Hadrianoren Harresia

Hadrianoren Harresia (latinez: Vallum Hadriani; ingelesez: Hadrian's Wall), Britainia Handian dagoen antzinako eraikuntza defentsibo bat da, 122 eta 132 urteen bitartean Hadriano erromatar enperadorearen aginduz eraikia, konkistaturiko lurralde britainiarra babesteko, harresiaren hegoaldean, harresiaren iparraldean aurkitzen ziren piktoetatik, beranduago Eskozia izango zena Irlandatik etorritako eskotoen inbasioaren ondoren. Harresiaren beste funtzio bat egonkortasun ekonomikoa mantentzea eta Britaniako probintzian bake baldintzak sortzea zen, baita, fisikoki, Inperioaren muga adieraztea ere. Gaur egun, oraindik mantentzen dira harresiaren zati handiak.

Hadrianoren Harresia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Ondasun Ingelesa
Limes
borders of the Roman Empire
Milecastle 39 on Hadrian's Wall.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaNorthumberland
Koordenatuak 55° 01′ 27″ N, 2° 17′ 33″ W / 55.0242°N,2.2925°W / 55.0242; -2.2925Koordenatuak: 55° 01′ 27″ N, 2° 17′ 33″ W / 55.0242°N,2.2925°W / 55.0242; -2.2925
Historia eta erabilera
UNESCO World Heritage Site record modification 2005, 2008
Izenaren jatorria Hadriano
Arkitektura
Dimentsioak gehienez: 6 (altuera) × 6 (zabalera) m
gutxienekoa: 3,5 (altuera) × 1,8 (zabalera) m
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii), (iii) eta (iv)
Erreferentzia 430-001
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea 1987 (XI. bilkura)
Ondare Ingelesa 1000098
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera
Hadrianoren Harresiaren hondakinak Greenheadetik gertu. Bere harria, berrerabilia izan da urteetan zehar inguruko eraikuntzetan.

Indarturiko limes hau 117 kilometrokoa zen eta Solwayko golkotik mendebaldean, Tyneko estuariorarte ekialdean hedatzen zen. Alboetan, Pons Aelius (Newcastle) eta Maglona (Carlisle) herriak zituen. Harresia berez, oso-osorik, harlanduz egina zegoen. 2,4 eta 3 metro arteko sendoera eta 3,6 eta 4,8 metro arteko garaiera zuen. 14 gotorleku nagusi zituen eta beste 80 txikiagoak, zaintza puntu klabeetan garnizioak zituztenak, baita, bere iparraldeko zatian, 10 metroko lubaki bat eta, hegoaldean, harresia bera igarotzen zuen bide militar bat ere.

Harresia Eskozian dagoela uste su jende askok, edo Ingalaterra eta Eskozia arteko muga markatzen duela. Baina, izatez, harresia Ingalaterrako lurretan dago osorik, Eskozia eta Ingalaterra arteko gaur egungo muga baino hegoalderago, eta ez da sekula bi nazioen arteko muga izan.[1]

Bere funtzio defentsiboa, Antonino Pioren Harresiak hartu zuen, iparralderago altxatu zenean, baian, denbora labur baten ondoren, baztertua izan zen, kaledoniar tribuen etsaitasunaren ondorioz. Beraz, Hadrianoren harresia Britaniako probintziako iparraldeko muga izatera itzuli zen. Piktoek hiru aldiz zeharkatu zuten harresi hau: 197an, 296an eta 367an. 209an konpondua eta luzatua izan zen, Septimio Severo enperadore zen garaian, eta betirako baztertua izan zen 383an.

UNESCOk Gizateriaren Ondare bezala izendatu zuen 1987an. English Heritage delakoak, Ingalaterrako inguru historikoaren arduradun den gobernu erakunde nagusiak, "erromatarrek Britainia Handian eraikitako monumenturik garrantzitsuena" dela adierazi dute.

ErreferentziakAldatu

  1. English Heritage. 30 Surprising Facts About Hadrian's Wall Retrieved 18 March 2017.

Kanpo estekakAldatu