 1969-70 denboraldian egin zuen debuta Espainiako lehen mailan hiru liga, lau kopa eta Iberiar kopa bat eskuratu zuen.

17 denboralditan jarraian goren mailan ibili ondoren 1986an maila galdu zuen eta krisialdian sartu zen errugbi taldea. Krisis honek bi urte beranduago (1988an) zatiketa sortuko zuen eta atera zirenek talde berria sortu zuten: Bera Bera Rugby Taldea. Azken talde honek bereganatu zuen indar gehiena errugbi mailan onenen artean aritzeko. Aldiz Atletico San Sebastián taldea ahulago atera zen eta maila apalagotan aritu behar izan zuen ordutik.

Palmaresa:

Belar hockeya aldatu

Espainiako Ohorezko mailan jokatzen du eta 1960 hamarkadan emaitza bikainak izan zituen Gaviria Hockey Club izenarekin.

Sofbola aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Club Atlético San Sebastián (sofbola)»

Emakumezkoen sofbol taldeak Espainiako Ligako ohorezko mailan jokatzen du eta 2015ean Ligako txapeldunak izateaz gain Erreginaren Kopako finala jokatu zuen. Lorpen hauei esker 2016an Europako txapelketetan aritu zen eta finalera iritsi zen. Hurrengo urteetan Ligak eta Kopak irabazten jarraitu du.

Palmaresa:

Piraguismoa aldatu

Maialen Chourraut da taldeko piraguismo atalaren izar nagusia. Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ur-lasterretako kayak (k1) modalitateko finalean urrezko domina irabazi du. Londresko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.

Kanpo estekak aldatu