Gaztelu (Gasteiz)
Gazteizko kontzejua
- Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».
Gaztelu (ofizialki Castillo / Gaztelu) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. Gasteizko udalerriaren hegoaldean kokaturik, hirigunetik 5,5 kilometro ingurura dago. XIII. mendean Gaztelako erregeak Gasteizi emaniko herrixketako bat da. Herriaren izena, antzina bertan zegoen gaztelu batetik datorrela uste dute historialariek, dena den gaur egun, ez da gaztelu horren arrastorik geratzen.
Gaztelu | |
---|---|
![]() | |
Gazteluko eliza eta bolatokia. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gasteiz |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′21″N 2°40′06″W / 42.8058°N 2.6683°W |
Garaiera | 663 m |
Demografia
aldatuGazteluko biztanleria |
---|
![]() |
Ondarea
aldatuHerrixkako eraikinik aipagarriena XVI. mendeko San Martingo eliza da. Behealdean, herriko bolatokia du erantsita.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |