Vitruvio
Marko Vitruvio Polio, latinez Marcus Vitruvius Pollio, (K.a. 80/70 inguru - K.a. 25) arkitekto, ingeniari eta idazle erromatarra izan zen, De architectura libri decem idatzi zuen liburuagatik ezaguna.
Vitruvio | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 80 |
Herrialdea | Antzinako Erroma |
Lehen hizkuntza | latina |
Heriotza | K.a. 15 (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta idazlea |
Lantokia(k) | Italia |
Lan nabarmenak | De architectura |
BiografiaAldatu
Zesarren ingeniaria izan zen gaztaroan, eta zerbitzu hau utzi zuenenan, arkitektura zibilean aritu zen. Garai honetakoa da bere lan ezagun bakarra, Fanumgo basilika, Italian. Ezagutzen den arkitektura tratatu zaharrenaren egilea da, antzinako garai klasikoko bakarra, De architectura libri decem, euskaraz Arkitekturaz gisa itzulia izan dena[1].
Bere bizitzari buruz ezer gutxi gehiago dakigu. Hortaz, pertsonai misteriotsua dugu, eta badago Vitruvio Marko Agripa bera izan zela ziurtatu duenik[2].
ArkitekturazAldatu
Liburu hau oso garrantzi handikoa da, izan ere, garai hartan arkitekturari buruz idatzi zen liburuen artean, gaur arte heldu den bakarra da. XV. mendea arte ez da antzeko libururik idatzi, eta XX. mendean arkitektura modernoa abiatu zen arte baliagarria izan dira aipatzen dituen neurri eta aholku teknikoak.
Liburuan dioenez, arkitektura hiru printzipio nagusitan oinarritzen da: Firmitas, Utilitas, Venustas (Sendotasuna, Erabilgarritasuna, Edertasuna). Arkitektura, beraz, hiru osagai hauen orekan aurki daiteke eta oreka honetatik kanpo ez litzateke egongo "benetako arkitekturarik".
ErreferentziakAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitruvio |