Andurain-Mayte gaztelua edo jauregia Maule-Lextarren kokaturiko XVII. mendeko monumentu historikoa da. Oloroeko apezpiku eta Kontraerreformaren gidaria izan zen Arnaud Maiteren aginduz eraiki zuten pizkunde estiloko Zuberoako jauregi esanguratsu hau. Nabarmentzekoak zuberotar moldeko arbelezko teilatua eta bertako Erdi Aroko xurrutarriak eta aurrealdean zizelkaturiko aho irekiduneko aurpegiak; jauregia setiatuz gero kanoiak jartzeko pentsatuak.

Andurain gaztelua
 Monumentu historikoa
Eraikinaren aurrealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Zuberoa
HerriaMaule-Lextarre
Koordenatuak43°13′11″N 0°53′26″W / 43.2197°N 0.890556°W / 43.2197; -0.890556
Map
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084443
Kontaktua
Helbidea1, rue du Jeu-de-Paume

Erdigunea er­tzetako hiru dorre karratuek babesten dute; laugarren dorrea ez zen eraiki. Zutabe­txoak dituen sarrerako portiko ederra, gainean frontoia duten ajimez‑leihoak, ­txapitula‑formako hirugarren solairua, gargolak, oholez­ko teilatua; barruan, sekulako eskailera eta bi ­tximinia handi ditu.

Jauregiak 1661ean Matalas apaizak gidaturiko matxinadaren erasoa jasan zuen, bere dorretako batek su hartu zuelarik, istiluak amaitzean berreraikia izan zelarik. Gaur egun Maytie familiarena da jauregia, ekainaren 1etik irailaren 20era bisitak baimentzen direlarik, 11etik 12tara eta arratsaldeko 3retatik 6etara, ostegun, igande eta jaiegunetan izan ezik, non arratsaldez bakarrik irekitzen duten.

Maitiatarrak. Historia eta testuinguru erlijiosoa aldatu

Protestantismoa Zuberoan sar­tzen saia­tzen ari ziren. 1549. urtean, Roussel, Oloroeko apez­piku izana, dok­trina berria predika­tzera etorri zenean, Petri Maitiak, Mauleko mer­katari batek, pulpitua sun­tsitu zuen aiz­korakadaz, eta apez­pikua hil egin zen erorikoaren ondorioz.

1590ean, haren seme Ar­naud zen Urdiñarbeko priorea. 1598. urtean, Maulen gordeta zeuden kalonjeek Oloroeko apez­piku hautatu zuten; protestanteak, ordea, hura hil­tzen saiatu ziren: zauritu egin zuten, 17 kolpe eman ziz­kioten ez­pataz. 25 urte iraun zuen bere elizbarrutia katolikoen eta protestanteen arteko lehiak mar­katu zuen; katolikoak, botere politikoa lagun zutela, Erreformak hartu zituen elizak eta ondasunak berreskura­tzen saiatu ziren.

Ondasunei dagokienez, Maitiak nahikoa arrakasta izan zuela pen­tsa dezakegu, Maulen eraiki zuten jauregiaren ospeari errepara­tzen badiogu. Ar­naud II.a (1623‑1646) iloba izan zuen oinordeko. Osaba Parisera 17 al­diz joan arren, kontuan izanik garai hartarako sekulakoa zela hainbeste bidaia egitea, Ar­naud II.a ez zen sekula bere elizbarrutitik irten.

Gerrak hondatu zituen elizak konpon­tzen lan egin zuen: Zuberoako erretaula asko garai hartakoak dira; Zalgize (Saugis, dokumentuetan) izeneko bat ospe­tsu egin zen lan horretan ziharduela. Ar­naud II.ak erlijio‑ordenak ezarri zituen elizbarrutian: fran­tziskotarrak, kapu­txinoak, premontretarrak, karmel­darrak, ur­tsulatarrak, klaratarrak.[1]

Matalasen ma­txinada aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Matalas apaizaren matxinada»

Ar­nud Frangois (1660‑1681), Ar­naud II.aren iloba bat, Luis XIV.ak hautatu zuen Oloroeko apez­piku‑aul­kirako. Parisen izan zen sagaratua, eta Euskal Herrira iri­tsi zen Matalasen ma­txinadaren hasieran. Matalasek karguari uko egin ziezaion saiatu zen, eta az­kenean eskumikatu egin zuen. Matalas kondenatu ondoren, Ar­naudek boterea gal­du zuen. Maulen ezarri zuen kapu­txinoen komentua.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Open Data Euskadi, Xipri. (Arbelbide). 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. Open Data Euskadi, 188 or. (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa