Himeji gaztelua (japonieraz 姫路城, Himeji-jō?) Japoniako Hyogō prefeturako (antzinako Shikito barrutia, Harima probintzian) Himeji kostaldeko hirian, Kōbetik 47 kilometro inguru mendebaldera kokatuta dagoen japoniar gaztelu bat da. Oraindik baldintza onetan mantentzen den Erdi Aroko Japoniako egiturarik antzinakoenetako bat da. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1993an. Japoniako toki historiko berezi bat eta Japoniako Altxor Nazional bat ere bada. Matsumoto gaztelua eta Kumamoto gazteluarekin batera Japoniako hiru "Gaztelu Ospetsu"etako bat da, eta herrialde osoko bisitatuena. Batzuetan Hakuro-jō edo Shirasagi-jō izenekin ezagutzen da ("lertxun zuriaren gaztelua" esan nahi duena, kanpoaldeko bere kolore zuri dizdiratsuaren ondorioz.

Himeji gaztelua
姫路城
 UNESCOren gizateriaren ondarea
three great castles
100 Fine Castles of Japan
Japan's Top 100 Cherry Blossom Spots
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Hyōgo
Core city of JapanHimeji
Kokapen fisikoaHarima Plain (en) Itzuli
Ur-masaSenba River (en) Itzuli
Koordenatuak34°50′22″N 134°41′37″E / 34.8394°N 134.6936°E / 34.8394; 134.6936
Map
Historia eta erabilera
Kontserbazio-zaharberritzea2009 - 2015
Eraikuntza 1580
Expansion 1601
JabeaJaponiako Gobernua
Erabileradomain office (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaJapanese castle architecture (en) Itzuli
Azalera107 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (iv)
Erreferentzia661
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1993 (XVII. bilkura)
[https://www.himejicastle.jp/ Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Gaztelu hau sarri agertzen da japoniar telebistan fikziozko telesail eta filmeen eskenategi bezala, Tokioko Edo gazteluak gaur egun ez baitu Himeji gazteluak duenaren pareko dorre nagusirik. Himeji hiri barnean bertan oso erabilia den erreferentzia puntu bat da, gaztelua bera muino baten tontorrean kokatuta dagoenez, hiriaren zati handi batetik ikusi baitaiteke.

Himeji gaztelua Himeji hiriko iparraldeko zatian kokatua dago, Himeyama eta Sagiyama mendien gainean eraikia, eta bere giroa aro feudalarekin lotua duen Japoniako toki gutxietako bat da.

Gaztelu honen historia Erdi Aroan abiatzen da, Akamatsu klanak Himeyama mendian gaztelu bat eraiki zuenean (iritzi ezberdinak dauden arren. Sengoku aroaren amaieran Toyotomi Hideyoshi daimyōaren gazteluetako bat bihurtu zen, eta ondoren, Edo Aroan Himeji domeinuaren gobernu feudalaren egoitza izan zen, hasiera batean Ikeda klanarena eta jarraian Honda eta Sakai klanetako fudai daimyōena. Meiji aroan Japoniako Armada Inperialaren egoitza bat bihurtua izan zen, Infanteriako 10. Erregimenduak okupatu zuelarik. Garai honetan zehar gaztelua botatzea pentsatu zen, baina hau eta beste batzuk gobernuaren finantzaketaren bidez mantentzeko bultzatu zen. Ozeano Bareko Gerran su bonbak erori ziren dorre nagusiko (tenshukaku) goi solairuaren gainean, baina bonba hauek ez zuten eztanda egin, gertakari honen ondoren gaztelua kaltegabe mantentzea ia miraria izan zelarik.

Gaur egun gaztelua bere dorre nagusiak osatzen du (天守, tenshu?), dorre handiaz (大天守, daitenshu?), dorre txikiaz ((小天守, shōtenshu?) eta bere zortzi watariyaguraz (渡櫓, 'watariyagura'?) osatua dagoena, guztiak batera Japoniako Altxor Nazional bat direlarik ((国宝, kokuhō?). Gainera, badaude beste 74 egitura (yagura 櫓, 'yagura'?), horien artean 27 watariyagura, 15 ate (門, mon?) eta 32 harresi (塀, hei?) Japoniako Jabego Kultural Garrantzitsu (重要文化財, jūyō bunkazai?) izendatuak izan direnak. 1993an ere, UNESCOk multzo hau Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Gazteluko dorre nagusia Edo aroa baino lehen eraiki zenez eta oraindik existitzen denez, hamabi genson tenshu (現存天守, 'genson tenshu'?) gaztelu dorreen taldeko zati da, Bitchū Matsumaya, Hikone, Hirosaki, Inuyama, Kōchi, Marugame, Maruoka, Matsue, Matsumoto, Matsuyama eta Uwajima gazteluen dorrekin batera. Gainera, dorre nagusia lau gaztelu-altxor nazionaletakotzat (国宝四城, kokuhō shijō?) hartzen da, Altxor Nazional izateari erreferentzia eginez, Matsumoto, Hikone eta Inuyamarekin banatzen duena.

Toki hau jidaigeki (drama historikoa) telesailen eta Sengoku eta Edo aroetan girotutako filmeen eskenategi bihurtu da bere giroa dela eta, eta aipaturiko giroei buruzko erreferentzia irudi bezala erabili da.

Etimologia eta izenak aldatu

Dorre nagusia kokatuta dagoen muinoa Himeyama deitzen da, eta Nishi-no-marua kokatuta dagoena Sagiyama. Himeyama mendia (姫山, Himeyama mendia?) antzin Himejiko muinoa (日女路の丘, Himeji no oka) bezala ezagutzen zen, Harima no kuni fudokitik (播磨国風土記), muinoa Himeji oka (日女道丘) bezala aipatzen duen Nara aroaren hasieran eginiko Harima probintziako erregistro ofizial edo fudoki batetik, eta hortik Himeji izena muinoa inguratzen duen eremuarentzat mantendu da. Himeyama muinoan ohikoa da sakura motako gereziondoak loratzen ikustea, eta, honen ondorioz, muinoa Sakuragiyama (桜木山) bezala ere ezagutzen zen, eta izen honetik Sagiyamara eboluzionatu zuen (鷺山, Sagiyama, literalki "lertxunaren mendia).

Himeji gazteluak hartzen duen Hakuro-jō (白鷺城 literalki "lertxun zuriaren gaztelua") izen herrikoiari buruz zenbait teoria daude

  • Sagiyama muinoaren izenagatik, bertan kokatuta baitago gaztelua
  • Gazteluaren hormak estaltzen dituen eta bere edertasuna ematen dion igeltsu zuriagatik
  • Inguru hartan bizi diren lertxunengatik (horien artean zuriak)
  • Okayama gazteluarekin kontrastea egiteko, U-jō (烏城, literalki "belearen gaztelua") bezala ezagutzen dena eta horma beltzak dituena.

Gaztelu hau Shirasagi-jō bezala ere ezagutzen da (白鷺城), Hakuro-jō izenaren kanji karaktere berekin idazten dena baina modu alternatibo batean irakurriz. Hideo Murata enka kantariak Shirasagi no shiro (白鷺の城) izeneko kantu bat idatzi zuen on'yomi irakurketa erabilita gazteluari erreferentzia eginez.

Gazteluak jaso dituen beste izen berezi batzuk honako hauek dira:

  • Shusse-jō (出世城, literalki "gaztelu nabarmena"): Izena Toyotomi Hideyoshi daimyōaren gaztelu bat izateagatik eta posizio nabarmenki estrategiko bat lortzeagatik jaso zuen.
  • Fusen no shiro (不戦の城, literalki "gerraren aurkako gaztelua"): Bere defentsa gotorragatik jaso zuen, kanpoko etsaiak erasorik egitea eragotzi zuena.

Historia aldatu

 
Gazteluaren labirinto sistema erakusten duen antzinako margolana, Himeyama mendiaren tontorrean dagoen dorre nagusia nabarmentzen delarik.

Himeji gazteluaren gotorlekuak Nanbokuchō aroan dute jatorria, zehazki 1346an, Akamatsu Sadanorik gotorlekua eraikitzea agindu zuenean. Istorio hau Himeji hiriak eta Himeji-jōshi (姫路城史, "Himeji gazteluaren historia") liburuak orokorrean onartu egiten dute. Akamatsu klanaren agintaldian gotorlekua txikiegia zen gaztelutzat hartzeko, baina XVI. mendean Kuroda Shigetakak gaztelu erako gotorleku bat eraiki zuen Harimako lautada babesteko asmoz, iritzi hau eztabaidatua den arren.

Himeji San'yōdo bidearen goi ibilguko toki estrategiko batean zegoen, eta ondorioz, Kuroda klana eta Toyotomi Hideyoshi toki hartako jauntxo feudal bihurtu ziren. Edo aroan, Ikeda Terumasaren agintaldian eraiki zen dorre nagusia. Terumasa zein bere ondorengoak shinpan daimyōtzat hartuak izan ziren, Tokugawa shogunerriarekin senidetutako daimyōak alegia, eta fudai daimyō edo maila altuko daimyō bezala oinordekotzazko posizio bat lortu zuten, gaztelua eta inguruko tokiak gobernatuz. Ondoren, gazteluaren agintea tozama daimyōetara pasa zen, Tokugawa shogunerriaren "etsaiak" zirenak, aroa amaitu arte mantenduz.

Muromachi eta Azuchi-Momoyama aroak aldatu

Esan bezala, gazteluaren historia Nanbokuchō aroan hasten da, Akamatsu klaneko Akamatsu Norimura 1336an, Kenmu Berrezarpenaren erorketaren eta Ashikaga shogunerria boterera iristearen alde egin ondoren Harima probintziako shugo izendatua izan zenean. Norimura budista porrokatua zen eta Shōmyō tenplua (Shōmyō-ji) eraiki zuen Himeyama mendiaren oinean. Agintean bere bigarren semea zen Sadanorik ordeztu zuenean, honek, 1346 inguruan gotorleku bat eraiki zuen mendiaren tontorrean. Klan honek okupatu zuen eraikina 1441ean erori zen arte, Kakitsu Gerran garaituak izan zirenean. Yamana klanak laburki okupatu zuen Ōnineko gerraraino (1467-1477) Hosokawa klanak ahuldu zuenean, Akamatsu klanak gotorlekua birkonkistatzea lortzea eragin zuena.

XVI. mendearen lehen erdian, handik gertu, Himeji inguruan Gochaku gaztelua eraiki zen, Kodera klanak okupatu zuena, Akamatsu klanaren zergaria zena eta Harimako lautada inguruan eragin handiagoa sortzen ari zena. Arrazoi horregatik Kuroda Shigetakak gaztelu berri bat eraiki zuen Himeyama mendiaren tontorrean. Shigetakak jatorrizko gotorlekuaren edukia handitzea pentsatu zuen, tokia berreraikiz eta gaztelu bat eraikiz, Himeyama mendiaren topografia probestuz.

1573 arte gaztelua Kuroda klanak okupatu zuen, Shigetakaren semea zen Kuroda Mototakaren eta haren biloba zen Kuroda Yoshitakaren komandante bezala nabarmendu zirenak. 1576an gaztelua Toyotomi Hideyoshik okupatu zuen, Oda Nobunagaren aginduetara zegoena. Yoshitakak Nobunagaren basailu bihurtzea erabaki zuen, Harima eta Chugōku inguruan Kuroda klanaren boterea sendotuz, zenbait guduren ondoren Kodera eta Mōri klanak deseginez.

Kanpo estekak aldatu