Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa

euskarazko entziklopedia
Elhuyarreko Hiztegi Entziklopedikoa» orritik birbideratua)

Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa Elhuyar Fundazioak 1993an argitaratu zuen euskarazko entziklopedia izan zen. 75.000 artikulu labur bildu zituen liburuki bakar batean. Artikulu horietatik 25.000 ziren onomastikakoak (toki- eta pertsona-izenak).[1][2] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zebiltzan eta.

Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa
Jatorria
Argitaratze-data1993
ArgitaletxeaElhuyar Fundazioa
Ezaugarriak

Taldea

aldatu

Obraren koordinatzailea Iñaki Irazabalbeitia izan zen, bere inguruan bederatzi aholkulari zituela (Kepa Altonaga, Dionisio Amondarain, Miren Azkarate, Xarles Bidegain, Jose Mari Elortza. Jose Antonio Mujika, Andoni Sagarna, Ibon Sarasola eta Mikel Zalbide.

Erredakzio taldean aditu hauek jardun ziren: Martin Agirre, Lourdes Ansa, Elisabete Asurmendi, Sagrario Barandiaran, Elisabete Etxeberria. Iker Etxebeste, Iker Etxebeste, Maixabel Ezponda, Antton Gurrutxaga. Iñaki Irazabalbeitia, Ageda Jauregi, Jon Larrañaga, Alfontso Mujika, eta Itziar Nogeras.

Aurrekariak eta ondorengoak euskarazko entziklopedietan

aldatu
 
Elhuyar hiztegia (ezkerretik hasita, bigarrena), Elhuyar Hiztegi entziklopedikoa (hirugarrena) eta Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi entziklopedikoa (laugarrena), beste hiztegi batzuen artean.

Euskara batuaren aroan sartuta, hasieran euskarazko entziklopedia moduko batzuk izan ziren, Itzulpen gisa egindakoak eta kasu batzuetan gaiaren arabera antolatuak, adibidez Mundua Jakingai eta P8 izenekoak.[3]

Baina hogei urte geroago, 1990reko hamarkadan, proiektu sendo batzuk sortu ziren euskarazko entziklopediak sortzeko erronkari erantzuteko. Hezkuntza sisteman behar-beharrekoak ziren erreferentziazko obrak 1990eko hamarkadan hasi ziren argitaratzen. Lehen urratsa 1991n hasi zen, Lur Hiztegi Entziklopedikoaz. Geroago Gazteen Entziklopediaren lehen alea 1992an argitaratu zuen EUSENOR Fundazioak, eta guztira zortzi liburuki izan zituen.[4] Biak helburu orokorrekoak izanik, Lur jatorriz euskaraz idatzita zegoen eta artikulu askoz gehiago eskaini zituen, baina Gazteenak azalpenak erraztearren erabiltzen zituen hainbeste osagai grafiko eskaini gabe.

1993an Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak.[5][6] Elhuyarrekoa izan zen osorik argitaratu zen lehen hiztegi entziklopedikoa, artean Lur eta Eusenor entziklopediak liburuki guztiak argitaratu gabe zebiltzan eta.

Geroxeago etorriko ziren hiztegi entziklopediko horien online-eskaintzak[7][8][9] eta 2001ean sortuko zuten Euskal Wikipediaren lehen bertsio nimiñoa.

2009an Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa argitaratu zuen Elhuyar Fundazioak. Hainbat arlo eta erakundetako 200 aditu euskaldunekin lankidetzan oinarritua. Harrezkero edukiak modu irekian osatu eta eguneratu izan dira.[10]

Auñamendi Eusko Entzikloplediak, Euskal Herriaren tradizioa, oraina eta etorkizunaren arteko lotura jaso zituen hainbat artikulutan,Eusko Ikaskuntzak Euskomedia fundazioaren bidez 2010ean Interneten argitaratua, Izan ere, Internet bidez dohainik kontsulta daiteke. 2020an 155.000 artikulu zituen gaztelaniaz (% 96,3) eta 6.061 (% 3,7) euskaraz,[8] gehienak Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia general ilustrada del País Vasco ospetsukoak.


Erreferentziak

aldatu
  1. Hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1993 ISBN 84-87114-89-X. PMC 434073059. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  2. Irazabalbeitia, Iñaki. (1992). «Hiztegi entziklopedikoa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  3. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  4. Gazteen entziklopedia. Eusenor LG 1993 ISBN 84-604-5166-6. PMC 863196369. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  5. Hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Kultur Elkartea 1993 ISBN 84-87114-89-X. PMC 434073059. (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  6. Irazabalbeitia, Iñaki. (1992). «Hiztegi entziklopedikoa» www.jakin.eus (Jakin.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
  7. «Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  8. a b Bizientzia. (2010-07-19). «biZIentzia 1-2: Elhuyarren Hiztegi Entziklopedikoa on line» biZIentzia 1-2 (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  9. «Entziklopediak. Hiztegia.net» www.hiztegia.net (ARTEZ) (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  10. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu