Francoren diktadura Euskal Herrian

Frankismoa Euskal Herrian» orritik birbideratua)

Francoren diktadura Euskal Herrian, gure artean frankismoari buruzko oroimen historikoa lantzen duten taldeen esanetan, 1936ko uztailaren 18tik 1978ko abenduaren 6raino behintzat iraun zuen aldia da. Beste zenbaitentzat, ordea, frankismoaren amaiera diktadorearen heriotzaren datarekin bat dator, kontuan hartu gabe Francoren erregimen politikoak gero ere iraun zuela. Beste hainbatek, azkenik, esaten dute ezin dela zehatz mugatu frankismoaren eta egungo espainiar Estatuaren erregimen politikoaren arteko muga, haustura demokratikorik izan ez zelako eta estatu aparatu guztiek ukitu gabe iraun zutelako.

Bandera frankista, 1945 eta 1978 artean. Armarria ez, baina koloreak mantendu egin dira, Espainiako monarkiaren koloretzat, errepublikar legitimitatearen koloreen kaltetan

Erailketak aldatu

Portzentajetan, Euskal Herrian erregimen frankistak burututako erailketak Hegoafrikan, Argentinan, Bolivian edo Txilen bertako herrien aurka egindakoa baina latzagoa izan zen. Bereziki larritzat jo daiteke Nafarroa Garaian gertatutakoa, populazio osoaren % 1,13 sarraskitu baitzuten, fusilaturik edo desagerrarazita. Hori dela eta, esate baterako, Sartaguda herria "alargunen herria" deitzen dute, frankistek bertan gizonen %15etik gora erail zutelako.

Gertakari latz hauek jarraian gertaturiko Bigarren Mundu Gerraren aurrekaria izan ziren, azken hau gerra zibila baino askoz lazgarriagoa izanik, geroztik ez da sarraski handiagorik izan, Bosnian bertako musulmanen aurka egindako genozidioa baizik.

Frankismoaren oroimen historikoa Euskal Herrian aldatu

 
Gernikako bonbardaketaren ondorengo irudiak. Francoren aginduz hegazkin naziek 120 eta 300 pertsona bitartean sarraskitu zituzten Gernikan. Frankismoak eginiko genozidioaren biktimen inguruko datu zehatzen falta, konstante bat da.

Euskal Herrian zenbait elkarteek lan egiten dute frankismoari buruzko oroimen historikoa berreskuratzeko, eta genozidio Frankistaren inpunitatea salatzeko.

Lau Haizetara Gogoan da haietako talde eta jende gehienak biltzen dituen plataformak:

Ahaztuak 1936-1977, Andikona (Otxandio), Debagoienako Fusilatuen Senideen Batzordea-Asociación de Familiares Fusilad@s de Deba-Goiena (Arrasate), Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca, Geureak 1936, Izquierda Republicana, Katin Txiki (Oiartzun), Martxoak 3 Elkartea-Asociación de Víctimas del 3 de Marzo (Gasteiz), Memoriaren Bideak, Oroituz (Andoain) eta Uliako Taldea (Gros-Donostia).

Izena Estepan Urkiaga frankistek Gasteizen fusilatutako olerkari abertzalea gogoan hartu zuten.

Bilbon emandako prentsaurrekoan, 2009ko martxoaren 26an, Lau Haizetara Plataformak Euskal Herriko Egiaren Batzordea sortzeko bere proposapena aurkeztu zuen. 2023ko otsailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak kondekorazio guztiak kendu zizkion Franco diktadoreari, hil eta 47 urtera,[1] tartean zela "seme kuttun" titulua.[2]

Giza Eskubideen urraketak aldatu

 
TSSTko langile taldea 1939an, garraiobideetan purga egin ondoren

Lau Haizetara Gogoan-ek zehazten ditu bere ikerketan identifikatzea lortu diren Frankismoak burututako eskubideen bortxaketak eta, haren ondorioz, Euskal Herriko Egiaren Batzorde batek ikertu beharko zituenak. Guzti hauek era jakina, errepikakorra eta sistematikoki burututa izan ziren Frankismoarekiko lotura zuten pertsonen aldetik, eta bat zetozen erabat edota zatika beraz Erregimenaren helburu eta interes politiko, sozial,ekonomiko eta abarrekin.

Hau da zerrenda, eta bertan 20 bat ekintza azaltzen dira, zehazki eta zehatz identifikaturik:

  • Bortxazko desagertzeak.
  • Erailketa eta fusilamendu masibo eta isilpekoak ("Paseoak", hobi komunak, ezpondak...).
  • Atxilotze eta espetxeratze masiboak arazo ideologikoengatik, edota bazterketa arrazagatik, ideologiagatik nahiz joera sexualagatik.
  • Milaka preso politiko eta sozial kontzentrazio eta sarraskitze eremuetan sartzea.
  • Haurren bahitzea gerla ekintza bezala, genozidio eta "garaituen" gaineko zigorra bezala.
  • Konfinamendu, deserriratzeak... pertsonen eta haien ekintzen aurkako errepresio eta deuseztatze tresnatzat.
  • Era masiboan, gatibu lanak eta esklabo lanak egitera zigortzea jendea.
  • Izuak, bakardadeak, gizarte bazterketak eta abarrek eragindako ondorio fisiko eta mentalak, askotan heriotzaren eragile nagusiak izanik.
  • Funtzionario, irakasle eta abar beraien karguetatik baztertzea arrazoi ideologikoak direla medio.
  • Jabetza eta ondareen lapurtzea eta ebastea, errepresio tresna gisa eta arduradunak aberasteko.

Euskal eskubide kolektibo eta nazionalak ere zapalduak izan ziren Francoren diktadurapean: euskara debekatu egin zen, euskal kulturaren adierazpen guztiak baztertuta izan ziren eta euskal ikur nazionalak (ikurrina, kasu) jazarriak izan ziren. Orokorrean, espainiar nazionalismoarekin bat ez zetozen elementu guztiak debekatuak izan ziren.

Frankismo garaiko hedabideak aldatu

Euskal Herrian argitaratuak aldatu

Espainiar Estatuan argitaratuak baina Euskal Herrian ere irakurtzen zirenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-02-21). «La Diputación de Gipuzkoa retira los honores a Franco 47 años después de su muerte» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  2. Ostolaza, Paulo. «Gipuzkoako Foru Aldundiak seme kutunaren titulua kendu dio Francori» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bideoak aldatu