Durruma (Donemiliaga)

Donemiliagako kontzejua
Artikulu hau Arabako Donemiliaga udalerriko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Durruma».

Durruma (ofizialki Durruma / San Román de San Millán) Arabako herria da, Donemiliagako udalerrikoa. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herrian 83 pertsona bizi ziren.

Durruma
 Euskal Herria
Durrumaren ikuspegia. Ezkerrean, hondoan, Aratz mendia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaDonemiliaga
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak42°51′54″N 2°18′43″W / 42.865°N 2.312°W / 42.865; -2.312
Garaiera606 metro
Demografia
Biztanleria90 (2022)

Geografia

aldatu

Entzia mendilerroaren magalean dago. Hortaz, ohiko abiapuntua da Mirutegi zein Ballo mendietara igotzeko.

Historia

aldatu

Durrumatik Ab Asturica Burdigalam galtzada erromatarra igaro zenez, uste da Antoninoren ibilbideko Alba bera izan daitekeela.[1] Durrumako Albeiurmendi aztarnategiak[2] teoria hori indartzen du.

Erromatar garaiko epigrafe ugari agertu dira. Ana Echevarria Arsuaga historialariak Arabako erromatar epigrafia aztertu eta datatu zuen 1984an eta lau nukleo nagusitan banatu zituen, Kontrastakoa, Iruñakoa, Luzkandokoa (Iruraiz-Gaunan) eta Durrumakoak[3]. Geroago, Paquita Saenz de Urturi eta Andoni Sáenz de Buruagak Durrumako inskripzioak aztertu zituzten 1994an[4].

Erdi Aroa

aldatu

Donemiliagako Goldean Sancti Romani gisa agertzen da.

Demografia eta biztanleria

aldatu
Durrumeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
82 88 84 86 86 87 83 82 83

Garraioa

aldatu

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9b Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeizIlarudiaEginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriaga Araia
Agurain
Erdoña

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • San Roman eliza

Durruman erromatar garaiko bederatzi idazkun aurkitu dira. Horietatik zazpi San Roman parrokian daude eta 2 desagertu dira.[3]

Pertsonaia ezagunak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
  2. (Gaztelaniaz) Filloy, Idoya; Gil, Eliseo; Iriarte, Aitor. (1997). El territorio alavés en el Bajo Imperio. Junta de Castilla y León. Consejería de Educación y Cultura.
  3. a b (Gaztelaniaz) Echeverria, Ana. (1989). «La cronología de las inscripciones funerarias latinas de Alava» MUNIBE (Antropologia - Arkeologia) 41: 133-152. ISSN - 3414 0027 - 3414..
  4. Sáenz de Urturi Rodríguez, Paquita; Sáenz de Buruaga Blázquez, Andoni. (1994). «La epigrafía romana de San Román de San Millán (Álava)» Veleia (EHU) 11: 49-82..

Bibliografia

aldatu
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.