Aizkomendiko trikuharria

Aizkomendi trikuharri eta muino baten izena da, Arabako Egilaz herrian. Trikuharriaren beste izen bat "Egilaz edo Egiratzeko trikuharria" da. Gertu Morumendi eta Kruzemendi muinoak daude.

Aizkomendiko trikuharria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaDonemiliaga
Koordenatuak42°51′48″N 2°20′08″W / 42.8632016°N 2.3355684°W / 42.8632016; -2.3355684
Map
Aizkomendiko trikuharria 1970ean.

Trikuharria Entzia eta Aizkorri mendimultzoen artean hedatzen zen abelbidearen bazterrean kokatuta dago. Euskal Herriko handiena da: hamar harlauzek 3 metroko luzera, metro bateko zabalera eta 3 metroko garaiera duen esparru bat osatzen dute.

1832. urtean aurkitu zuten. Aurkitu orduko, neurri handian, hustu zuten bertan zegoen materiala.

1925ean E.Egurenek beste indusketa bat egin zuen.

1965.en urtean Barandiaranek induskatu zuen, N. 1 errepide egitasmoak megalitoan izan zezakeen eraginaren beldurrez. Gure artean , "prebentzioko arkeologia" izenekoaren lehendabiziko ekintza izan zen.

Sei harlauzak osatzen dute gela. Tumulua oso handia da, eta zati bat gorde da. Bertan harriz osatutako biribil bat nabari da. Leku batean hutsune bat dago, eta hantxe korridorea egongo zen,

Bertan, ekialdeko kamara eta korridore handietan, gizaki asko lurperatu zuten Eneolitoan zein Brontze Aroan.

Gero, Burdin Aroan, jende gehiago erraustu zuten trikuharriaren gaineko harri eta lur pilaketan.

Trikuharri honen ekialdeko aldean, ikatz eta hauts pilaketa handiak azaldu ziren, bertan lurperatutakoen ohorez pizten omen zituzten sutegien ondorioz.

Mitologia aldatu

Egilazko trikuharriak ez du gorde euskal elezahar jakinik, nahiz eta hori kasu arraroa izan Euskal Herrian, ugari baitira halako megalitoen inguruko sinismenak.

Hala ere trikuharria Ricardo Becerro de Bengoak arabar idazleak, oinarri historikorik gabe idatzitako ipuin erromantiko baten kokalekua da; "euskal-Ibero" eta inbaditzaile zeltarren arteko gatazka odoltsu baten eremu izan ziren Egilazko inguruak.

Hainbeste gizon elkarren aurkako gerlan galduta, ikaraturik eta batak bestea garaitzea ezinezkoa zela ikusirik, zeltar eta "eusko-iberoak" batzea erabaki zuten zeltiberiar herria sortuz. Guduan hildakoak bertan lurperatzeko, zein bi herrien arteko itun berria berresteko, Egilazko trikuharria eraiki zuten.

Bibliografia aldatu

  • Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.

Kanpo estekak aldatu