Deredia
Deredia[1] (gaztelaniaz: Heredia; eta euskaraz ere oraintsu arte ere hala zen, euskal izena galduta) Arabako ipar-ekialdeko herri bat da, Barrundia udalerrikoa. 2007ko erroldan, 63 biztanle ditu.
Deredia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Barrundia |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′42″N 2°26′39″W / 42.87819891°N 2.44425013°W |
Demografia | |
Biztanleria | 75 (2022) |
Izena
aldatuHerriaren jatorrizko izena, euskaraz ere biltzen zena, Deredia da. Horren lekukotza ugari dago, bai dokumentazio historikoan, (besteak beste Donemiliagako goldean), bai toponimian. Herriaren lehenengo testigantza 1024koa da, eta Deredia izenaz ageri da. Gaur egun ofiziala den Heredia XVI. mendean agertu zen.[2]
Inguruko udal dokumentazioan oso ugariak dira Derediaren lekukotasunak; Barrundian bertan, 100 alditan baino gehiagotan ageri da. Toponimiak ere ematen du horren lekukotza: Derediazabala izena dago herrian bertan, Derediabidea Narbaxan, eta Derediola Elgeamendin.[2]
Horretaz gain, Lazarragaren lekukotza dugu, bere liburu ezagunean ondokoa baitakar: «Derediako galea dator / ponpa handiaz beterik; / oi, hainbat dira ederrak eze / ni nago admiradurik» [3]
Ikerketa egin zen arte, Deredia izena ez zen kontuan hartu. Aldaketa handia zenez, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak bertaratzea erabaki zuen, derediatarrek horren berri zehatza izan eta galderak egiteko aukera izan zezaten.[2]
Demografia eta biztanleria
aldatu2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2014 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
60 | 61 | 61 | 61 | 61 | 60 | 66 | 63 | 85 |
Historia
aldatuHeredia familiaren sorrera XIII. mendekoa da eta herrian dorrea izan zuten baina XV. mendean Haroko Juan de Belaskok behera bota zuten. San Kristobal elizan dorrearen aztarnak ikus daitezke oraindik.
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Kristobal eliza
- San Bartolome baseliza
-
San Kristobal eliza
-
San Kristobal elizako ataria
-
San Kristobal elizako kapitelak
-
San Kristobal elizako kapitelak
-
San Kristobal elizako leihoak
-
San Kristobal elizako arkupeak
-
San Kristobal eliza atzetik
Erreferentziak
aldatu- ↑ «[Euskaltzaindiko Onomastika batzordeak, b]esteren artean, Deredia eta Gillarte herri izenak eta Aguraingo karrika izenak onartu ditu [...]»
2013ko oroitidazkia, Euskaltzaindia, 23. orrialdea. - ↑ a b c Euskaltzaindia: «Barrundiako Deredia izenari buruzko hitzaldia», Plazaberri, 2015-04-27.
- ↑ Bilbao, etab., Gidor. (2020). Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. II. Testua. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 93 or. ISBN 978-84-1319-162-I..
Bibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Argazki galeria
aldatu-
Kultur etxea
Ikus, gainera
aldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |