Pagoda Ekialde Urruneko herrietako tenplua da. Pagodak budisten otoizlekuak dira; santuen eta aszeten ohoretan eraikiak izaten dira, haien omenez edo haien erlikiak gurtzeko.

Ichijoji pagoda Kasain; Hyogo prefektura, Japonia.

Pagoda modernoa Indiako stuparen bilakaera bat da, tumulu itxurako egitura non erlikia sakratuak gordetzen ziren[1].

Dorre-forma dute, eta oso garaiak izaten dira (60 metrotik gorakoak batzuk). Adreiluzkoak, harrizkoak edo zurezkoak izan daitezke. Antzinatik eraiki izan dira pagodak; Txinako pagoda zaharrena 552. urtekoa da, eta Japoniakoa VII. mendekoa.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «Pagodas antiguas» China jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-06-16).

Kanpo estekak

aldatu