Cuelgamuros Harana

Francisco Francoren agintzapean eraikitako monumentua, frankismoari gorazarre egiten diona.
Valle de los Caídos» orritik birbideratua)

Cuelgamuros Harana 2022rarte Erorien Harana moduan ezagutua (gazteleraz, Valle de los Caidos) San Lorenzo de El Escorialen, Guadarramako mendilerroaren Cuelgamuros haranean hain zuzen ere, Francisco Franco diktadoreak Espainiako Gerra Zibilean eroritakoen omenez eraikitako monumentua da[1].

Erorien Harana
Valle de Cuelgamuros
Santa Cruz del Valle de los Caídos zelaigunetik ikusita
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaSan Lorenzo de El Escorial
Kokapen fisikoaValle de Cuelgamuros
Koordenatuak40°38′29″N 4°09′25″W / 40.641422°N 4.156942°W / 40.641422; -4.156942
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1940
Inaugurazioa1959ko apirilaren 1a
JabeaPatrimonio Nacional
Arkitektura
ArkitektoaPedro Muguruza
Diego Méndez (en) Itzuli
Dimentsioak152,4 (altuera) m
Ondarea
Webgune ofiziala

Pedro Muguruza eta Diego Méndezek diseinaturiko monumentua 3.360 akreko azalera duen mediterranear basoko eremu batean eraiki zuten, Beneditar basilika baten ondoan.

Lanak 1940an hasi eta hemezortzi urte iraun zituzten, 1958ko apirilaren 1ean ireki arte. Aurrekontu ofiziala 1.159 bilioi pesetarena zen.

Bere esangura eta mantenua eztabaidatuak dira oso, alde batetik monumentua eraikitzeko erabili zituzten langile asko presoak, horietako asko errepublikazaleak, zirelako[2] eta, bestetik, bertan omendutako eroriak alde batekoak zirelako, matxinoen aldekoak, noski. Errepublikazaleak ere badaude, baina senideen baimenik gabe lurperatuak[3].

Eraikina Patrimonio Nacionalek, Espainiako Gobernuaren ondare agentziak, kudeatzen du eta 2009an bere itxiera erabaki zuen[4].

Izena aldatu

Espainian egin zen "Demokraziaren Memoria Legea"ren barnean Oroimen historikoaren baitan, 2022an Espainiako Gobernuak bere antzinako izena (hau da, Cuelgamuros) berrezartzea erabaki zuen. Erabaki honek haranak frankismoarekin zituen loturak arintzeko helburua izan zuen[5][6].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu