Albeiz
Albeiz[1] (ofizialki Albeiz / Albéniz) Asparrena udalerriko herrietako bat da. Hemendik, Bordele-Astorga antzinako galtzada pasatzen zen. Gaur egun, N-1 errepidea eta Madril-Irun trenbidea pasatzen dira.
Albeiz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Albeizko elizaren ikuspegia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Asparrena |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°52′N 2°18′W / 42.87°N 2.3°W |
Garaiera | 585 m |
Historia
aldatuHamaika aldiz esan da Albeniz Pliniok aipatutako Alba dela, bai izen antzekotasunagatik bai erromatarren Alba egoitzagatik. Hau guztia babesteko, herrian aurkitu dira erromatarren gauzak, eta badago aipamen bat nola XVIII. mendean Lorenzo Prestamerok hilarri bat ikusi zuela, gaur desagertuta, Orraoko Andre Mariaren baselizako aldarearen mahaian. Araiako elizan, lau harri daude erromatarren idazkunekin, baina zaindu ez dutenez irakurtezinak dira. Hala ere, adituek ez dute bat egin eta Alabaren kokapen zehatza ezezaguna da egun.[2]
1025. urteko Donemiliagako goldean Albiniz dokumentatzen da. Voto de San Millaneko Erdi Aroko dokumentuean Albeniz aurki dezakegu. 1062 eta 1071 urteetan abizen bezala agertzen da. XIII. mendean Egilazeko artzapezgoan barne zegoen.
Oñatiko kondearen babesa izan zuen.
Frantziako bidean egoteagatik, Konbentzioko gudan, 1795an, frantziar armadak eliza, etxe eta bazter guztietan triskantzak egin eta arpilatu zuten, baina ez zuten beste gauzarik egin. Baliozko gauzak sakristiako ganbaran ezkutatu zituztelako.
Demografia
aldatu1556. urtean 30 biztanle eta bost elizgizon zituen, azken bost hauek Orrao eta Bartolome Dohatsuaren baselizak arduratzeko. 1786. urtean 119 biztanle zituen, 1888. urtean 178, eta 1900. urtean 195. XX. eta XXI. mendean biztanleak galdu ditu.
Albeizko biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
aldatu- San Joan eliza: Atarian XVIII. mendeko zutabe toskanarrak ditu. Erretaula nagusia XVI. mendekoa da, plateresko estilokoa, Kalbarioaren eszena nagusiarekin. Alboetan bi erretaula ere baditu Errosarioko Amabirjinarena eta Santa Barbararenak, biak ere XVIII. mendekoak.
- Orraoko Andre Mariaren baseliza.
- San Bartolome baseliza.
-
San Juan eliza
-
San Juan eliza
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Albeniztar ezagunak
aldatu- Alberto Lopez de Munain txirrindularia hemen jaio zen. 1996tik Euskaltel-Euskadi taldean dago. Bere garaipenak Dauphine Liberen, Vuelta a Asturiasen eta Clasica de Alcobendasen etapetan izan dira.
- Luis Maria Diaz de Otazu txirrindularia ere, ONCE taldekoa, bertakoa zen.
- Antonio Berasategi txirrindularia, Kaiku profesional taldean korrika egin zuen
Bibliografia
aldatu- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Argazki galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. JAGONET.
- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
Kanpo estekak
aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |