Japoniar gaztelu

Shiro» orritik birbideratua)

Japoniar gazteluak (japonieraz 城, shiro?) nagusiki harriz eta zurez eraikitako gotorlekuak dira. Aurreko mendeetako zurezko eraikinetatik XVI. eta XVII. mendearen hasierako forma ezagunenetaraino garatu ziren, Azuchi gazteluaren eredua jarraituz, Oda Nobunagak eraiki zuena eta gazteluaren oinarrian harria erabili zuen bere motako lehena, erresistenteago bihurtuz. Munduko beste toki askotako gazteluak bezala, japoniar gazteluak toki estrategiko edo garrantzitsuak zaintzeko eraiki ziren, portuak, ibaiak edo bideak kasu, eta ia beti kontutan hartzen zituzten tokiko ezaugarriak hobeto defendatu ahal izateko.

Himeji gaztelua, Hyōgo prefekturan. Japoniako gaztelurik garrantzitsuenetako bat da, gizateriaren ondare izendatua.

Japoniar gazteluek suntsipenezko zenbait garai bizi izan zituzten. Tokugawa shogunerriaren garaian daimyō edo jauntxo feudal bakoitzak izan zitzakeen gaztelu kopurua mugatzen zuen lege bat onartu zen, feudo bakoitzeko gaztelu bakarrera mugatuz, eta, ondorioz, zenbait suntsituak izan ziren. Shogunerriaren erorketaren ondoren eta Meiji berrezarpenarekin batera Japoniako Enperadorea berriz herrialdeko agintari nagusi bihurtzearekin batera, berriz ere gaztelu asko suntsituak izan ziren, baita beste batzuk deseginak ere, iragana alde batera utzi eta herrialdea modernotzen saiatuz. Bigarren Mundu Gerran gaztelu asko Ozeano Bareko kostaldeko eskualdeetan gertatu ziren bonbaketetan gaztelu asko suntsituak izan ziren, eta soilik oso toki urrunetan kokatutako gaztelu batzuk, Matsue gaztelua edo Matsumoto gaztelua kasu mantendu ziren kaltegabe.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren gaztelu asko lehengai modernoekin berreraikiak izan dira, hormigoia kasu, gutxi batzuetan jatorrizko lehengaiak erabili diren arren, baita euren oparotasun garaiko teknika bera jarraituz ere. Gaur egun, soilik hamabi gazteluk mantentzen dute euren jatorrizko egitura, horien artan Himeji gaztelua nabarmentzen delarik, Hyogō prefekturan kokatua. Gaur egun existitzen diren gazteluetatik, jatorrizkoak, berreraikiak zein hondakinetan daudenak izan, askok Gizateriaren Ondare estatusa jaso dute UNESCOren partetik, beste batzuk Japoniako Altxor Nazional izendatuak izan diren bitartean.

Gaur egun gaztelu asko museo bihurtu dira eta eskualdeko objektu garrantzitsuak gordetzen dituzte, aurkitzen diren hirien historia kontatuz.

Etimologia aldatu

Japonieraz, gaztelu hitzarentzako erabilitako kanjia 城 da, Kun'yomi ahoskeraren arabera shiro bezala irakurtzen da, hau da, kanjiak beste bat ondoan ez duenean, edo On'yomiren arabera edo hitz baten zati denean. Honen adibide bat Kumamoto-jō (熊本城) da edo Kumamoto gaztelua.

Euskaraz, japoniar gaztelu bat aipatzean, jō bukaera alde batera uzten da, soilik haren izena aipatzeko. Kontutan hartu beharreko beste ezaugarri garrantzitsu bat da gazteluak, kokatuta dauden prefektura eskualde edo hiriaren arabera izendatzen direla. Adibidez, Gifu gaztelua izen bereko hirian dago, Komoro gaztelua, Hiroshima gaztelua eta abar.

Kanpo estekak aldatu