Rifeko Gerra
Rifeko gerra (gaztelaniaz: Guerra del Rif), Marokoko gerra edo Afrikako gerra ere deitua, Rifen jazotako borroka bat izan zen, non bertako tribuek Espainia eta Frantziako inperio kolonialei aurre egin zieten 1911tik 1927ra. Marokoko Espainiar Protektoratua sortu zenetik Abd el-Krim errenditu arte iraun zuen.
Rifeko gerra | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
Data | 1911 – 1927ko maiatzaren 27a | ||
Lekua | Rif | ||
Emaitza | Espainiar-frantziar garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
- Artikulu hau 1911ko gerrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marokoko gerra».
Erresistentziatik errepublikaraAldatu
Espainia lurraldeotan oldartu zenetik, bertako herritarren erresistentzia aurkitu zuen aurrez aurre. Lehen Mundu Gerran, espainiarrek herritar riftarrak esklabo lan baldintzetan baliatu zituzten harrobietan frantsesentzat mea erauzteko. Riftarrak matxinatu egin ziren. Borrokaldi gogorraren ondoren, Abd el-Krimen gerrillak espainiar armadari irabaztea lortu zuen Annualen 1921eko uztailean, 13.000 soldadu hilez.[oh 1]
Espainiar armadaren porrot horren ondorioz, Rifeko Errepublika aldarrikatu zuten, lau urtez iraun zuena. 1923an, Horacio Etxebarrieta euskal negozio gizonaren bitartekaritzaz Abd el-Krimekin egindako hitzarmenean, Rifeko gerlariek soldadu espainiar ugari askatu zituzten. Hala ere, Espainiako armadak ez zuen etsi, eta gerrari berrekin zion Miguel Primo de Riveraren diktadurapean. Espainiako armadak gerra ekimen bereziki krudel eta izugarria eraman zuen lurralde horretako biztanle eta gerlarien kontra (moros).
Bertan parte hartu zuen Francisco Francok, baita tiro batez barrabil bat galdu ere. Gerra kimikoaz gain (ikus behean), kanpotar armada horrek torturak, mutilazioak (buruak moztea, adibidez) eta askotariko oinazeak eragin zituen, Pilar Eyre kazetari eta idazleak Francoren biografian kontatzen duenez.[1] Gainera, Uargako Guduaren ondoren (1925), frantsesek espainiarren alde esku hartu zuten gatazkan, Al-Hoceimako lehorreratzean gauzatu zutena.
1926rako, espainiar-frantses indarrek oinpean hartu zituzten Rifeko Errepublikaren indarrak, eta lurralde osoa azpiratu. 1927an, Abd el-Krimek men egin zuen, eta Espainiak berriz eskuratu zuen lurraldea.
Gerra kimikoaAldatu
Bitartean, baina, Espainiako Alfonso XIII.ak eta bere armadak ez zuten alde egin, tematu baizik. Ohiko moduan bertako askatasunaren aldeko mugimendua ezin garaituz, gerra kimikoa erabiltzeari ekin zioten, hura herritarren kontra baliatuz, neurrigabe eta bereizketarik gabe.[2]
Hainbat iturriren arabera, espainiar armadak eguneko 1.680 bonba jaurti zituen, eta 127 bonbardaketa egin 1927 arte, iturri, ibai, azoka eta herrixketan, besteak beste.[oh 2] Arma kimiko horien osagaiak fosgenoa, difosgenoa, kloropicirna eta ziape gasa ziren, zauri eta ondorio latzak utziz ingurumenean zein herritarren artean, gaurdaino.[oh 3]
Gerraren ondorioakAldatu
Lurraldea berriz geratu zen Espainiaren mende, bertako herritarrek garesti ordainduta. Gerra honek basakerian zaildu eta sorgortu zituen gerora Espainiako estatu kolpea (1936) prestatu zuten militarrak (africanistas).[3]
IruditegiaAldatu
OharrakAldatu
- ↑ Egun sinboliko handia bihurtu da harrezkero Rifeko amazig edo berbereentzat, ikus Berria, 2017-07-21.
- ↑ Espainia zibilen kontra kimika baliatu zuen lehen potentzietako bat izan zen; ikus Berria, 2017-07-21.
- ↑ Rifeko Memoria Elkartearen arabera, egun ere usu gertatzen dira minbizi kasuak horregatik; ikus Berria, 2017-07-21.
ErreferentziakAldatu
BibliografiaAldatu
- Berasain Tristan, Kristina. (2017). «Rifeko amazigak ezin isilarazi» Berria (Andoain).
- . (2015). (Bideoa) Franco, lo que no sabíamos (Objetivo Euskadi). EITB Noiz kontsultatua: 2015-12-14.
- Preston, Paul. (2013). The Spanish Holocaust. HarperPress ISBN 978-0-00-638695-7..
- "Moroak gara behelaino artean?". Joseba Sarrionandia. Pamiela, 2010.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez)"1893 - 1927: 3 Campaigns in the Rif".