Oholesi

zurezko babes egitura, hesolez eraikitako hesi edo horma

Oholesia esparru bat babesteko hesi edo horma da, bakarrik hesolaz edo zurkaitzez osatua. Horretarako, lurrean bertikalean finkatutako hesolak (enbor puntadunak) elkarrekin lotuta egon ohi dira egitura sendoa sortzeko.

Zelta herrixka bateko oholesi berreraikia.
Baratzea babesteko oholesi txikia.

Historian zehar, oro har, enbor txikiak eta ertainak erabiltzen ziren, bertikalki lerrokatuak eta haien artean espaziorik gabe. Enborrak lurrean finkatzen ziren eta egitura indartzeko gainerako eraikuntza bat izan zezaketen. Oholesiaren altuera hesi arrunt baten altuera edota hiru metroko altuera izan zezakeen.

Erromatarrek hesola luze eta argalak erabiltzen zituzten, garraiatzeko errezagoak eta elkarrengandik hurbilago jar zitezkeenak, eta, beraz, lurretik ateratzeko zailagoak. [1]

Oholesiak aukera aproposa izan ziren gotorleku txikietan, baita presaka eraikitako gotorlekuetan; izan ere, epe laburreko erasoaldietan eta borroketan eraginkorrak suertatu ziren. Bestalde, zurez eginda zeudenez, eskura zuten materialarekin egin zezaketen, halabaina, hain zuzen ere erabilitako materiala zela eta, suaren arriskua eta setio armen aurkako eraginkortasun eza zuten; beraz, (denbora eta baliabideak egonez gero), oholesien ordez, harrizko hormak eraikitzea nahiago zuten.

Sarritan gaztelu baten inguruan oholesiak eraikitzen ziren, aldi baterako horma gisa, harrizko horma eraiki bitartean.

Ikusi ere aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu