Artikulu hau Asparreneko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arriola».

Arriola Asparrena udalerriko herrietako bat da. Arabako ipar-ekialdean dago, itsas mailatik 630 metro gorago, Urkilla mendilerroaren oinean, Gasteiztik 29 kilometrora. Antzinatik, nekazaritza eta abeltzaintza izan dira Arriolan giza jarduera nabarmenenak; gaur egun, zerealak eta patatak dira labore nagusiak, eta ardiak dira azienda nagusia.

Arriola
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAsparrena
Herritarraarriolar
Geografia
Koordenatuak42°54′43″N 2°23′36″W / 42.9119°N 2.3933°W / 42.9119; -2.3933
Garaiera627 m

Etimologia

aldatu

-ola atzizkiak euskaraz “txabola” edo “burdinola” hitzei egin diezaioke aipamen. Izan ere, beste hainbat esanahi hartu ditzake testuinguruaren arabera. Halaber, kokapenarekin zerikusia duen atzizkia da, eta askotan –aga, -tza eta –di/dui atzizkiak ordezkatzen ditu, hau da, PagoAGA, PagaTZA eta PagaDI, PagOLAgatik. Beste batzuetan, ordea, gauzak pilatu edo gordetzeko lekuari erreferentzia egin diezaioke, biltegi edo gordetegiaren forma hartuz. Hortaz, Arriola “harrieta”, “txabola”, “harrizko txabola” edota “hargintza” izan daiteke.

Mugakideak

aldatu

Mugakide ditu iparraldean Urkilla mendilerroa, hegoaldean Luzuriaga, ekialdean Gordoa eta mendebaldean Narbaxa.

Demografia

aldatu
Arriolako biztanleria

Euskara

aldatu

Arriolan Arabako lautadako beste hainbat herritan bezala aspaldi galdu zen euskara. Alabaina, datu eklesiastikoen bidez posible izan da euskarak lurralde honetan izan zuen papera eta garrantzia jakitea. Parrokiako datuen arabera, XVII.mendean zehar Arabako lautadara eta apur bat hegoaldera hurbilduko bagina, bertako herriak euskaldun elebakarrak liratekeela egiaztatuko genuke. Datuen artean, Arriola 1614an herri euskalduna zelaren testigantzak aurkitu dira, baita Ezkerekotxa 1655ean eta Ulibarri-Arana edo Kontrasta 1622an ere, itzultzaileak behar izan zirelako nobleziaren lekukotasunak jaso ahal izateko.

O. De Apraiz hizkuntzalariaren ustez, Arabako lautadaren eremu altuenean 1850 eta 1950 bitartean desagertu zen euskara. Bestalde, Luis Luziano Bonaparte hizkuntzalariaren Carte des Sept Provinces Basques mapa linguistikoaren arabera, Arriola 1863an herri erdalduna zen, izan ere, Arriola euskarak zedarritzen zuen mugaren kanpoan utzi zuen.

Garraioa

aldatu

Araba Bus sareko   lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
4 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)ZurbaoIlarratzaMataukuArbuluArgomaizVenta del PatioMendixurMaturaOzetaHermuaLarreaAxpuruBarria (bidegurutzea)Barria (aterpe)NarbaxaArriolaGordoa Galarreta

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
9a Araia
Agurain
Erdoña
AmetzagaZalduondoGalarretaGordoaArriolaNarbaxaLuzuriagaZuhatzu Donemiliaga Araia
Agurain
Erdoña

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza
  • Bengoa jauregia
  • Martinez de Leiva jauregia

Herriko festak

aldatu

Herriko festak abuztuaren 15 eta 31ren artean ospatzen dira, ondoko herriko festen arabera. Urtero, elizako kanpandorretik sagutxua jaitsiarazten dute hari baten bidez kanpaien soinuaren erritmora. Hau herriaren maskota eta sinboloa da, baita herritarrei deitzeko ezizena ere. Geroago, Arriolak herri txuletada ospatzen du herriko plazan kokatuta dagoen bolatoki estalian, betiere berbena batekin lagunduta.

Pertsona garratzitsuak

aldatu

Ramón Ortiz de Zárate (1817-1883): politikoa eta foruen aldeko idazlea. Diputatua izan zen hainbat alditan.

Bibliografia

aldatu
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Argazki galeria

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Gaztelaniaz)Arriola, Asparreneko Udalaren webgunean.


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa