El Pardoko Errege Jauregia

El Pardoko Errege Jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregi bat da. Gaur egun Espainiako Errege Etxearen egoitzetako bat da, iraganean Francisco Franco diktadorearen egoitza eta bizilekua izan zen.

El Pardoko Errege Jauregia
Kultura ondasuna
Aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°31′17″N 3°46′30″W / 40.521288°N 3.77506°W / 40.521288; -3.77506
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1547 (egutegi gregorianoa)
JabeaHenrike IV.a Gaztelakoa
Patrimonio Nacional
Arkitektura
ArkitektoaLuis de Vega (en) Itzuli
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001062
Webgune ofiziala

Kokalekua aldatu

El Pardo auzoan edo herrian dago.

Historia aldatu

1405ean Henrike III.a Gaztelakoak El Pardo mendia dagoen leku honetan El Pardo izeneko Errege Etxea eraikitzea agindu zuen.

1547-1558 artean Luis de Vega arkitektoak eraiki zuen, Karlos I.a Espainiakoak gaztelua jauregi bilakatzeko agindua jaso eta gero. 1604ean sute batek ia eraikin guztia kiskaldu zuen. Filipe III.a Espainiakoak Francisco de Mora arkitektoari berreraikitze lanei ekitea agindu zion. 1772an Karlos III.a Espainiakoak Francesco Sabatini italiar arkitektoari jauregiaren hobekuntza lanen ardura eman zion. 1885ean Alfontso XII.a Espainiakoa jauregi honetantxe hil zen.

Behin Espainiako Gerra Zibila amaitu ostean, Francisco Franco diktadoreak jauregiaren zaharberritze lanak burutzea agindu eta bere egoitza eta bizileku bilakatu zuen.

Francoren diktadura amaitu ondoren, jauregia berriz ere Espainiako Errege Familiaren jabetzara igaro zen, eta Espainiako Erresuma bisitatzen zuten goi agintari eta estatuburuei ostatu emateko eraldatua izan zen.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia